Maru Díaz
María Eugenia Díaz Calvo (Tarazona, Aragoi, 1990eko apirilaren 30a), Maru Díaz gisa ezaguna, Podemos alderdiko politikari aragoitarra da.
Maru Díaz | |||||
---|---|---|---|---|---|
2020 -
2015eko ekainaren 18a - Barrutia: Zaragoza (en) Hautetsia: 2015 Aragonese regional election (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | María Eugenia Díaz Calvo | ||||
Jaiotza | Tarazona, 1990eko apirilaren 30a (33 urte) | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
marudiaz.es |
Filosofian graduatua, 2015etik Aragoiko Gorteetako diputatua da. 2019ko hauteskunde autonomikoetarako, Podemoseko Aragoiko zerrendaburu izateko primarioetan lehen postua lortu zuen, baina oso tarte txikiagatik[1].
2019an sortutako koalizio gobernuan (PSOE, Podemos, Chunta eta PAR) Podemosi egokitutako sailburu postu bat hartu zuen Díazek: Zientzia, Unibertsitate eta Ezagutzaren Gizartearen Kontseilaritzaren buru izendatu zuten[2]. Bere saileko taldea antolatzen ari zela, Administrazio Elektronikorako eta Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusi bat izendatu zuen, Bruno Pérez Juncà, baina kargu-hartze ofiziala gertatu baino lehen kargugabetu zuen Diazek, zabaldu zenean Kataluniako independentzia erreferendumaren alde azaldu zela[3].
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Maru Díaz se impone por solo 72 votos en las primarias de Podemos a la DGA» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
- (Gaztelaniaz) «Lambán llega a su investidura con una coalición con Podemos que Sánchez no logró» El Confidencial 2019-07-30 (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
- (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Maru Díaz destituye a un director general recién nombrado por su apoyo al independentismo catalán» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).