Martxoaren 4
Martxoaren 4a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita hirugarren eguna da, 64.a bisurteetan. 302 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1790 – Frantziaren banaketa administratiboa 83 departamenduetan gauzatu zuten eta hortaz Bearno, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoaren bateratu zuten Pirinio Atlantikoenean.
- 1976 –
- Grebari eutsi zioten Gasteizen Cegasako langileek, bezperan Espainiako Poliziak eragindako sarraskia salatzeko.
- Andoni Txasko Díaz Gasteizko Zaramaga inguruak nola gelditu ziren ikustera joan zen hiru lagunekin batera. Hainbat poliziak jipoitu egin zuten. Ikusmena zuen begi bakarrean jaso zituen kolpeak eta itsu utzi zuten ia.
- 1985 – Josu Amantes eta Angel Zabaleta "Lagunak" tabernan metrailatu zituzten, zauriturik biak.
- 1994 – Gasteizen izatezko bikoteen (heterosexual eta homosexual) Espainiako lehen errolda ofizialaren irekiera.
- 2006 – Lau hildako Bilboko pentsio baten egondako sutean.
- 2008 – Bermeo inguruan 'Bou Nabarra' gerraontzia aurkitu zutela uste zutela adierazi zuten AZTIko zientzialariek.
- 2020 – COVID-19 pandemiak lehen hildakoa eragin zuen Euskal Herrian.
Mundua
- 1790 – Frantziaren banaketa administratiboa 83 departamenduetan eta, hortaz, Bearno, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren bateratzea Pirinio Atlantikoak sortzeko.
- 1936 – Hindenburg zepelin aireontziaren lehen hegaldia, Alemania.
- 1976 – Bruselan Emakumeen Aurkako Delituen Nazioarteko Epaitegia ireki zen.
- 2001 – Portugalgo Hintze Ribeiro zubia erori zen 70 pertsona hil zirelarik.
- 2012 – Vladimir Putinek 2012ko Errusiako Lehendakaritzarako Hauteskundeak irabazi zituen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1922 – Nosferatu – Eine Symphonie des Grauens alemaniar filma estreinatu zen.
- 2018 – Guillermo del Torok zuzendutako The Shape of Water filmak irabazi zuen filmarik onenaren Oscar saria, 90. Oscar sarietan.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2009 – Bilboko Athletic Kluba Espainiako Futbol Errege Kopako finalerako sailkatu zen Sevilla CF taldeari 3-0 irabazi ostean.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1736 – Jacques Garra Salagoiti, baxenafar zientzialaria (h. 1808).
- 1782 – Casimiro Loizaga, bizkaitar abokatu eta lur-jabea (h. 1841).
- 1785 – Miguel José Irigoien, nafar apaiza, Calahorrako eta La Calzadako apezpikua (h. 1852).
- 1873 –
- Benita Asas Manterola, donostiar irakasle eta sufragista (h. 1968).
- Eulojio Bengoa, bizkaitar idazle eta misiolaria (h. 1952).
- 1885 – Blanca Vidal, bizkaitar aktorea, Uruguain, Txilen eta Argentinan lan egin zuena (h. 1962).
- 1918 – Jose Maria Larrauri, Gasteizko gotzaina (h. 2008).
- 1921 – Mixel Labéguerie, euskal abeslaria eta politikaria, Euskal Kantagintza Berriaren aita (h. 1980).
- 1936 – Ricardo Zierbide, nafar hizkuntzalari eta filologoa (h. 2018).
- 1937 – Jose Arakistain, gipuzkoar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1938 – Juan Mieg Solozabal, arabar margolaria.
- 1943 – Agustín Otxoa Irazuegi, nafar txirrindulari ohia.
- 1946 – Antxon Agirre Sorondo, donostiar etnografoa (h. 2014).
- 1964 – Josu Juaristi, gipuzkoar kazetaria eta politikaria.
- 1973 –
- Javier Cano, euskal arraunlari ohia.
- Óscar Gurria, nafar futbolari ohia.
- 1976 – Ángel Arrieta, nafar txirrindulari ohia.
