Marvel Comics
Marvel Comics argitaletxea, Marvel Worldwide, Inc. izenez ere ezagutua, munduko komiki-konpainiarik handiena da. 1939an sortu zen, New Yorken, eta hasieran Timely Publications deitzen zen. Zientzia-fikzio arloan eta bereziki superheroietan espezializatuta, izugarrizko arrakasta lortu zuen 90eko hamarkadarako. Marvelen pertsonai ospetsuenen artean, Spider-Man, Iron Man, Captain America, Hulk, Thor, Wolverine, Daredevil, Punisher, Ant-Man, Black Widow, Captain Marvel, Black Panther, Avengers, Doctor Strange, X-men eta Lau Izugarriak aurkitzen dira. 2009ko abuztuaren 31n, The Walt Disney Companyk Marvel Comics erosi zuen 2.800.000 €-rengatik. Gaur egun, 16.000 milioi $-eko frankizia bihurtu da[1], eta mundu mailan komiki-salmenten irabazien %37 honi dagokio[2].
Marvel Comics | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Marvel Worldwide, Inc.(Marvel comics), Marvel Publishing, Inc. eta Marvel Comics Group |
Mota | comic publishing company (en) eta argitaletxea |
Jarduera sektorea | comics industry (en) eta edizioa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Eskumendekoak | Male Publishing Corporation (en) , Marvel Press (en) , Epic Comics (en) , Max (en) , Marvel Music, Ultimate Marvel (en) , Marvel Comics 2 (en) , Ultimate Universe (en) , Amalgam Comics (en) eta Marvel Knights (en) |
Negozio dibisioak | Marvel Music |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | The Walt Disney Company |
Zeren jabe | Amazing Fantasy (en) , Tales of Suspense (en) , Tales to Astonish (en) , Strange Tales (en) , Super Conan (en) eta Welsh Publishing (en) |
Historia | |
Sorrera | 1961eko ekaina |
Sortzailea | Martin Goodman (en) |
Ordezkatzen du | Atlas Comics (en) |
webgune ofiziala |
Historia
Jatorria
Nahiz eta gaur egun Marvel Comics deitu, argitaletxea sortu zenean, Timely Publications izenarekin jaio zen, 1939an, Martin Goodmanen eskutik. Martin Goodmanek 29 urte zituen enpresari bihurtu zenean, eta Western Fiction Publishing izeneko argitaletxe bat ireki zuen, pulp generoko aldizkariak salduz.[3] Bi urte geroago (1939an), garaiko beste pulp editore batzuek bezala, Goodmanek bere editoriala komikien negozio sortu berrirantz zabaltzea erabaki zuen. Horretarako, Funnies Inc. industriaren zerbitzuak erosi zituen, Goodmanen komikiak sortuko zituena.[4] Hala, bere anaiarekin batera (Abraham Goodman), New Yorken zeukan bulegotik lehenengo komikia publikatu zuen, eta editore, kudeatzaile komertzial eta zuzendari tituluak lortu zituen. Bere anaiak, aldiz, argitaratzaile titulua jaso zuen.[5]
Timely Comics (1939-1952)
Timely Comics-en lehenengo komikia, Marvel Comics #1, 1939ko urrian publikatu zen. Bertan, argitaletxearen lehenengo hiru superheroiak agertu ziren: Human Torch (android), Namor eta Angel; sortuak, hurrenez hurren, Carl Burgos, Bill Everett eta Paul Gustavsonen eskutik. Komikia arrakasta handia izan zuen, bi inprimatze-tandatan 900.000 kopia saldu baitziren.[6] Honen ondorioz, Timely Comics beste bi komiki atera zituen hurrengo hilabeteetan: Daring Mystery Comics eta Mistic Comics, hauek ere superheroiei eskainiak. Hasiera batean, lan guztia Funnies Inc.