Mary Jane Rathbun

Mary Jane Rathbun, Brownie Mary ezizenez ezaguna (Chicago, 1922ko abenduaren 22a - Forest Hill, Texas, 1999ko apirilaren 10a) kannabis sendagarriaren erabilera defendatzen zuen estatubatuar aktibista bat zen.

Mary Jane Rathbun
Bizitza
JaiotzaChicago, 1922ko abenduaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaForest Hill (en) Itzuli, 1999ko apirilaren 10a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Jarduerak
Jarduerakhealth activist (en) Itzuli eta HIV/AIDS activist (en) Itzuli
Izengoitia(k)Brownie Mary
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Biografia

San Franziskoko Ospitale Generalean boluntariotza lanetan zegoen bitartean kannabis brownieak laberatu eta HIESa zuten pazienteei banatzeagatik ezaguztaratzen hasi zitzaion. Dennis Peron aktibistarekin batera, Rathbunek kannabisa erabilera medikuaren helbururako legalizatzea bultzatu zuen eta hori atal garrantzitsu bat izan zen bere helburuak lortzeko garaian San Frantziskoko P Proposamenean (1991) eta Kaliforniako 215 Proposamenean (1996).

Rathbun hirutan atxilotua izan zen eta atxiloketa bakoitzak hedabide lokalen, nazionalen eta internazionalen arreta areagotu zuen kannabis sendagarriaren mugimenduaren inguruan. San Frantzisko hiriak azkenean baimena eman zion kannabis brownieak banatzeko GIB-a jasaten zuten pertsoneei. Horrez gain, bere atxilopenek interesa piztu zuten komunitate medikuarengan eta ikertzaileei motibazio gisa balio izan zien lehen proba klinikoak egiteko. Hori kannabinoideen eraginak ikasteko egin zuten, zehazki GIBaz infektatuta zeuden helduetan.

1999ko apirilaren 10ean hil zen bihotzeko baten ondorioz.

Bizitza Pertsonala

Brownie Mary Chicagon jaio zen, Illinoisen zehazki. Bere ama irlandar katoliko kontserbadore bat zenez “Mary Jane” izena ipini zion. Minneapolisen, Minnesotan hezi zen, non eskola katoliko batera joaten zen. Nerabea zenean etxetik joan eta lan bat aurkitu zuen taberna zerbitzari moduan. Lan horretan igaro zuen heldu zen arte. Bestalde, oso gazte zelarik interesatu zitzaizkion aktibismo sozialeko gaiak. 40. hamarkada amaieran aktibista gisa lan egin zuen emakumeen abortu eskubideak sustatuz Minneapolisen. Beranduago Bigarren Mundu Gerran San Frantziskora mugitu zen.

Publikazioak

  • Burch, Claire. (2007). California Chronicles of Medical Marijuana. Regent Press. DVD.
  • Rathbun, Mary; Dennis Peron (1996). Brownie Mary's Marijuana Cookbook and Dennis Peron's Recipe for Social Change. Trail of Smoke Publishing. ISBN 0-9639892-0-0.
  • Rathbun, Mary. (April 17, 1993). 50th Anniversary of LSD: Marijuana and Medical Uses; Sacred and Healing Plants and Psychedelic Drugs in the Treatment of Substance Abuse. San Francisco Unitarian Center. (Audio/Video)

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.