Martxoaren 16
Martxoaren 16a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita hamabosgarren eguna da, 76.a bisurteetan. 290 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1177 – Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoa Nafarroa eta Gaztelaren arteko mugak zehazten dituena.
- 1540 – “Sorginkeria” egotzita 69 otsagabiar epaitu zituen publikoki Inkisizioak Iruñean. Penitentzia aplikatu zieten autofede deituriko ekitaldi jendetsuan. Gabriel del Monte Mayor juduzalekeria egotzita exekutatua izan zen.
- 1972 – Poliziak Jon Goikoetxea ETAko kidea hil zuen Elizondon.
- 1978 – ETAk Esteban Beldarrain Madariaga Bilboko udaleko alkateordea erail zuen.
- 1979 – ETAk Jose Maria Maderal Oleaga zibila erail zuen Bilbon.
- 1989 – Portugaleten emakume gazte bati eraso egin, zigarro batekin besoa erre eta eskuineko hankan GAL siglak markatu zizkioten.
- 2010 – ETAk jendarme bat hil zuen ustekabeko tiroketa batean Paristik gertu.
- 2015 – Gasteizko autobus geltokia inauguratu zen.
Mundua
- K. a. 597 – Babiloniarrek Jerusalem hartu zuten eta Jehoiachin-en ordez Zedekiah egin zuten errege.
- 1802 – AEBtan West Pointeko akademia militarra sortu zuten
- 1935 – Adolf Hitlerrek Versaillesko Itunaren haustura iragarri zuen Wehrmacht-aren sorrerarekin (Alemania naziko indar armatuak).
- 1939 – Espainiako Estatu Ministerioaren Propaganda Idazkariordetzaren idazki ofizial baten bidez, zentsura ezarri zen gaztelania ez ziren hizkuntzentzat, euskararentzat tartean. Aginduan “hizkuntza erregionalak” debekatu behar zirela zioen.
- 1968 – Estatu Batuetako Armadako unitate militar batek Mỹ Laiko sarraskian 504 lagun hil zituen.
- 1988 – Halabjako eraso kimikoa gertatu zen, gutxienez 5.000 hildako inguru eragin zituena.
- 1988 – Milltown hilerriko erasoa: Belfast hiriko Milltown hilerrian, UDA talde paramilitar loialistako Michael Stone kideak hiru pertsona hil eta 60 zauritu zituen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1871 – Marina, Emilio Arrieta nafar konposatzailearen musika eta Francisco Camprodónen eta Miguel Ramos Carriónen libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Errege Antzokian.
- 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala Oihane Pereak irabazi zuen, hirugarren aldiz.
Mundua
- 1956 – The Searchers ("Bilatzaileak") filma estreinatu zen, John Fordek zuzendu eta John Wayne, Jeffrey Hunter, Vera Miles, Ward Bond eta Natalie Wood aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1979 – The China Syndrome ("Txinako Sindromea") filma estreinatu zen, James Bridgesek zuzendu eta Jane Fonda, Jack Lemmon eta Michael Douglas aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1990 – Lord of the Flies ("Eulien Jauna") filma estreinatu zen, William Golding idazlearen izen berdineko Lord of the Flies eleberrian oinarritua zegoelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Mundua
- 2013 – Galesko errugbi selekzioak 2013ko Sei Nazioen Txapelketa irabazi zuen.
- 2019ko Sei Nazioen Txapelketa: Galesek bere 27. txapelketa eskuratu zuen eta partida guztiak irabazi zituenez Slam nagusia eta Koroa hirukoitza ere bai.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1754 – Manuel Enparan, gipuzkoar noble eta kapitaina (h. 1801).
- 1880 – Felix Garcia Larratxe, nafar farmazialari eta politikari abertzalea (h. 1962).
- 1895 – Jose Markiegi, euskal idazle eta itzultzailea (h. 1936).
- 1908 – Kastora Irigoien, bizkaitar panderojolea (h. 1994).
- 1912 –
- Ziriako Andonegi, Kuireka, gipuzkoar jostuna eta euskal idazlea (h. 1982).
- Jose Iraragorri, Chato, euskal herritar futbolaria (h. 1983).
- Sabicas, nafar flamenko gitarrajolea (h. 1990).
- 1913 – Ramón Lekuona, gipuzkoar futbolaria (h. 1999).
- 1922 – Benita Uribarrena, PCEko bizkaitar militantea eta Emakume Antifrankisten Espainiako Batasuneko ekintzailea (h. 2011).