-en bulegoetan egiten zenez, Timelyren plantilla Goodmanen familiartekoek soilik osatzen zuten, eta horiek lan teknikoagoez arduratzen ziren, hala nola kontuak eramateaz edo inprentarekin tratatzeaz.[7] Salmentak handitzen ziren ahala, Goodmanek bere plantilla propioa osatzea erabaki zuen, eta Funnies Inc. enpresako dozena bat artista bildu zituen soldata hobeak ordainduz. Hauen buru 26 urteko gazte trebatu bat jarri zuen, Joe Simon, eta denborarekin, pertsona arrakastatsuak gehitu ziren argitaletxera, hala nola institutua bukatu berri zuen Goodmanen senidea, Stanley Martin Lieber, Stan Lee ezizenez ezagutua.[8] Timelyren komiki-bilduma handitu zen eta Joe Simonek superheroietan jarri zuen arreta guztia, garai hartan genero ospetsuena baitzen. Human Torch eta Namor komiki-sail propioak lortu zituzten, baina pertsonai garrantzitsuena Captain America bihurtuko zen, 1.000.000 bat salmenta sortuko zituena. Captain America Joe Simonek eta Jack Kirbyk asmatu zuten, eta Captain America Comics izeneko zenbakian agertu zen lehenengo aldiz, 1941eko martxoan.[6][9]
Beste argitaletxe batzuen antzera, Timelyk bere superheroiak erabili zituen naziei aurre egiteko. AEBk Bigarren Mundu Gerran sartu baino bi urte lehenago, Namor alemaniarren itsaspekoen kontra borrokatzen hasi zen; Human Torchek hegazkinlari britainiarrei laguntzen; eta Captain Amerikak, jada, bere komikietako bateko azalean agertu zen Hitler kolpekatzen.[10] Estatu Batuak gerran sartu ondoren, bilau-sorta handitu egin zen, japoniarrak eta italiarrak agertuz. Orduan, umorezko komikiak ere gerrari egiten zioten erreferentzia.[11]
1941ean, Timelyk aldaketa handiak jasan zituen. Joe Simonek eta Jack Kirbyk argitaletxetik alde egin zuten jabearekin arazoak izan ondoren (Kirby 15 urte geroago Goodmanekin lan egitera bueltatuko zen; Simon, berriz ez zen inoiz bueltatuko).[12] Goodmanek bere lehengusua editore izendatu zuen (Stan Lee), baina hurrengo urtean soldadutza egin behar izan zuen, eta hiru urtez lanik egin gabe egon zen. Bitartean, bere lanpostua Fago marrazkilariak hartu zuen eta superheroiak ez ezik, umorezko komikiak ere gora egin zuten, editore berriari esker.[12] Animali antropomorfikoak lehenengo aldiz agertu ziren, eta 1945ean superheroiak baino garrantzitsuagoak izatera pasa ziren.[13] Gainera, genero berri bat gehitu zioten enpresaren bildumari: umore adoleszentea. Horrela, Miss America eta Millie modeloa jaio ziren, nahiko arrakasta izan zutenak, Otto Binder eta Pauline Loth, eta Stan Lee eta Ruth Atkinsonen eskutik, hurrenez hurren.[14]
Stan Lee bueltatu zenean, superheroiengatik apustu egin zuen, baina publikoaren nahiak jadanik aldatu egin ziren hiru urte horietan eta beste generoak salmenta gehiago lortzen zituzten. Hala, krimenak, beldurrezko istorioak, erromantzeak... Timelyren ekoizpen nagusia bihurtu ziren. Leek zenbait saiakera egin zituen superheroiak buruan mantentzeko, Bucky hiltzea edo superheroi femenino berriak agertzea adibidez, baina ez zuen lortu. 1949 urtearen inguruan, supeheroien azken sailak bertan behera utzi behar izan zituzten.[15] Argitaletxearen izena ere aldatu egin zuten, eta Goodmanen komikiak identifikatzen zituzten logotipo desberdinak sortu ziren: Marvel Magazine eta Marvel Comics.[15]
