Mary Pierce

Mary Pierce (Montreal, Kanada, 1975) tenis-jokalaria da. Kanadar, frantziar eta estatubatuar herritartasunak ditu, eta Frantziarekin jokatu ohi ditu selekziokako lehiaketak. 2000. urtean Roland Garros txapelketa irabazi zuen, eta bera izan zen lehiaketa nagusietako bat baino gehiago irabazi dituen bigarren frantses emakumezkoa, Suzanne Lenglenen ondoren.

Mary Pierce

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Caroline Pierce
JaiotzaMontreal, 1975eko urtarrilaren 15a (49 urte)
Herrialdea Kanada
 Frantzia
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSarasota (Florida)
Hezkuntza
HeziketaAmerican School of Correspondence (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina eta bi eskuz errebeska jotze
Bakarka i/g511–237
Binaka i/g197–116
Rankinga3 tennis singles (en) Itzuli (1995eko urtarrilaren 30a)
3 tennis doubles (en) Itzuli (2000ko uztailaren 10a)
 
Lateralitateaeskuina
Pisua68 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

marypierce.com
IMDB: nm1942441 Instagram: marypierce_75 Edit the value on Wikidata

Aita estatubatuarra du, eta ama frantses-kanadarra. Estatu Batuetan hazi zen. Hamar urte zituela egin zuen debuta tenisean, aitaren zuzendaritzapean, hura izan baitzuen lehenengo entrenatzailea. 1990. urtean parte hartu zuen lehenengo aldiz lehiaketa nagusi batean, Roland Garrosen hain zuzen; bigarren itzulira iristea lortu zuen. Hurrengo urtean irabazi zuen lehenengo txapelketa Palermon (Italia). 1994an Roland Garrosko finalera iritsi zen, baina Arantxa Sánchezek garaitu zuen. Hurrengo urtean, tenis-jokalari haren beraren kontra irabaztea lortu zuen Australiako Irekian.

Hemezortzi urte bete zituenean frantses herritartasuna hartzea erabaki zuen, eta aitarengandik independente aritzea. 1997an Australiako Irekia galdu zuen Martina Hingis suitzarraren kontra, eta hainbat entrenatzailerekin aritu ondoren, bere jokoa hobetzea lortu zuen. 2000. urtean bere anaia David hartu zuen entrenatzaile, eta Roland Garrosen garaipena lortu zuen. 1967an Françoise Dürrek txapelketa hori irabazi zuenetik lehenengo aldia zen frantses batek Parisen garaipena lortzen zuela. 2004. urtean 's-Hertogenbosch txapelketa irabazi zuen, bere 16. titulua buruz buruko partidetan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mary Pierce Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.