Mary Ellen Rudin
Mary Ellen Rudin (Jaiotza-izena: Mary Ellen Estill ; Hillsboro, Texas, 1924ko abenduaren 7a - Madison, Wisconsin, 2013ko martxoaren 18a) estatubatuar matematikaria izan zen.
Mary Ellen Rudin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mary Ellen Estill |
Jaiotza | Hillsboro (Texas), 1924ko abenduaren 7a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Walter Rudin House (en) |
Heriotza | Madison, 2013ko martxoaren 18a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Errausketa (hileta-ohikunea) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Walter Rudin (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Texasko Unibertsitatea Austinen (1941 - 1949) Doktoretza |
Tesia | Concerning Abstract Spaces (en) |
Tesi zuzendaria | Robert Lee Moore (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Franklin D. Tall (en) Michael Starbird (en) Caryn Navy (en) Nancy MacMaster Warren Thompson (en) Brian M. Scott (en) Andrew J. Berner (en) Lee Parsons (en) Michael L. Wage (en) George S. Lee (en) Diana G. P. (Pike) Palenz (en) Daniel Jon Velleman (en) Charles P. Mills (en) Shouli Jiang (en) Ning Zhong (en) Jacob Abraham Daniel (en) David Alan Lamb (en) Zorana Lazarevic (en) Amer Beslagić (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, topologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Duke Unibertsitatea (1949 - 1953) University of Rochester (en) (1953 - 1959) Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen (1959 - 1991) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Matematika Elkartea |
Jatorri apaleko familia batean sortu zen. Texasko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han zaletu zen matematikarekin. R.L. Moore ikertzailea izan zuen irakasle, eta hark sorturiko Moore metodoaren eraginez hasi zuen, hain zuzen ere, matematiketako karrera. 1944an lortu zuen graduazioa, eta handik lau urtera doktore egin zen. Harrezkero, Duke Univertsitateko irakasle izan zen 1953. urtea arte, eta Walter Rudin matematikariarekin ezkondu ondoren, Rochesterko Unibertsitateko irakasle bisitari eta Wisconsineko Unibertsitateko irakasle gisa lan egin zuen; gaur egun Wisconsingo Unibertsitateko irakasle emeritua da. Matematikako ikerketei dagokienez, multzoen teoria izan da hainbat urtez bere aztergai nagusia, eta bereziki nabarmendu da kontradibideen osaeran. Bestalde, hainbat matematika elkarte eta erakundetako kide izan da, bestek beste Amerikako Matematika Elkartekoa, Emakume Matematikarien Elkartekoa, Logika Sinbolikoaren Elkartekoa eta Matematikako Amerikar Elkartekoa (AMS), zeinaren zuzendariorde izan baitzen 1980-1981 urteetan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.