- 1924 – María Franciska Dapena Rico, palentziar- bizkaitar artista, margolaria eta idazlea, Barruelo de Santullánen (h. 1995).
- 1930 – Marcel Queheille, zuberoar txirrindularia (h. 2021).
- 1933 – Alatz Robles-Arangiz, euskal idazlea.
- 1934 – Jose Maria Maguregi, Magu, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 2013).
- 1946 –
- Patxi Izko, nafar enpresaburua, Osasunako presidentea (h. 2023).
- José Antonio Santamaría, gipuzkoar futbolari eta ostalaritza-enpresaburua (h. 1993).
- Carlos Trevilla, bizkaitar sindikalista.
- 1953 – Xabier Jose Loidi, bizkaitar ikertzaile, botanikari, pteridologo eta EHUko irakaslea.
- 1959 – Elisa Rueda, bizkaitar irakaslea, poeta eta aktorea.
- 1960 – Agustin Mujika, Takolo, euskal pailazoa.
- 1968 – Eneko Agirre, EHUko gipuzkoar irakaslea, Ixa Taldeko kidea eta HiTZ zentroko zuzendaria.
- 1975 – Unai Aranzadi, bizkaitar kazetari eta zinegilea.
- 1976 – Aiora Errenteria, bizkaitar abeslari, kantagile eta irakaslea, Zea Mays taldeko kidea.
- 1980 – Adela Úcar, euskal herritar kazetaria.
- 1986 –
- Ricardo de Burgos, bizkaitar futbol arbitroa.
- Héctor González, bizkaitar txirrindularia.
- 1990 – Nagua Alba, gipuzkoar politikaria, Ahal Dugu alderdiko Euskadiko idazkari nagusia.
- 1991 – Beatriz Chivite, nafar idazlea.
- 1992 – Mikel Iturria, gipuzkoar txirrindularia.
- 1995 – Adrián Vallés Iñarrea, nafar atleta, pertika jauzian aditua.
- 2004 - Ieltxu Garcia, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1445 – Johann Geiler von Kaysersberg, alemaniar sermolaria eta apaiza (h. 1510).
- 1478 – Francisco Pizarro, espainiar konkistatzailea (h. 1541).
- 1568 – Juan Martínez Montañés, Pizkundeko eta Barrokoko espainiar eskultorea (h. 1649).
- 1627 – Sarah Wildes, Salemgo sorginkeria prozesuan sorginkeriagatik exekutatu zuten emakumea (h. 1692).
- 1687 – Sofia Dorotea Hannoverkoa, Prusiako Erresumako erregina ezkontidea (h. 1757).
- 1743 – Claude-Anne de Rouvroy de Saint Simon, frantziar militar eta politikaria (h. 1819).
- 1750 – Caroline Lucretia Herschel, alemaniar astronomoa (h. 1848).
- 1751 – James Madison, Ameriketako Estatu Batuetako laugarren presidentea (h. 1836).
- 1771 – Antoine-Jean Gros, frantziar margolaria (h. 1835).
- 1774 – Matthew Flinders, ingeles itsasgizon eta esploratzaile ingelesa (h. 1814).
- 1789 – Georg Simon Ohm, alemaniar fisikaria, Ohm-en legearen sortzailea (h. 1854).
- 1794 – Ami Boué, austriar geologoa (h. 1881).
- 1799 – Anna Atkins, ingeles botanikari eta argazkilaria (h. 1871).
- 1813 – Gaëtan de Rochebouët, Frantziako lehen ministroa (h. 1899).
- 1822 – Rosa Bonheur, frantziar margolari eta eskultorea, animaliak erretratatzen aditua (h. 1899).
- 1825 – Camilo Castelo Branco, portugaldear idazlea (h. 1890).
- 1839 –
- Sully Prudhomme, frantziar poeta, 1901eko Literaturako Nobel Saria (h. 1907).
- John Butler Yeats, irlandar margolaria (h. 1922).
- 1846 – Gösta Mittag-Leffler, suediar matematikaria (h. 1927).
- 1851 – Martinus Beijerinck, herbeherar botanikaria eta zitopatologoa (h. 1931).
- 1856 – Luis-Napoleon Bonaparte, Frantziako printze inperiala (h. 1879).
- 1859 – Aleksandr Stepanovitx Popov, errusiar fisikaria eta ingeniaria (h. 1906).
- 1865 – Carme Karr i Alfonsetti, kataluniar kazetari, idazle, musikologo eta publizista feminista eta bakezalea (h. 1943).