Atlas Comics (1952-1961)
Nahiz eta superheroiak alde batera utzi, Goodmanen enpresak inoiz baino ale gehiago saltzen zituen 1950ean.[16] Halaber, hau konpetitiboagoa izatea nahi zuen, eta plantilan zenbait aldaketa egin zituen: langileen soldatak ezeztatu zituen, eta hauek, egiten zuten lanarengatik kobratzen hasi ziren. Geroago, Goodmanek enpresa komiki-banatzaile bat sortu zuen, Atlas News izenekoa, eta horren ondorioz, hurrengo komikiak Atlas logoaren izenean agertu ziren.[17]
Urte batzuk beranduago, Atlasek lehenengo arazo larriarekin egin zuen topo. Prentsak komiki-konpainiak erasotu zituen eta kalte handiak sortu zituen.[18] 1957an, Goodmanek Atlas itxi behar izan zuen, eta komikiak banatzen zituen beste enpresa batekin zuen akordioa porrot egin ondoren, DC lehiakidearekin akordio batera iritsi behar izan zuen. Honek, hilabetero 8 komiki desberdin publikatzea onartu zion.[19] Hala eta guztiz ere, Goodmanek talde profesional bat zuen bere eskuetan, hurrengo kideekin formatuta: Stan Lee gidoigilea, eta Jack Kirby, Steve Ditko, Don Heck, Joe Sinnot, Dick Ayers eta Paul Reinman marrazkilariak.[20]
Marvel Comics (1961-gaur egun)
1961ean, Marvel Comics argitaletxea bere munstroen komikiengatik eta Jack Kirby eta Steve Ditkoren lanarengatik nabarmentzen zen.[21] Baina urte bereko azaroan, Lau izugarriak agertu ziren, superheroiei berriz ere sarrera emanez.[22]
Hortik aurrera gaur egun ezagutzen diren superheroiak jaiotzen joan ziren, eta Marvel Comics gero eta arrakastatsuagoa bihurtu zen. Geroztik zenbait pertsona pasa dira editore nagusi kargutik, Jim Shooter eta Joe Quesada bezala, enpresa lur jotzetik atera dutenak. Eta gaur egun, istorio berriak sortzen jarraitzen dute.
Marvel munduan zehar
1968an, superheroien goraldian, Marvelek 55 milioi komiki saltzen zituen urtean. Hala ere, Marvelek Estatu Batuetan ospea eta arreta mediatikoa lortzen zuen bitartean, bere pertsonaiak munduan zehar ezagutzen hasi ziren, eta 1972. urterako Marvelen urteko salmenta zifrak mundu osoan 90 milioi alekoak ziren.[23]
Espainia
Marvelen komikiak 1969an iritsi ziren Espainiara Ediciones Vértice enpresaren eskutik, DC eta beste komiki-enpresa batzuk ere argitaratzen zituen argitaletxe bera.[24] Ediciones Vértice hamar urte iraun zituen Marvelen istorioak saltzen, baina konpetentzia agertu zenean, hauek desagertu egin ziren. Geroztik, hainbat argitaletxetatik pasa dira Marvelen argitaratze-eskubideak, halanola, Editorial Bruguera edo Planeta deAgostini.[25]
2005ean, Panini argitaletxeak, ordura arte Espainian argitaratze-eskubideak Planeta de Agostini argitaletxeari birsaldu zizkionak, estrategia aldatu eta berak argitaratzen hasi zen. Gaur egun Espainian Marvelen komikiak saltzen dituen argitaletxea da.[25][26]
Argentina
Argentinan, Marvelen istorioak 1994tik aurrera hasi ziren argitaratzen, Columba argitaletxearen eskutik. 2003 eta 2005. urteen artean, Comics Conosur argitaletxeak komikiak argitaratzeaz arduratu zen, Argentinaz gain Uruguai, Paraguai eta Boliviara iritsiz.[27] 2005etik aurrera, Panini argitaletxe espainiarrak agintea hartu zuen. 2010eko abendutik aurrera[28], Marvelen komikiak Ovnipress argitaletxeak saldu zituen,[29] baina 2020an Panini itzuli zen.
