Martxoaren 17
Martxoaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita hamaseigarren eguna da, 77.a bisurteetan. 289 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1978 – ETAk jarritako bonba batek Alberto Negro Piguera eta Andres Guerra Pereda, Lemoizko zentral nuklearreko langileak hil zituen.
- 2010 – Jose Angel Arregi San Viator ordeneko kidea atxilotu zuten Txilen umeen pornografiaren aurkako operazioan. Arregik adin txikikoen aurkako erasoak burutu omen zituen Basauri eta Gasteizen.
Mundua
- 1824 – Erresuma Batua-Herbehereak ituna sinatu zen, Malaya bereizten zuena bi herrialdeen artean.
- 1886 – Carrolltongo sarraskia: Arraza beltzeko 20 pertsona erail zituzten Mississippin.
- 2001 – ETAk Rosesen mosso bat hil zuen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1991ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Manolo Arozenak bere bigarren txapela jantzi zuen.
- 1995 – 9. Korrikari hasiera eman zitzaion Donibane Garazin, martxoaren 26an Gasteizen amaitu zelarik.
Mundua
- 2000 – Erin Brockovich filma estreinatu zen, Steven Soderberghek zuzendu eta Julia Roberts, Albert Finney eta Aaron Eckhart aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2006 – V for Vendetta ("Vendettaren V") filma estreinatu zen, James McTeiguek zuzendu eta Natalie Portman, Hugo Weaving, Stephen Rea, Stephen Fry eta John Hurt aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Mundua
- 1894ko Home Nations Txapelketa: Irlanda izan zen txapelduna lehenengo aldiz, partida guztiak irabaziz gainera.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1703 – Domingo Patrizio Meagher, euskal idazlea (h. 1772).
- 1777 – María Josefa Patricia Muñoz y Jarabeitia, Maria Muñoz, bilbotar ongilea (h. 1840).
- 1840 – Patrizio Antonio Orkaiztegi, euskal idazlea eta argitaratzailea (h. 1924).
- 1879 – Ramon Illarramendi, gipuzkoar antzerkigilea (h. 1927).
- 1884 – José Adriano Lizarralde, euskal elizgizon frantziskotarra, idazle eta historialaria (h. 1935).
- 1889 – Josefina Markina, bizkaitar ongilea (h. 1972).
- 1893 – Patricio Arabolaza, euskal herritar futbolaria (h. 1935).
- 1896 – Pedro Joxe Iguain, gipuzkoar musikagilea (h. 1979).
- 1905 –
- Juliana Mujika, bizkaitar maistra (h. 1991).
- Alfonso Olaso, gipuzkoar futbolaria (h. 1937).
- 1917 – Jose Luis Aresti, bizkaitar hegazkinlaria (h. 2003).
- 1931 – Jose Maria Orue, euskal herritar futbolaria, 18 urtez Athleticen jokatu zuena (h. 2007).
- 1934 –
- Jose Angel Cuerda, euskal herritar politikaria, Gasteizko alkate ohia.
- Jon Lopategi, Baltza, bizkaitar bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea (h. 2019).
- 1940 – Luis Baraiazarra, bizkaitar maisua, karmeldarra, euskal filologian lizentziatua eta euskaltzain urgazlea.
- 1943 – Dionisio Urreisti, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1944 – Felipe Uriarte, gipuzkoar mendigoizalea eta goi mendietako gidaria.
- 1948 – Mikel Arregi, nafar idazlea.
- 1949 –
- Álvaro Amann, EAJko arabar politikaria, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailburu ohia.
- Beñat Oihartzabal, euskal idazlea eta euskalaria, euskal gramatikan aditua, Parisen.
- 1952 – José Manuel Etxeberria, nafar futbolari ohia.
- 1957 – Iñaki Aguirre Arizmendi, politikari jeltzalea, Anberesen.
- 1964 – Joseba Agirre López, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1973 – David Seco, bizkaitar txirrindularia, ziklo-krosean inoiz izan den euskal herritar hoberena.
- 1974 – Eneko Pou, euskal eskalatzailea.
- 1975 – Ixusko Ordeñana, bizkaitar unibertsitate irakasle eta legelaria.
- 1977 –
- Erlea Maneros, bizkaitar artista.
- Xabier Zandio, nafar txirrindularia.
- 1978 - Javier Garmendia, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1986 – Adrián Saez de Arregi, arabar txirrindularia.
- 1987 – Mikel Azkoiti, gipuzkoar futbolaria.
- 1989 – Andere Legina, bizkaitar futbolaria.
- 1993 – Andrea Khalfaoui, gipuzkoar feminista ijitoa, amazigha eta ikertzailea.
- 1998 – Miren Arrieta, gipuzkoar aktore, dantzari eta abeslaria.
