Marx anaiak
Marx anaiak New Yorkeko familia judu eta alemaniar jatorrizko baten kideak ziren, XX. mendeko lehen erdian ospetsuak izan zirenak zinema eta antzerkiaren munduan komedia egitearren.
Pelikula arrakastatsuak egin zituzten, Los Angelesera (Hollywood) mugitu ondoren. Kalifornian bizi eta hil ziren anaia guztiak.
Chico anairik zaharrena izan bazen ere, Grouchok egin zuen nagusiaren papera. Bestalde, Zeppo izan zen anairik txikiena.
Anaiak
- Manfred, 1885ean jaioa eta haurtzaroan bertan hilda.
- Chico — Leonard, (1887ko martxoaren 22a–1961eko urriaren 11a).
- Harpo — Adolph, (1888ko azaroaren 23a–1964ko irailaren 28a).
- Groucho — Julius Henry, (1890eko urriaren 2a–1977ko abuztuaren 19a).
- Gummo — Milton, (1892ko urriaren 23a–1977ko apirilaren 21a).
- Zeppo — Herbert, (1901eko otsailaren 25a–1979ko azaroaren 30a).
Filmografia
Humor Risk (1921) • The Cocoanuts (1929) • Animal Crackers (1930) • The House That Shadows Built (1931) • Monkey Business (1931) • Horse Feathers (1932) • Duck Soup (1933) • A Night at the Opera (1935) • A Day at the Races (1937) • Room Service (1938) • At the Circus (1939) • Go West (1940) • The Big Store (1941) • A Night in Casablanca (1946) • Love Happy (1949) • The Story of Mankind (1957).
Bibliografia
Erreferentziak
- Marx, Groucho. (2006). Groucho eta ni. Meettok ISBN 84-609-9462-7. PMC 434354452. (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
- Groucho., Marx,. (2009). Groucho And Me.. Da Capo Press ISBN 978-0-7867-4827-3. PMC 817923846. (Noiz kontsultatua: 2021-09-05). Hitzaurrea, Harkaitz Cano; Itzultzaileak, Miren Arratibel eta Aintzane Atela.