- 1874 – Frédéric François-Marsal, Frantziako lehen ministroa (h. 1958).
- 1878 – Clemens August Graf von Galen, alemaniar kardinala (h. 1946).
- 1891 – Alfonsina Strada, italiar txirrindularia, Lonbardiako Giroa bukatu zuen lehenengo emakumea (h. 1959).
- 1892 – César Vallejo, perutar poeta, Hego Ameriketako literaturako poeta nagusietakoa (h. 1938).
- 1895 – Ernest Labrousse, frantziar historialaria, historia ekonomiko eta sozialean espezializatua (h. 1988).
- 1903 – Henri Lhote, frantziar etnologo eta esploratzailea (h. 1991).
- 1906 – Francisco Ayala, espaniar idazlea (h. 2009).
- 1908 – Robert Rossen, estatubatuar gidoigile eta zinemagilea (h. 1966).
- 1911 –
- Pierre Harmel, Belgikako 40. lehen ministroa (h. 2009).
- Josef Mengele, Heriotzaren aingerua, alemaniar gerra kriminal nazia (h. 1979).
- 1914 – William Westmoreland, estatubatuar jenerala (h. 2005).
- 1915 – Kunihiko Kodaira, japoniar matematikaria (h. 1997).
- 1916 – Mercedes McCambridge, estatubatuar aktorea (h. 2004).
- 1918 –
- Frederick Reines, estatubatuar fisikaria, 1995eko Fisikako Nobel Saria (h. 1998).
- Aldo van Eyck, nederlandar arkitektoa, Herbehereetako estrukturalismoaren aitzindaria (h. 1999).
- 1920 –
- Tonino Guerra, italiar olerkari, antzerkigile, eleberrigile eta gidoilaria (h. 2012).
- Traudl Junge, Adolf Hitlerren azken idazkari pribatua (h. 2002).
- Leo McKern, australiar antzerki, zinema, telebista eta irratiko aktorea (h. 2002).
- 1921 – Anne Truitt, estatubatuar eskultorea (h. 2004).
- 1925 – Raúl Sendic, uruguaiar politikaria eta gerrillaria (h. 1989).
- 1926 –
- Else Granheim, norvegiar liburuzaina (h. 1999).
- Jerry Lewis, estatubatuar, aktorea, umorista, zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (h. 2017).
- 1928 – Christa Ludwig, alemaniar mezzosopranoa (h. 2021).
- 1932 –
- Kurt Diemberger, austriar alpinista, zinemagile, argazkilari eta idazlea.
- Walter Cunningham, estatubatuar astronauta (h. 2023).
- 1933 – Teresa Berganza, espainiar mezzo-sopranoa (h. 2022).
- 1936 – Raymond Vahan Damadian, estatubatuar fisikari eta medikua, erresonantzia magnetiko (MR) bidezko eskaneatze makina asmatzailea (h. 2022).
- 1940 – Claus Offe, joera marxistako alemaniar soziologoa.
- 1941 –
- Bernardo Bertolucci, italiar idazlea eta zinema zuzendaria (h. 2018).
- Carlos Giménez, espainiar komikigilea.
- Robert Guéï, Boli Kostako presidentea (h. 2002).
- 1942 – Carmen Iglesias, espainiar historialaria, irakaslea eta akademikoa.
- 1943 – Maruja Torres, kataluniar kazetaria eta idazlea.
- 1944 –
- Frank Fernández Tamayo, kubatar piano-jotzaile, musikagile eta pedagogoa.
- Andrew Stuart Tanenbaum, estatubatuar informatikaria, MINIX sistema eragilea sortzeagatik eta informatikako liburuegatik ezaguna.
- 1949 – Elliott Murphy, estatubatuar rock abeslari, gitarra-jotzaile, musikari, eleberrigile eta kazetaria.
- 1953 –
- Yoshiharu Horii, japoniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Isabelle Huppert, frantziar antzezlea.
- Richard Stallman, estatubatuar programatzailea, software librearen mugimenduaren sustatzailea eta Free Software Foundationen sortzailea.
- 1954 –
- Anna Grodzka, poloniar politikaria, Poloniako historiako lehenengo parlamentari transgeneroa.
- Mónica Mayer, mexikar artista feminista.
- 1959 – Jens Stoltenberg, Norvegiako lehen ministro ohia eta NATOko idazkari nagusia.
- 1961 – Madhumala Chattopadhyay, indiar antropologoa.
- 1963 – Jerome Flynn, ingeles aktorea.