Mexiko
Marvelen komikiak 1951n hasi ziren Mexikon agertzen, La Prensa argitaletxearen eskutik, hainbat generotako aldizkari antologikoekin. 1960ko hamarkadan La Prensa argitaletxeak Marvelen superheroietan zentratu zen, eta komikiak argitaratzen jardun zuten enpresa desagertu zen arte, 1976an.[30]
Marvelen eskubideak, ondoren, Novedades Editoresera pasa ziren, Spider-Man, Lau izugarriak edo Daredevil bezalako tituluak argitaratu zituena.[31] Baina jauzi nagusia 1994an gertatu zen, Vid argitaletxe taldeak Marvelen kontrola izatera pasa zenean. Marvelen tituluak argitaratzeaz arduratu zen 2005era arte.[32]
2005ean, Marvelen eskubideak Editorial Televisara pasa ziren, eta, ordutik, telesail arrakastatsuak argitaratu ditu: House of M, Civil War, World War Hulk... Gaur egun, hilean 18 istorio, astean 4 eta gaineranzko 16 edizio berezi argitaratzen dituzte. Ameriketako Estatu Batuetako edizioekin alderatuta, denbora diferentzia lau hilabete baino gutxiagokoa da.
Peru
1970eko eta 1980ko hamarkadetan, Marvelen komikiak Perura iritsi ziren Mexikoko edizioen bidez.[33] Baina Mexikoko edizioak bat-batean Perura iristeari utzi ziotenean, ezinezkoa izan zen komiki horiek itzulita aurkitzea. Beraz, 1990ean, Espainiako argitaletxeek Perun eta beste herrialde gaztelaniadun batzuetan Espainian saltzen ez zuten materiala saltzen hasi ziren; baina, denborarekin, edizio hauek ere amaituko ziren.[33]
Denboraldi luze batean, Marvelen abenturak irakurtzeko bide bakarra ingelesez erostea izan zen. Hori dela eta, Perú.21 egunkaria 2008an Marvelen komikiak argitaratzen hasi zen, eta 2015era arte lanean jardun zuen, gaur egungo sagak eta klasikoak ardatz hartuta.[33]
Ekuadorea
Hego Amerikako beste herrialde batzuetan bezala, Ekuadorrek atzerriko edizioen bidez ezagutu zituen Marvelen pertsonaiak, batez ere Espainiakoak. Egoera hau 2011ko erdialdean aldatu zen, El Universo egunkaria saga batzuk arrakastaz argitaratzen hasi zenean, adibidez, Spider-Man, X-Men, Avengers, etab..
Merkatu-kuota
Gaur egun, Marvel komiki gehiago saltzen dituen argitaletxea da mundu osoan zehar. Bere gorabeherak izan ditu, baina 2019an komiki-salmenten %40,3en jabea zen.[34] 2017an, Marvelek komikien merkatuaren %38,30eko partaidetza zuen, DC Comics lehiakidearen % 33,93rekin alderatuta.[35] Enpresek, berriz, 2013an akzioen % 33,50 eta % 30,33 zituzten, hurrenez hurren, eta 2008an akzioen %40,81 eta % 29,94.[36]
Erredaktore nagusiak
Bere sorreratik 1974ra arte, Marvelen titulu guztiek editore bakarra zuten, marrazketari eta gidoiari lotutako alderdiak gainbegiratzeaz arduratzen zena, argitaletxearen proiektu berriak diseinatzeaz gain.[37] Hala ere, 1970eko hamarkadan zehar izenburuak gehitu egin zirenez, autore batzuk beraiek idazten zituzten izenburuen editoreak ere izan ziren, askatasun handiaz gozatuz.[38] Argitaletxearen titulu guztiak gainbegiratzeaz arduratzen zen editore bat bazegoen ere, postu horrek ez zuen garrantzirik hartuko Jim Shooter 1978an iritsi zen arte, orduan erredaktore-buruak koordinatutako editore-talde zabal bat sortu baitzen, egileen gaineko kontrol handiagoa eta serieen koordinazio eraginkorragoa ahalbidetzen zuena.[39]
- Joe Simon (1940-1941)
- Stan Lee (1941-1942)
- Vincent Fago (Stan Lee ordezkatu zuen honek soldadutza egiten zuen bitartean) (1942-1945)
- Stan Lee (1945-1972)
- Roy Thomas (1972-1974)
- Len Wein (1974-1975)
- Marv Wolfman (1975-1976)
- Gerry Conway (1976)
- Archie Goodwin (1976-1978)
- Jim Shooter (1978-1987)
- Tom DeFalco (1987-1994)