- 1979 –
- Amaia Apalauza, nafar itzultzaile eta hizkuntzalaria.
- Juan Cruz Otxoa, nafar futbolari ohia.
- 1981 – Aketza Peña, bizkaitar txirrindularia.
- 1982 –
- Begoña Alfaro García, kataluniar-nafar politikaria, abokatua eta ekintzailea, Terrassan.
- Mikel Pagola, nafar futbolaria.
- 1986 – Felix Buff, Willis Drummond taldeko bateria-jotzailea, Akizen.
- 1987 – Gorka Aranberri, gipuzkoar traineru estropadetako patroia.
- 1993 – Julen Olaizola, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 1994 – Julen Monreal, nafar futbolaria.
Mundua
- 1188 – Zuria Gaztelakoa, Gaztelako infanta eta Frantziako erregina ezkontidea (h. 1252).
- 1394 – Henrike Nabigatzailea, Portugalgo Erresumako infantea (h. 1460).
- 1678 – Antonio Vivaldi, italiar musikagilea (h.1741).
- 1743 – Johann David Wyss, suitzar idazlea (h. 1818).
- 1756 – Henry Raeburn, eskoziar erretrauen margolaria (h. 1823).
- 1778 – Robert Emmet, irlandar iraultzailea eta abertzalea (h. 1803).
- 1786 – Agustina Aragoikoa, Iberiar Penintsulako Gerran Zaragoza defendatu zuen heroia (h. 1857).
- 1793 – Karl Lachmann, alemaniar filologoa eta grekolatindar, bibliko eta germaniar testu klasikoen editorea (h. 1851).
- 1822 – Jules Lissajous, frantziar fisikaria (h. 1880).
- 1826 – Francisco Suñer, espainiar politiko errepublikazale federala eta medikua (h. 1898).
- 1832 – Samuel Colman, estatubatuar margolaria, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea (h. 1920).
- 1848 – Pietronella Peters, alemaniar margolaria (h. 1924).
- 1851 – Alexandros Papadiamandis, greziar idazlea, grekozko prosalari moderno ospetsuenetakoa (h. 1911).
- 1864 – Alejandro Lerroux, Espainiako Bigarren Errepublikan Ministroen Kontseiluko Presidentea (h. 1949).
- 1875 – Mihály Karolyi, Hungariako Errepublikako lehendabiziko presidentea (h. 1955).
- 1876 –
- Léon-Paul Fargue, frantziar olerkaria (h. 1947).
- Ásgrímur Jónsson, islandiar margolaria, profesional bezala aritu zen lehendabizikoa (h. 1958).
- Lita de Ranitz, herbeheretar arte bildumagilea (h. 1960).
- 1877 –
- Pavel Bermondt-Avalov, Ussuriko kosakoa eta gerra jauna (h. 1974).
- Daniël George van Beuningen, holandako enpresaburua eta Rotterdam hiriko gizaseme estimatua (h. 1955).
- 1879 – Rosa Sevilla de Alvero, Filipinetan emakumeen sufragioaren alde egin zuen filipinar aktibista, hezitzailea eta kazetaria (h. 1954).
- 1881 – Thomas Sigismund Stribling, estatubatuar idazle eta abokatua (h. 1965).
- 1898 – Georges Dumézil, frantziar filologo eta historialaria, indoeuropar hizkuntzak eta kulturetan espezialista (h. 1986).
- 1899 – Emilio Prados, 27ko belaunaldiaren idazlea eta poeta andaluziarra (h. 1962).
- 1900 – Herbert Biberman, estatubatuar gidoilaria eta zinema-zuzendaria (h. 1971).
- 1901 – Norah Borges, argentinar irudigilea eta arte-kritikaria (h. 1998).
- 1904 –
- Luis Carrero Blanco, espainiar almirante eta politikaria (h. 1973).
- George Gamow, errusiar-estatubatuar fisikari teoriko eta kosmologoa (h. 1968).
- Suceso Portales, extremadurar anarkofeminista, Mujeres Libres erakundean parte hartzeagatik nabarmendua (h. 1999).