- 2000 – Anatz Elizondo, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1473 – Jakobo IV.a Eskoziakoa, Eskoziako erregea (h. 1513).
- 1519 – Thoinot Arbeau, Langresko kanonigoa eta apaiz katolikoa (h. 1595).
- 1548 – Honda Tadakatsu, japoniar jenerala eta Tokugawa Ieyasuren agindupeko daimyōa (h. 1610).
- 1628 – François Girardon, frantziar eskultorea (h. 1715).
- 1665 – Elisabeth Jacquet de la Guerre, frantziar musikagile eta klabezin jolea (h. 1729).
- 1685 – Jean-Marc Nattier, frantziar margolaria (h. 1766).
- 1686 – Jean-Baptiste Oudry, frantziar margolaria (h. 1755).
- 1748 – William Coxe, ingeles historialari eta apaiza (h. 1828).
- 1754 – Madame Roland, Frantziako Iraultzaren aldeko frantses politikaria (h. 1793).
- 1785 - Ellen Hutchins, irlandar botanikari aitzindaria (h. 1815).
- 1811 – Karl Gutzkow, alemaniar idazlea (h. 1878).
- 1834 – Gottlieb Daimler, alemaniar ingeniaria, automobilgintzaren aitzindarietako bat (h. 1900).
- 1839 – Josef Rheinberger, liechtensteindar musikagile eta organista (h. 1901).
- 1843 – Patricio Escobar, Paraguaiko presidentea (h. 1912).
- 1856 – Mikhail Vrubel, errusiar margolari sinbolista (h. 1910).
- 1862 – Martha P. Falconer, estatubatuar ekintzaile eta gizarte-langilea, gizarte-erreformaren aitzindaria (h. 1941).
- 1866 – Alice Austen, estatubatuar argazkilaria (h. 1952).
- 1877 – Michael O'Hanrahan, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (h. 1916).
- 1880 – Lawrence Oates, britainiar militar eta esploratzaile antartikoa (h. 1912).
- 1881 – Walter Rudolf Hess, suitzar sendagile eta fisiologoa, 1949ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1973).
- 1886 – Pierre-Jules Hetzel, frantziar argitaratzailea (j. 1814).
- 1888 – Paul Ramadier, Frantziako lehen ministroa (h. 1961).
- 1900 – Alfred Newman, estatubatuar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1970).
- 1902 – Bobby Jones, estatubatuar golf jokalaria, garai guztietako onenetakotzat hartua (h. 1971).
- 1907 – Jean Van Houtte, Belgikako lehen ministroa (h. 1991).
- 1908 – Boris Nikolaievitx Polevoi, errusiar idazlea (h. 1981).
- 1914 – Juan Carlos Onganía, Argentinako de factoko presidentea (h. 1995).
- 1915 – Hans Namuth, alemaniar-estatubatuar argazkilari eta zinemagilea (h. 1990).
- 1919 –
- Nat King Cole, estatubatuar jazz eta pop abeslaria eta piano jotzailea (h. 1965).
- Mike Hoare, britainiar mertzenario eta abenturazalea (h. 2020).
- 1920 –
- Sheikh Mujibur Rahman, lehendabiziko Bangladeshko presidentea (h. 1975).
- Olga Orozco, argentinar idazlea, olerkaria, kazetaria, itzultzailea eta gidoilaria (h. 1999).
- 1926 – Siegfried Lenz, alemaniar idazle eta kazetaria (h. 2014).
- 1927 – Roberto Suazo Córdoba, Hondurasko presidentea (h. 2018).
- 1929 – Peter L. Berger, estatubatuar teologo luteranoa eta soziologoa (h. 2017).
- 1930 – James Irwin, estatubatuar astronauta (h. 1991).
- 1935 –
- Valerio Adami, italiar margolaria.
- Luis Goytisolo, espainiar idazlea.
- Oscar Panno, argentinar xakelaria.
- 1936 –
- Guy Camberabero, frantziar errugbilaria (h. 2023).
- Ken Mattingly, estatubatuar astronauta (h. 2023).
- 1938 – Rudolf Nureiev, errusiar dantzaria eta koreografoa (h. 1993).
- 1939 – Giovanni Trapattoni, italiar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1941 – Paul Kantner, estatubatuar rock musikaria, Jefferson Airplane taldearen sortzaile eta gitarrista (h. 2016).
- 1943 – Bakili Muluzi, Malawiko presidente ohia.
- 1948 – William Gibson, zientzia fikziozko estatubatuar-kanadar idazlea, cyberpunkaren aitatzat hartua.
- 1951 – Kurt Russell, estatubatuar aktorea.
- 1955 –
- Josep Maria Margall, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- Gary Sinise, estatubatuar aktore eta zuzendaria.
- Isatou Touray, gambiar aktibista feminista.
- 1959 – Danny Ainge, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari eta entrenatzaile ohia.