- Ez zegoen erredaktore nagusirik. Gai bakoitzak bere erredaktorea zeukan (1994–1995):
- Mark Gruenwald, Avengers
- Bob Harras, X-Men
- Bob Budiansky, Spider-Man
- Bobbie Chase, Marvel Edge
- Carl Potts, Epic Comics
- Bob Harras (1995-2000)
- Joe Quesada (2000-2011)
- Axel Alonso (2011-2017)
- C. B. Cebulski (2017-gaur egun)
Bulegoak
New Yorken kokatua, Marvelek hainbat egoitza izan ditu:
- McGraw-Hill eraikinean, 330 West 42. kalean. Bertan, Timely Comics bezala sortu zen 1939an.[5]
- Empire State eraikineko 1401. suitean.[40]
- 635, Madison etorbidean.[40]
- 575, Madison etorbidean.[40]
- 387 Hego-Parkea etorbidean.[40]
- 10 East 40th Street eraikinean.[40]
- 417 Bosgarren Etorbidean.[40]
- Gaur egun, 5,600 m²ko espazioa duen eraikin batean dago kokatua, Sports Illustrated Buildingen, 135 West 50th Streeten.[41]
Marvelen hedapena zinemara
Marvelek bere pertsonaien filmak ekoizteko egin zituen lehen saiakerek arrakasta eskasa izan zuten. Egia da Doctor Strange eta Captain Americaren pelikulak hobeto ikusita zeudela Spider-Man baino; ez ziren nahikoak izan, ordea.[42] Stan Leek 80ko hamarkadan denbora dezente pasa zuen Marveleko pertsonaiei buruz pelikulak egiteko interesa zuten zuzendariak bilatzen, baina emaitzak ez ziren onak izan; Howard ahatea 1986an, The punisher 1989an eta Captain America 1990ean, honen adibideak dira.[43]
Hala ere, Marvel 1997tik aurrera Blade filmari esker arrakasta izaten hasi zen, eta, batez ere, X-Men 2000n estreinatu zenean, 54 milioi dolar bildu zituena bere lehen asteburuan.[44] Hori dela eta, beste pelikula batzuk atera zituzten: Spider-Manen lehenengo trilogia, X-Menen jarraipena, eta zenbait superheroienak ere. Film hauen arrakastak argitaletxearen eta Stan Leeren arteko eztabaida eragin zuen 2002an. Stan Leek 10 milioi dolar eskatu zituen film eta telesailengatik, Marvelek 1998an egindako kontratu batean oinarrituta.[45]
Nahiz eta hasiera batean film hauek komikiaren munduarekin lotura zuzenik ez zuten hainbat zinema-estudiorekin elkarlanean egin, Marvel Studios-ek 2008tik aurrera bere produktuak ekoizteaz arduratu zen.[46] Horrela, Marvelen unibertso zinematografikoa sortu zen, gaur egun zinemaren historiako frankiziarik arrakastatsuena.[47]
Filma | Estreinaldia (AEB) | Zuzendaria | Gidoigilea(k) | Ekoizlea(k) | Banatzailea |
---|---|---|---|---|---|
Lehen fasea | |||||
Iron Man | 2008ko maiatzaren 2a | Jon Favreau | Mark Fergus, Hawk Ostby, Art Marcum eta Matt Holloway | Avi Arad eta Kevin Feige | Paramount Pictures |
The Incredible Hulk | 2008ko ekainaren 13a | Louis Leterrier | Zak Penn | Avi Arad, Gale Anne Hurd eta Kevin Feige | Universal Pictures |
Iron Man 2 | 2010eko maiatzaren 7a | Jon Favreau | Justin Theroux | Kevin Feige | Paramount Pictures |
Thor | 2011ko apirilaren 21a | Kenneth Branagh | Gidoia: Ashley Edward Miller, Zack Stentz eta Don Payne
Istorioa: J. Michael Straczynski eta Mark Protosevich | ||
Captain America: The First Avenger | 2011ko uztailaren 22a | Joe Johnston | Christopher Markus eta Stephen McFeely | ||
The Avengers | 2012ko maiatzaren 4a | Joss Whedon | Gidoia: Joss Whedon
Istorioa: Zak Penn eta Joss Whedon |
Walt Disney Studios Motion Pictures | |
Bigarren fasea | |||||
Iron Man 3 | 2013ko maiatzaren 2a | Shane Black | Drew Pearce | Kevin Feige eta Jon Favreau | Walt Disney Studios Motion Pictures |
Thor: The Dark World | 2013ko azaroaren 8a | Alan Taylor | Don Payne | Kevin Feige | |
