Mary McAleese

Mary McAleese (Belfast, 1951ko ekainaren 27a) irlandar politikaria da. Ipar Irlandan jaiotako lehenengo Irlandako presidentea. Mary Robinsonen lekua hartu zuen (1997), hark presidentetza utzita Nazio Batuen Ordezkari Gorenaren postua hartu zuenean. 2011 arte egon zen postu horretan. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Belfasteko Queen's unibertsitatean lehenbizi, eta Dublingo Unibertsitatean gero. 1974an, legelari gisa hasi zen lanean. 1975-1981 eta 1981-1987 bitartean zuzenbide-irakasle izan zen Dublingo Unibertsitatean. 1979-1981 bitartean, berriz, telebistarako lan egin zuen, kazetari gisa. 1987an, Ipar Irlandako Lege Ikasketa Institutuko zuzendari izendatu zuten. 1994an, Queen's Universityko erretoreorde izendatu zuten; kargu hori lortzen zuen lehen emakumea izan zen. McAleesek, berez, britainiar herritartasuna du, baina Irlandako Errepublikak bere herritartzat dauka.

Mary McAleese


8. Irlandako Presidente

1997ko azaroaren 11 - 2011ko azaroaren 10a
Mary Robinson - Michael D. Higgins
kantziler

Bizitza
JaiotzaBelfast, 1951ko ekainaren 27a (72 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Familia
Ezkontidea(k)Martin McAleese (en) Itzuli  (1976 -
Hezkuntza
HeziketaBelfasteko Queen's unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta barristerra
Enplegatzailea(k)Belfasteko Queen's unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaFianna Fáil

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mary McAleese Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.