- 1907 – Maria Branyas Morera, estatubatuar-hispaniar supermendebetekoa, 2023ko urtarrilaren 17az geroztik bizirik balidatutako urte gehien duen pertsona.
- 1910 – Tancredo Neves, brasildar politikaria (h. 1985).
- 1913 - Taos Amrouche, aljeriar idazle eta abeslaria, eleberri bat argitaratu zuen lehen emakume aljeriarra (h. 1976).
- 1915 – Carlos Surinach, kataluniar jatorriko estatubatuar musikaria (h. 1997).
- 1916 –
- Giorgio Bassani, italiar idazlea (h. 2000).
- Hans Jurgen Eysenck, alemaniar jatorriko britainiar psikologoa (h. 1997).
- 1924 – Alcira Soust Scaffo, uruguaitar idazlea, poeta eta maistra (h. 1997).
- 1927 –
- Jacques Dupin, frantziar poeta, arte kritikari eta L'Éphémère aldizkariaren kofundatzailea (h. 2012).
- Dick Savitt, estatubatuar tenislaria (h. 2023).
- 1928 – Alan Sillitoe, ingeles olerkari eta eleberrigilea (h. 2010).
- 1929 – Bernard Haitink, herbeheretar orkestra zuzendaria (h. 2021).
- 1930 – Federico García Moliner, espainiar fisikaria.
- 1932 –
- Ryszard Kapuściński, poloniar kazetari eta saiakeragilea (h. 2007).
- Miriam Makeba, Afrikaren Ahotsa, hegoafrikar abeslaria, apartheidaren aurkako irudietako bat (h. 2008).
- Ed Roth, estatubatuar komikigile, ilustratzaile eta eraldatutako autoen diseinatzaile eta eraikitzailea (h. 2001).
- 1933 – Elsy Jacobs, pista eta errepideko luxenburgoar txirrindularia (h. 1998).
- 1934 – Anne Haney, estatubatuar aktorea (h. 2001).
- 1935 – Bent Larsen, danimarkar xakelaria (h. 2010).
- 1936 – Jim Clark, 1 Formulako eskoziar gidaria (h. 1968).
- 1938 – Alpha Condé, Gineako presidentea.
- 1939 – Larisa Luzhina, sobietar aktorea.
- 1941 –
- Richard Benjamin Harrison, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia (h. 2018).
- Adrian Lyne, britainiar zinema zuzendaria.
- 1946 – Márcio Souza, brasildar eleberrigile, antzerkigile eta zinemagilea.
- 1948 –
- James Ellroy, estatubatuar idazlea.
- Jean O'Leary, lesbiana eta gayen eskubideen aldeko estatubatuar aktibista (h. 2005).
- 1950 – Ken Robinson, ingeles idazlea, saiakeragile eta hizlaria (h. 2020).
- 1951 – Kenny Dalglish, eskoziar futbolari ohia.
- 1952 –
- Ramón Pernas, galiziar idazle, gidoigile eta kazetaria.
- Umberto Tozzi, italiar pop eta rock abeslaria eta musikagilea.
- 1953 – Agustí Villaronga, espainiar zinema zuzendari, aktore eta gidoigilea (h. 2023).
- 1954 – François Fillon, Frantziako lehen ministroa.
- 1955 – Dominique Pinon, frantziar aktorea.
- 1961 – Catherine M. Russell, UNICEFeko zuzendari exekutiboa.
- 1962 –
- Xela Arias, galiziar idazle, poeta eta itzultzailea (h. 2003).
- Miriam Díaz-Aroca, espainiar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1965 –
- Pepa Fernández, kataluniar kazetaria, RNEko zuzendaria, aurkezlea eta irakaslea.
- Khaled Hosseini, afganiar-estatubatuar idazlea eta medikua.
- 1968 –
- Patsy Kensit, ingeles aktore, abeslari eta modeloa.
- Kyriakos Mitsotakis, Greziako lehen ministroa.
- Julia Solomonoff, argentinar zinema-zuzendaria, gidoilara, aktorea, ekoizlea eta irakaslea.