Captain America: The Winter Soldier | 2014ko apirilaren 4a | Anthony eta Joe Russo | Christopher Markus eta Stephen McFeely | ||
Guardians of the Galaxy | 2014ko abuztuaren 1a | James Gunn | James Gunn
Nicole Perlman | ||
Avengers: Age of Ultron | 2015eko maiatzaren 1a | Joss Whedon | Joss Whedon | ||
Ant-Man | 2015eko uztailaren 31a | Edgar Wright | Edgar Wright eta Joe Cornish | ||
Hirugarren fasea | |||||
Captain America: Civil War | 2016ko maiatzaren 6a | Anthony eta Joe Russo | Christopher Markus & Stephen McFeely | Kevin Feige | Walt Disney Studios Motion Pictures |
Doctor Strange | 2016ko azaroaren 4a | Scott Derrickson | Jon Spaihts eta Scott Derrickson & C. Robert Cargill | ||
Guardians of the Galaxy Vol. 2 | 2017ko maiatzaren 5a | James Gunn | |||
Spider-Man: Homecoming | 2017ko uztailaren 7a | Jon Watts | Jonathan Goldstein & John Francis Daley eta Jon Watts & Christopher Ford eta Chris McKenna & Erik Sommers | Kevin Feige eta Amy Pascal | Sony Pictures Releasing |
Thor: Ragnarok | 2017ko azaroaren 3a | Taika Waititi | Eric Pearson and Craig Kyle & Christopher L. Yost | Kevin Feige | Walt Disney Studios Motion Pictures |
Black Panther | 2018ko otsailaren 16a | Ryan Coogler | Ryan Coogler & Joe Robert Cole | ||
Avengers: Infinity War | 2018ko apirilaren 27a | Anthony eta Joe Russo | Christopher Markus & Stephen McFeely | ||
Ant-Man and the Wasp | 2018ko uztailaren 6a | Peyton Reed | Chris McKenna & Erik Sommers eta Paul Rudd & Andrew Barrer & Gabriel Ferrari | Kevin Feige eta Stephen Broussard | |
Captain Marvel | 2019ko martxoaren 8a | Anna Boden eta Ryan Fleck | Anna Boden & Ryan Fleck eta Geneva Robertson-Dworet | Kevin Feige | |
Avengers: Endgame | 2019ko apirilaren 26a | Anthony eta Joe Russo | Christopher Markus & Stephen McFeely | ||
Spider-Man: Far From Home | 2019ko uztailaren 2a | Jon Watts | Chris McKenna & Erik Sommers | Kevin Feige eta Amy Pascal | Sony Pictures Releasing |
Laugarren fasea (etorkizuna) | |||||
Black Widow | 2021eko maiatzaren 7a | Cate Shortland | Jac Schaeffer and Ned Benson | Kevin Feige | Walt Disney Studios Motion Pictures |
Shang-Chi and the Legend of the Ten Rings | 2021eko uztailaren 9a | Destin Daniel Cretton | David Callaham | ||
Eternals | 2021eko azaroaren 5a | Chloé Zhao | Kaz Firpo & Ryan Firpo | ||
Spider-Man: Far From Home-en sekuela | 2021eko abenduaren 17a | Jon Watts | Chris McKenna & Erik Sommers | Kevin Feige eta Amy Pascal | Sony Pictures Releasing |
Doctor Strange in the Multiverse of Madness | 2022ko martxoaren 25a | Sam Raimi | Jade Bartlett eta Michael Waldron | Kevin Feige | Walt Disney Studios Motion Pictures |
Thor: Love and Thunder | 2022ko maiatzaren 6a | Taika Waititi | Taika Waititi eta Jennifer Kaytin Robinson | ||
Black Panther II | 2022ko uztailaren 8a | Ryan Coogler | |||
Captain Marvel 2 | 2022ko azaroaren 11a | Nia DaCosta | Megan McDonnell | ||
Guardians of the Galaxy Vol. 3 | 2023 | James Gunn | |||
Ant-Man and the Wasp: Quantumania | Jakiteke | Peyton Reed | Jeff Loveness | ||
Fantastic Four | Jakiteke | Jon Watts | Jakiteke |
Erreferentziak
- (Ingelesez) Williams, Trey. (2018-05-06). «How Marvel Became a $16 Billion Franchise: Fandom, Cribbing From Comics and Kevin Feige» TheWrap (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
- «Comichron: 2017 Comic Book Sales to Comics Shops» www.comichron.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
- Daniels, Les. (1991). Marvel: Five Fabulous Decades of the World's Greatest Comics. Harry N. Abrams, 17-18 or. ISBN 978-0810938212..