- 1961 – Umayya Abu-Hanna, finlandiar-palestinar poeta eta filologoa.
- 1962 – Kalpana Chawla, indiar jatorriko estatubatuar astronauta, Columbia espazio anezkaren istripuan hil zen bidaideetako bat (h. 2003).
- 1964 – Rob Lowe, estatubatuar aktorea.
- 1969 – Alexander McQueen, ingeles moda diseinatzailea (h. 2010).
- 1972 – Mia Hamm, estatubatuar futbolari ohia.
- 1973 – Caroline Corr, irlandar musikari eta abeslaria, The Corrs taldeko kidea.
- 1974 – Frode Johnsen, norvegiar futbolari ohia.
- 1976 – Alvaro Recoba, uruguaiar futbolaria.
- 1978 –
- Shea Diamond, estatubatuar emakumezko soul musika abeslari transgeneroa.
- Pilar Rubio, espainiar aktore, modelo eta erreportaria.
- 1979 – Stormy Daniels, estatubatuar aktore pornografiko, gidoilari eta zuzendaria.
- 1980 – Mariano Galván, argentinar eskalatzailea, mendizale eta mendi-gidari profesionala (h. 2017).
- 1981 – Nicky Jam, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1983 – Tamara Gatxetxiladze, georgiar abeslaria.
- 1984 – María Folguera, espainiar idazle, eszena-zuzendari, antzerkigile eta kultur kudeatzailea.
- 1988 – Sandra Sánchez, galiziar arraunlaria.
- 1989 –
- Morfydd Clark, suediar-galestar aktorea.
- Shinji Kagawa, japoniar futbolaria.
- 1990 – Hozier, irlandar musikari eta abeslaria.
- 1996 –
- Viola Calligaris, suitzar futbolaria.
- Tokischa, dominikar rap eta trap abeslaria eta kantautorea.
- 1997 – Katie Ledecky, estatubatuar igerilaria, munduko hainbat errekorren jabe.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1833 – Jean-Pierre Arraing, zuberotar abokatu eta politikaria (j. 1756).
- 1849 – Élise Cestac, lapurtar moja, Louis-Édouard Cestac nebarekin batera Servantes de Marie ordenaren sortzailea (j. 1811).
- 1923 – Melecio Brull, nafar piano-jotzaile eta musikagilea, Madrilen (j. 1858).
- 1945 – Nicolas Viar Eguzkitza, bizkaitar idazle eta politikari abertzalea (j. 1865).
- 1968 – Harry d'Abbadie d'Arrast, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea, Monte-Carlon (j. 1897).
- 1986 – Estanislao Urruzola, Uxola, euskal idazlea (j. 1909).
- 1987 – Bernardino Bienabe, gipuzkoar margolaria (j. 1899).
- 1996 – Jose Antonio Arkotxa, euskal idazle eta antzerkigilea (j. 1911).
- 2005 – Jose Ramon Zabala Urra, nafar soziologoa, UGTko sindikalista eta PSNko militantea (j. 1948).
- 2007 – Pedro Udaondo, bizkaitar alpinista (j. 1934).
- 2012 – Dominika Etxart, zuberoar abeslaria eta Niko Etxart abeslariaren aita (j. 1933).
- 2014 – Clement Urrutybehety, baxenafar medikua eta ikerlaria (j. 1913).
- 2016 – Pablo González de Langarika, bilbotar poeta eta editorea (j. 1947).
- 2017 – Piarres Xarriton, Xabier Gasteiz, euskal idazle eta politikaria, Euskal literatura, Teologia eta Filosofian aditua eta Euskaltzain osoa (j. 1921).
- 2019 – Jesús Ignacio Astrain, nafar politikaria (j. 1934).
- 2022 – Pello Apezetxea Zubiri, euskal apaiza, etnografoa, etnologoa, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina (j. 1932).
Mundua
- 180 – Marko Aurelio, erromatar enperadorea (j. 121).
- 624 – Amr ibn Hisham, arabiar politeista (j. 570)
- 1040 – Harold Harefoot, bikingo erregea, Ingalaterrako erregea (j. c. 1016).
- 1058 – Lulach Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea (j. c. 1030)
- 1181 – Henrike I.a Xanpainakoa, Xanpainako kondea (j. 1127).
- 1406 – Ibn Khaldun, arabiar historialaria eta filosofoa (j. 1332).
- 1425 – Ashikaga Yoshikazu, Ashikaga shogunerriko bosgarren shoguna (j. 1407).
- 1591 – Jost Amman, suitzar artista (j. 1539).
- 1680 – François de La Rochefoucauld, frantziar idazle moralista (j. 1613).
- 1741 – Jean-Baptiste Rousseau, frantziar idazlea (j. 1671).
- 1781 – Johannes Ewald, daniar antzerkigile eta poeta (j. 1743).