- 1964 –
- Pascal Richard, suitzar txirrindulari ohia.
- Octavia St. Laurent, estatubatuar emakumezko artista transexuala (h. 2009).
- 1965 – Belén Rueda, espainiar zinema, aktore eta telebistako aktore eta aurkezlea.
- 1968 –
- Adílson Batista, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- David MacMillan, eskoziar-estatubatuar kimikaria, 2021eko Kimikako Nobel Saria.
- 1973 – Tom Wlaschiha, alemaniar aktorea.
- 1976 –
- Zhu Chen, sino-qatartar xake jokalaria.
- Susanne Ljungskog, suediar txirrindulari ohia.
- 1977 –
- Luis Alegre Zahonero, espainiar filosofo eta politikaria.
- Mónica Cruz, espainiar dantzari eta aktorea.
- 1978 – Brooke Burns, estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1979 – Tatsuya Enomoto, japoniar futbolari ohia.
- 1980 – Felipe Reyes, espainiar saskibaloi-jokalari ohia.
- 1982 – Diane Rodríguez, pertsona transexualen eskubideen aldeko ekuadortar ekintzailea.
- 1984 – Wilfried Sanou, burkinafasoar futbolari ohia.
- 1986 – Alexandra Daddario, estatubatuar aktorea.
- 1987 – Daniela Catrileo, txiletar idazle feminista, maputxe jatorrikoa.
- 1989 – Theo Walcott, ingeles futbolaria.
- 1991 – Taishi Taguchi, japoniar futbolaria.
- 1992 – Kim Mi-soo, hegokorear aktore eta modeloa (h. 2022).
- 1993 – Víctor Esteban, errioxar pilotaria.
- 1994 – Camilo, kolonbiar abeslari eta musikagilea.
- 1996 –
- Hisui Haza, japoniar futbolaria.
- Tsend-Ochiryn Tsogtbaatar, mongoliar judoka.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1796 – Juan de Iturburu, bizkaitar arkitektoa (j. 1724).
- 1904 – Manuel Calvo Aguirre, bizkaitar enpresaria, esklabo trafikatzailea Kuban eta ongilea Portugaleten, Cádizen (j. 1816).
- 1941 – Serapio Muxika, gipuzkoar historialaria eta artxibozaina (j. 1854).
- 1954 – Tomas Bilbao, euskal arkitekto eta politikari abertzalea, Mexiko Hirian (j. 1890).
- 1959 –
- Pascual Marín, nafar argazkilaria (j. 1893).
- Tere Verdes, bizkaitar abertzalea, EAJko eta Emakume Abertzale Batza taldeko kidea (j. 1907).
- 1964 – José Goñi Aizpurua, gipuzkoar kazetari tradizionalista, Madrilen (j. 1908).
- 1969 – Miguel Sena, gipuzkoar futbolaria (j. 1884).
- 1974 – Eduardo Aizpun, nafar epaile eta futbolaria (j. 1895).
- 1976 – Isidoro Fagoaga, nafar opera-abeslaria eta idazlea (j. 1893).
- 1988 –
- Vicente Unamuno, gipuzkoar futbolaria (j. 1917).
- Antonio Vega de Seoane Barroso, gipuzkoar enpresaburu eta ingeniaria, Donostiako alkatea (j. 1914).
- 1989 – Jesus Maria Leizaola, Eusko Jaurlaritzako 2. lehendakaria (j. 1896).
- 1993 – Emilio Sánchez Cayuela, Gutxi, nafar margolaria eta marrazkilaria (j. 1907).
- 2002 – Alfredo Goienetxe, euskal noble, ingeniari eta zaldizkoa (j. 1937).
- 2006 – René Lasserre, lapurtar sukaldaria, Morsang-sur-Seinen (j. 1912).
- 2012 –
- Xabier Alvarez de Eulate, euskal artista eta fraidea (j. 1919).
- Dominika Etxart, euskal herri-kantaria, Zuberoako herri kantuak berreskuratzen lan aparta egin zuena (j. 1933).
- 2019 – Miguel Azkarate, gipuzkoar futbolaria (j. 1938).
Mundua
- 37 – Tiberio, Erromako bigarren enperadorea.
- 455 – Valentiniano III.a, erromatar enperadorea (j. 419).
- 1185 – Balduino IV.a Jerusalemgoa, errege legenduna, Jerusalemgo erregea (j. 1161).
- 1450 – Margarita III.a Flandriakoa, Flandriako kondesa (j. 1350).