- Daniels, Les. (1991). Marvel: Five Fabulous Decades of the World's Greatest Comics. Harry N. Abrams, 23 or. ISBN 978-0810938212..
- Bell, Blake; Vassallo, Michael J.. (2013). The Secret History of Marvel Comics: Jack Kirby and the Moonlighting Artists at Martin Goodman's Empire.. Fantagraphics Books., 299 or. ISBN 978-1-60699-552-5..
- Keif Fromm ikertzailearen arabera, Alter Ego # 49; 4. or. (Legenda), Marvel Comics # 1, 1939ko urriko datadun azala, berehala 80.000 kopia agortu zituen, Goodmanek bigarren inprimaketa bat egitera eraman zuena, 1939ko azaroan. Azken horrek berdin-berdina dirudi, barra beltz bat izan ezik, urriko datari buruzkoa, barruko portadako zeinuetan, eta azaroko datari buruzkoa, amaieran erantsia. Horrek 800.000 kopia inguru saldu zituen, garai hartako merkatuan kopuru handia. Frommen arabera, Captain America Comicsen lehen zenbakiak ia milioi bat kopia saldu zituen.
- Rodríguez, José Joaquín. (2010). Los cómics de la Segunda Guerra Mundial.. Servicio de Publicaciones de la Universidad de Cádiz., 78 or. ISBN 978-84-7786-490-5..
- Daniels, Les. (1991). Marvel: Five Fabulous Decades of the World's Greatest Comics. Harry N. Abrams, 32-33 or. ISBN 978-0810938212..
- Daniels, Les. (1991). Marvel: Five Fabulous Decades of the World's Greatest Comics. Harry N. Abrams, 37 or. ISBN 978-0810938212..
- Rodríguez, José Joaquín. (2010). Los cómics de la Segunda Guerra Mundial.. Servicio de Publicaciones de la Universidad de Cádiz., 92-93, 129-133 or. ISBN 978-84-7786-490-5..
- Rodríguez, José Joaquín. (2010). Los cómics de la Segunda Guerra Mundial.. Servicio de Publicaciones de la Universidad de Cádiz., 133-141 or. ISBN 978-84-7786-490-5..
- Daniels, Les. (1991). Marvel: Five Fabulous Decades of the World's Greatest Comics. Harry N. Abrams, 49 or. ISBN 978-0810938212..
- Rodríguez, José Joaquín. (2010). Los cómics de la Segunda Guerra Mundial. Servicio de Publicaciones de la Universidad de Cádiz, 88 or. ISBN 978-84-7786-490-5..
- Rodríguez, José Joaquín. (2010). Los cómics de la Segunda Guerra Mundial. Servicio de Publicaciones de la Universidad de Cádiz, 98-99, 186-187 or. ISBN 978-84-7786-490-5..
- Daniels, Les. (1991). Marvel: Five Fabulous Decades of the World's Greatest Comics. Harry N. Abrams, 55-60 or. ISBN 978-0810938212..
- Daniels, Les. (1991). Marvel: Five Fabulous Decades of the World's Greatest Comics. Harry N. Abrams, 65 or. ISBN 978-0810938212..
- Daniels, Les. (1991). Marvel: Five Fabulous Decades of the World's Greatest Comics. Harry N. Abrams, 68 or. ISBN 978-0810938212..
- Daniels, Les. (1991). Marvel: Five Fabulous Decades of the World's Greatest Comics. Harry N. Abrams, 74 or. ISBN 978-0810938212..
