Martzana kaia
Martzana kaia Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen kai bat da. Ibaizabalen hegoaldeko ertzean dago.
Martzana kaia | |
---|---|
Geografia | |
Lurraldea | Bilbo |
Kokalekua
San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetan hedatzen da, San Antongo zubia eta Erriberako zubiaren artean, ibaiaren bestaldetik San Anton eliza eta Erriberako merkatua parean dauzka.
- San Antongo zubia eta Martzana kaiaren ikuspegi panoramikoa Erriberako merkatutik.
Gunea
Azken urteetan taberna eta jatetxeekin indarberrituz joan den gunea da, jende gaztearen modako bilgune, orokorrean Zazpikaleetako alokairu baxuagoak dituenez gazteen bizileku ere bilakatu da.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.