- 1485 – Ana Neville, Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. 1456).
- 1520 – Martin Waldseemüller, alemaniar kartografoa, Amerika izena erabiltzen lehenengoa (j. 1470).
- 1736 – Giovanni Battista Pergolesi, italiar musikagile, biolinista eta organo-jotzailea (j. 1710).
- 1738 – George Bähr, alemaniar arkitektoa (j. 1666).
- 1837 – François-Xavier Fabre, frantziar margolaria (j. 1766).
- 1889 – Ernst Wilhelm Leberecht Tempel, alemaniar astronomoa (j. 1821).
- 1898 – Aubrey Beardsley, ingeles marrazkilaria (j. 1872).
- 1912 – Lawrence Oates, britainiar militar eta esploratzaile antartikoa (j. 1880).
- 1914 – Charles Albert Gobat, suitzar politikaria, Bakearen Nobel Sariduna 1902an (j. 1843).
- 1919 – Jakov Sverdlov, errusiar militante boltxebikea (j. 1885).
- 1925 – August von Wassermann, alemaniar bakteriologoa (j. 1866).
- 1927 – Victoria Aguirre Anchorena, argentinar margolaria, arte bildumagilea eta Sociedad de Beneficencia elkarteko kidea (j. 1858).
- 1930 – Miguel Primo de Rivera, Espainiako diktadorea (j. 1870).
- 1935 –
- John James Rickard Macleod, ingeles sendagilea, 1923ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1876).
- Aron Nimzowitsch, errusiar-daniar xakelaria, hipermodernismoaren xakelari nabarmenetakoa (j. 1886).
- 1936 – Marguerite Durand, frantziar kazetari, aktore, politikari eta feminista, La Fronde egunkariaren sortzailea (j. 1864).
- 1940 – Selma Lagerlöf, suediar idazlea, 1909ko Literaturako Nobel Saria (j. 1858).
- 1945 – Maurice Halbwachs, durkheimdar eskolako frantziar soziologoa (j. 1877).
- 1957 – Constantin Brâncuși, Frantzian lan egin zuen errumaniar eskultorea (j. 1876).
- 1962 – Fred Pentland, ingeles futbolari eta entrenatzailea, Athletic Clubeko entrenatzailea (j. 1883).
- 1963 – William Beveridge, britainiar ekonomialaria eta gizarte erreformagilea (j. 1879).
- 1968 – Mario Castelnuovo-Tedesco, italiar musikagile, piano-jotzaile eta idazlea (j. 1895).
- 1970 – Tammi Terrell, estatubatuar abeslaria, Marvin Gaye abeslariarekin duetoan abesteagatik ezaguna (j. 1945).
- 1979 –
- Carmen de Icaza, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1899).
- Jean Monnet, frantziar ekonomialari eta diplomatikoa, Europar Batasunaren arkitekto nagusienetariko bat (j. 1888).
- 1985 – Jean Purdy, britainiar erizaina eta enbriologoa, ugalkortasunaren tratamenduan aitzindaria (j. 1945).
- 1992 –
- Roger Lemelin, frantsesezko kanadar nobelagilea (j. 1919).
- Yves Rocard, frantziar fisikaria (j. 1903).
- 1993 – Natália Correia, portugaldar idazlea (j. 1923).
- 1998 – Derek Harold Richard Barton, britainiar kimikaria, 1969 Kimikako Nobel Saria (j. 1918).
- 1999 – Gratien Gélinas, kanadar antzerkigilea (j. 1909).
- 2003 – Rachel Corrie, Nazioarteko Elkartasuneko Mugimenduko estatubatuar kidea, Israelgo armadako bulldozer batek azpian hartuta Gazako zerrendan (j. 1979).
- 2008 – Ola Brunkert, suediar bateria-jolea (j. 1946).
- 2011 – Josefina Aldecoa, espainiar idazle eta pedagogoa (j. 1926).
- 2015 – Andy Fraser, ingeles baxu jotzailea, Free taldeko kidea (j. 1952).
- 2018 – Georgette Rizk, palestinar militante eta ekintzaile politiko, sozial eta feminista (j. 1925).
- 2019 –
- Dick Dale, estatubatuar rock gitarra-jotzailea (j. 1937).
- Mohamed Mahmoud Ould Louly, Mauritaniako estatuburua (j. 1943).
- 2020 – Stuart Whitman, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- 2021 – Moudud Ahmed, Bangladeshko lehen ministroa (j. 1940).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Eusebe eta Xaxi.