- 1782 – Daniel Bernoulli, holandar-suitzar matematikari eta fisikaria (j. 1700).
- 1849 – Gilen II.a Herbehereetakoa, Herbehereetako errege eta Luxenburgoko duke-handia (j. 1792).
- 1853 – Christian Andreas Doppler, austriar fisikari eta matematikaria (j. 1803).
- 1893 – Jules Ferry, frantziar politikaria (j. 1832).
- 1902 – Avelina Valladares, galiziar idazlea (j. 1825).
- 1917 – Franz Brentano, alemaniar filosofo eta psikologoa (j. 1838).
- 1918 – John-Antoine Nau, frantsesez idazten zuen frantziar-estatubatuar idazlea (j. 1860).
- 1926 – Alexei Brusilov, errusiar jenerala (j. 1853).
- 1930 – Maria Manasseina, errusiar mediku eta neurozientzialaria (j. 1841).
- 1935 – Julian Irizar, euskal jatorriko Argentinako Itsas Armadako almirantea (j. 1869).
- 1936 – Vilho Lampi, finlandiar margolaria (j. 1898).
- 1937 – Austen Chamberlain, britainiar politikaria, 1925eko Bakearen Nobel Saria (j. 1863).
- 1942 –
- Nada Dimić, jugoslaviar komunista, Jugoslaviako Herriaren Heroia izendatua (j. 1923).
- Josef Svatopluk Machar, txekiar olerkari eta saiakeragilea (j. 1864).
- 1949 – Aleksandra Ekster, errusiar margolari eta moda diseinatzailea (j. 1882).
- 1953 – Frank Griffin, zinema mutuaren garaiko estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorea (j. 1886).
- 1956 – Irène Joliot-Curie,frantziar fisikari eta kimikaria, 1935eko Kimikako Nobel Saria (j. 1897).
- 1965 – Alice Herz, alemaniar bakezale eta kazetaria, Vietnamgo gerragatik protestan bere burua bonzo eran errez (j. 1882).
- 1969 – Daniel Vázquez Díaz, espainiar margolaria (j. 1882).
- 1974 – Louis Kahn, estatubatuar arkitektoa (j. 1901).
- 1976 – Luchino Visconti, italiar antzerki eta zinema zuzendaria (j. 1906).
- 1983 – Haldan Keffer Hartline, estatubatuar fisiologoa, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1903).
- 1992 – Manuel Ferreira, portugaldar idazlea (j. 1917).
- 1993 – Helen Hayes, estatubatuar antzezlea, Estatu Batuen historiako antzerki-antzezle onenetakoa (j. 1900).
- 1996 – René Clément, frantziar zinema zuzendaria (j. 1913).
- 1998 – Alain Bosquet, ukrainar jatorriko frantziar idazlea (j. 1919).
- 1999 – Hildegard Peplau, erizaintzaren teoriko estatubatuarra (j. 1909).
- 2005 – George F. Kennan, estatubatuar diplomazialari eta historialaria (j. 1904).
- 2012 – Shenouda III.a, Eliza Ortodoxo Koptoko Aita Santua (j. 1923).
- 2017 – Derek Walcott, antillar idazlea, 1992ko Literaturako Nobel Saria (j. 1930).
- 2020 –
- Eduard Limonov, errusiar idazlea eta politikaria (j. 1943).
- Manuel Serifo Nhamadjo, Ginea-Bissauko presidentea (j. 1958).
- Betty Williams, Ipar Irlandar bakezalea, 1976ko Bakearen Nobel Saria (j. 1943).
- 2021 –
- Antón García Abril, espainiar musikagilea (j. 1933).
- Kristian Gullichsen, finlandiar arkitektoa (j. 1932).
- John Magufuli, Tanzaniako presidentea (j. 1959).
- Vicente Rojo, espainiar jatorriko mexikar margolari eta grabatzailea (j. 1932).
- 2022 – Oksana Xvets, ukrainar aktorea (j. 1955).
- 2023 –
- Jorge Edwards, txiletar idazle, kazetari, literatura kritikari eta diplomazialaria (j. 1931).
- Maria Silva, espainair aktorea eta ordezkari artistikoa (j. 1941).
- Dubravka Ugrešić, kroaziar idazlea (j. 1949).
- Laura Valenzuela, espainiar abeslari, modelo eta aktorea (j. 1931).
Jaiak eta urteurrenak
- San Patrizio Eguna. San Patrizio santuaren omenezko eguna eta Irlandako jai egun nazionala. Kanadako Ternua eta Labradorren eta Karibeko Montserrat uhartean ere jai eguna. Munduko hainbat hiritan irlandarren omenezko desfileak egiten dira.
- Sehaska egutegiko izendegia: Gaxi/Gaxuxa eta Xan.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.