- 1970 – Àlex Crivillé, kataluniar motoziklismoko pilotu ohia.
- 1972 – Ivy Queen, puertorricar reggaeton abeslaria.
- 1979 – Óscar García Burón, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- 1982 – Landon Donovan, estatubatuar futbolaria.
- 1988 – Susana Rodríguez Gacio, galiziar mediku eta kirolaria, egokitutako triatloian txapeldun paralinpikoa.
- 1990 – Eva Soriano, kataluniar komediantea eta aurkezlea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1371 – Joana Evreuxekoa, Nafarroako eta Frantziako erregina ezkontidea.
- 1843 – Francisco Javier Marietegi, nafar arkitektoa (j. 1775).
- 1874 – Jean-Baptiste Etxeberri, euskal herritar politikaria, Parisen (j. 1805).
- 1896 – Juan Bautista Belaunzaran, Patxi Bakallo, gipuzkoar bertsolaria, Buenos Airesen (j. 1832).
- 1906 – Ramón Blanco, euskal militar eta politikaria, Madrilen (j. 1833).
- 1917 – Nicolás Giral, tafallar idazlea, Bartzelonan (j. 1883).
- 1976 – Antonio Iturmendi, euskal herritar politikari karlista, Madrilen (j. 1903).
- 1979 – José María Alonso, euskal tenislaria (j. 1890).
- 1989 – Juan Astigarribia, euskal herritar politikari komunista (j. 1901).
- 1998 – Antonio Altsua, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1919).
- 2006 – Felix Aranzabal, Angiozarko Itsua, gipuzkoar soinujolea (j. 1919).
- 2013 – José Luis Almandoz, gipuzkoar arraunlaria (j. 1938).
Mundua
- 561 – Pelagio I.a, Aita santua.
- 1172 – Eztebe III.a Hungariakoa, Hungaria eta Kroaziako erregea (j. 1147).
- 1193 – Saladin I.a, Egiptoko sultan ayyubiarra (j. 1137).
- 1303 – Daniel I.a Moskukoa, Moskuko lehen printzea (j. 1261).
- 1484 – Kasimiro Jagellondarra, poloniar santua (j. 1458).
- 1615 – Hans von Aachen, alemaniar margolaria (j. 1552).
- 1748 – Francisco Xavier Goienetxe, nafar jatorriko ekonomista eta idazlea.
- 1832 – Jean-François Champollion, frantziar egiptologoa (j. 1790).
- 1852 – Nikolai Gogol, errusiar idazlea (j. 1809).
- 1853 – Leopold von Buch, alemaniar geologo eta paleontologoa (j. 1774).
- 1858 – Matthew Calbraith Perry, estatubatuar itsasgizona eta militarra (j. 1794).
- 1860 – Honoré Charles Reille, Reilleko kondea, frantziar jenerala (j. 1775).
- 1884 – Francisco Dueñas, El Salvadorko presidentea (j. 1810).
- 1900 – Gerrit de Vries, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1818).
- 1901 – Fèlix Gras, Proventzako idazlea (j. 1844).
- 1915 – William Willett, udako ordutegiaren asmatzaile ingelesa (j. 1856).
- 1916 –
- Amelia Bauerle, britainiar margolaria, diseinatzaile apaintzailea, haurren liburuen ilustratzailea eta grabatzailea (j. 1873).
- Franz Marc, alemaniar margolaria eta marrazlea, alemaniako espresionismoko artista garrantzitsua (j. 1880).
- 1927 – Max Théon, poloniar kabalista eta okultista judua (j. 1848).
- 1941 – Ludwig Quidde, alemaniar historialari eta bakezalea, 1927ko Bakearen Nobel Saria (h. 1858).
- 1943 – Nikolai Avksentiev, errusiar eseristen buruetako bat (j. 1878).
- 1946 – Bror von Blixen-Finecke, suediar baroia, idazlea eta afrikar ehiza larriko kirol-ehiztaria (j. 1886).