- Daniels, Les. (1991). Marvel: Five Fabulous Decades of the World's Greatest Comics. Harry N. Abrams, 80-81 or. ISBN 978-0810938212..
- Guiral, Antoni (2007), p.15
- Guiral, Antoni (2007), pp.14-16
- Daniels, Les. (1991). Marvel: Five Fabulous Decades of the World's Greatest Comics. Harry N. Abrams, 84-87 or. ISBN 978-0810938212..
- Rodríguez, José Joaquín. (2012). La explosión Marvel: Historia de Marvel Comics en los 70. Dolmen Ediciones, 29 or. ISBN 978-84-15201-76-2..
- «Catálogo de cómics de ediciones marvel. - Comics Vertice» comicsvertice.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- «Universo Marvel: Universos Marvel» fichas.universomarvel.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- «Cómics Marvel · Colecciones Originales en Español» www.panini.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- «:: comics conosur ::» web.archive.org 2007-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- «Marvel | Editorial Ovnipress» web.archive.org 2011-06-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- «La edición de cómics Marvel en Argentina. Lanzamientos de Marzo de 2011 | Espacio Marvelita - Toda la actualidad del Universo Marvel» web.archive.org 2011-11-14 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- «SPANISH - MEXICAN COMICS NOVARO- EDITORIAL LA PRENSA» www.kingdomcomics.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- «COMICS NOVARO - VENTA DE COMICS NOVARO - MEXICAN COMICS» www.kingdomcomics.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- «La Covacha.net: Las Publicaciones Marvel en México: Ediciones Especiales -VID (1era época)» web.archive.org 2012-03-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- (Gaztelaniaz) «¡Santas historietas! De vuelta a los cómics - Cómics.21 | Blogs» Peru21 2008-10-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- (Gaztelaniaz) «Marvel Comics: cuota del mercado minorista a nivel mundial 2010-2019» Statista (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- «Comichron: 2017 Comic Book Sales to Comics Shops» www.comichron.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- (Ingelesez) «Big Two Comic Publishers Lose Share» icv2.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- Rodríguez, José Joaquín. (2010). Los cómics de la Segunda Guerra Mundial. Servicio de Publicaciones de la Universidad de Cádiz, 80 or. ISBN 978-84-7786-490-5..
- Rodríguez, José Joaquín. (2012). La explosión Marvel: Historia de Marvel Comics en los 70. Dolmen Ediciones, 74-75 or. ISBN 978-84-15201-76-2..
- Rodríguez, José Joaquín. (2012). La explosión Marvel: Historia de Marvel Comics en los 70. Dolmen Ediciones, 84-86 or. ISBN 978-84-15201-76-2..
- Sanderson, Peter. (2007). The Marvel Comics Guide to New York City. Pocket Books, 59 or. ISBN 978-1-4165-3141-8..
- (Ingelesez) «Marvel to move to new, 60,000-square-foot offices in October» CBR 2010-09-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- Daniels, Les. (1991). Marvel: Five Fabulous Decades of the World's Greatest Comics. Harry N. Abrams, 176, 181 or. ISBN 978-0810938212..
- Daniels, Les. (1991). Marvel: Five Fabulous Decades of the World's Greatest Comics. Harry N. Abrams, 216 or. ISBN 978-0810938212..
- Raphael, Jordan eta Spurgeon, Tom. (2003). Stan Lee and the Rise and Fall of the American Comic Book. Chicago Review Press, 245 or. ISBN 978-1556525063..
- Raphael, Jordan eta Spurgeon, Tom. (2003). Stan Lee and the Rise and Fall of the American Comic Book. Chicago Review Press, 269-270 or. ISBN 978-1556525063..
- Serradilla, Eduardo. (2012). Héroes de celuloide. Soto, M.F. y Vargas, J.J., 233 or..
- Serradilla, Eduardo. (2012). Héroes de celuloide. Soto, M.F. y Vargas, J.J., 234-259 or..
- Wikipediako beste orrietatik hartuta eta egokituta. Taula.
Ikus gainera
- Marvel Unibertsoa
- Marvelen unibertso zinematografikoa
- Marvel Studios