- 1948 – Antonin Artaud, frantziar idazlea, ankerkeriaren antzerkiaren sortzailea (j. 1896).
- 1952 – Charles Scott Sherrington, ingeles fisiologoa (j. 1857).
- 1957 – Larbi Ben M'hidi, Aljeriako nazionalismoaren liderra Aljeriako Independentzia Gerran, torturatua eta eraila (j. 1923).
- 1963 – William Carlos Williams, estatubatuar olerkaria (j. 1883).
- 1974 – Adolph Gottlieb, estatubatuar margolari, eskultore eta artista grafikoa (j. 1903).
- 1976 – Walter Schottky, alemaniar fisikaria (j. 1886).
- 1977 – Lutz Graf Schwerin von Krosigk, Alemaniako kantzilerra (j. 1887).
- 1986 –
- Richard Manuel, kanadar musikaria, The Band taldeko piano-jotzailea eta abeslari nagusia (j. 1943).
- Liudmila Rudenko, ukrainar-sobietar xake jokalaria (j. 1917).
- 1988 – Anna Maestri, italiar aktorea (j. 1924).
- 1991 – Pepe Iglesias, argentinar antzezle komikoa (j. 1915).
- 1992 –
- Néstor Almendros, kataluniar argazki-zuzendaria (j. 1930).
- Mary Osborne, estatubatuar jazzeko-gitarrista, abeslaria eta gitarra fabrikatzailea (j. 1921).
- 1993 – Adelina Zendejas Gómez, mexikar irakasle, kazetari eta aktibista (j. 1909).
- 1994 – John Candy, kanadar aktorea (j. 1950).
- 2001 – Jean Bazaine, frantziar margolaria (j. 1904).
- 2002 – Ugné Karvelis, lituaniar idazle, literatura-kritikaria, itzultzailea eta diplomazialaria (j. 1935).
- 2004 –
- Fernando Lázaro Carreter, espainiar hizkuntzalaria (j. 1923).
- Claude Nougaro, frantziar abeslari eta letragilea, jazz arloan espezializatuta (j. 1929).
- 2011 –
- Krishna Prasad Bhattarai, Nepalgo lehen ministroa (j. 1924).
- Simon van der Meer, herbeheretar fisikaria, 1984ko Fisikako Nobel Saria (j. 1925).
- Alenush Terian, irandar-armeniar astronomoa eta fisikaria, Irango astronomia modernoaren amatzat hartua (j. 1920).
- 2012 – Felícia Fuster i Viladecans, kataluniar poeta, pintore eta itzultzailea (j. 1921).
- 2013 –
- Seki Matsunaga, japoniar futbolaria (j. 1928).
- Jérôme Savary, argentinar-frantziar antzerkilaria (j. 1942).
- 2018 –
- Davide Astori, italiar futbolaria (j. 1987).
- Tônia Carrero, brasildar aktorea (j. 1922).
- 2019 –
- Keith Flint, ingeles abeslaria, musikaria eta dantzaria, The Prodigy taldeko abeslaria eta dantzaria (j. 1969).
- Klaus Kinkel, alemaniar legelari eta politikaria (j. 1936).
- Luke Perry, estatubatuar aktorea (j. 1966).
- Jean Starobinski, suitzar medikua eta saiakeragilea (j. 1920).
- 2020 –
- Javier Pérez de Cuéllar, peruar politikaria, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (j. 1920).
- Robert Xavlakadze, georgiar atleta, altuera jauzian aditua (j. 1933).
- 2022 – Shane Warne, australiar kriket jokalaria (j. 1969).
- 2023 –
- Romualdo Arppi Filho, brasildar futbol epailea (j. 1939).
- Judith Heumann, estatubatuar ekintzailea, ezgaitasuna duten pertsonen eskubideen aldekoa (j. 1947).
- 2024 –
- Barbara Balzerani, Brigada Gorriak talde armatu komunistako buruzagia eta idazlea (j. 1949).
- Francisco Javier Errázuriz Talavera, txiletar enpresario eta politikaria (j. 1942).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Ihaute, Uritze eta Zeledon.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.