Martxoaren 23
Martxoaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita bigarren eguna da, 83.a bisurteetan. 283 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1979 – ETAk, Antonio Recio Claver poliziako inspektorea hil zuen Gasteizen.
- 1984 – GALek, Xabier Perez de Arenaza errefuxiatu aretxabaletarra erail zuen Biarritzen.
- 2009 – Baltasar Garzón epaileak Batasuna, EHAK eta EAE-ANVko 44 lagun auzipetu zituen ETAko kide zirelakoan.
- 2011 – BBK, Kutxa eta Vital Kutxak elkartze birtuala egiteko akordioa sinatu zuten.
Mundua
- 1879 – Topáterko guduan, Ozeano Bareko Gerraren lehenengoa, Txilek Bolivia garaitu zuen Atacamako basamortuan dagoen Calama hiritik gertu.
- 1919 – Milan, Italia: Benito Mussolinik Alderdi Faxista sortu zuen.
- 1933 – Alemania: Reichstaga onartu eta ondorioz, Adolf Hitler Alemaniako diktadore bihurtu zen.
- 1956 – Pakistan lehenengo errepublika islamiarra bilakatu zen.
- 1971 – Kolpe militarra Argentinan, Alejandro Lanusse jenerala boterera iritsi zen.
- 1973 – AEBetako azken soldaduek Vietnamdik alde egin zuten, militarki porrot egin ostean.
- 1974 – Eskoziako East Kilbrideko Rolls Royce lantegiko langileek uko egin zioten Augusto Pinocheten erregimeneko hegazkinen motorra konpontzeari.
- 2010 – Gizon batek zortzi haur hil zituen Txinako Nanping hiriko eskola batean.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Sebastian Lizasok irabazi zuen.
- 1997 – Martxoaren 14an Oñatin hasitako 10. Korrikari amaiera eman zitzaion Bilbon.
- 2013 – Xabier Silveirak 2013ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
- 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Julio Sotok bere bostgarren txapela jantzi zuen.
Mundua
- 1923 – Maese Pedroren erretaula (gaztelaniaz: El retablo de Maese Pedro), Manuel de Fallaren musika duen opera estreinatu zen Sevillako San Fernando antzokian.
- 1984 – Police Academy ("Polizia Akademia Eroa") filma estreinatu zen, Hugh Wilsonek zuzendu eta Steve Guttenberg, Kim Cattrall, Bubba Smith, David Graf, George Gaynes eta Michael Winslow aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1990 – Pretty Woman ("Emakume Ederra") filma estreinatu zen, Garry Marshallek zuzendu eta Richard Gere, Julia Roberts, Hector Elizondo eta Ralph Bellamy aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 2001 – Errusiako Mir estazio espaziala atmosferaratu eta Ozeano Barean erori zen, Fiji ondoan.
- 2007 – PlayStation 3 Europan salgai jarri zuten.
Kirolak
Mundua
- 1957ko Bost Nazioen Txapelketa: Ingalaterrak partida guztiak irabazi eta txapelketa eta Slam Nagusia eskuratu zituen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1713 – Martin Karrera, gipuzkoar arkitektoa (h. 1768).
- 1841 – Biktoriano Iraola, gipuzkoar idazlea eta inprimatzailea (h. 1919).
- 1842 – Manuel Santa Kruz, Santa Kruz apaiza, gipuzkoar apaiz eta gerrillaria (h. 1926).
- 1849 –
- Augustin Etxeberri, lapurtar idazlea (h. 1890).
- Jose Manterola, gipuzkoar idazlea (h. 1884).
- 1886 – José Martínez Berasain, nafar politikari karlista eta bankaria (h. 1960).
- 1895 – Alejandro Goikoetxea, euskal herritar ingeniaria (h. 1984).
- 1920 – Fidel Sarriegi, gipuzkoar idazlea (h. 1969).
- 1931 – Vicente Elorriaga, bizkaitar futbolaria (h. 2014).
- 1936 – Miren Etxezarreta, gipuzkoar ekonomialaria, ezkerreko intelektuala eta gizarte mugimenduen inguruko ekintzailea.
- 1937 – José Cantón, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 2013).
- 1943 – María Teresa Sagarna, arabar irakasle eta politikaria.
- 1951 – Blanca Fernández Viguera, soziologoa, ikertzaile soziala, feminista eta NUPen genero-ikasketak sustatu dituen irakaslea.
- 1956 – Ana Iriarte, nafar historialaria, Euskal Herriko Unibertsitatean katedraduna.
- 1957 – Gemma Zabaleta, gipuzkoar politikari ohia.
- 1958 – Agustin Gajate, Errealeko gipuzkoar futbolari ohia.
- 1960 –
- Ane Albisu, gipuzkoar aktore, euskal filologo eta euskara irakaslea.
- Josu Lavin, euskararen ikerlari eta bultzatzaile bizkaitarra.
- Eneko Olasagasti, gipuzkoar aktorea, ekoizlea, zinema zuzendaria, irakaslea eta euskal idazlea.
- 1961 – Tomás Saldaña, bizkaitar pilotu ohia.
- 1962 – Ramón Lavín, bizkaitar igerilari olinpikoa (h. 1999).
- 1968 – Thomas Bidegain, zuberotar jatorriko zinema gidoilari, ekoizle eta zuzendaria.
- 1975 – José Luis Pérez Gómez, nafar kazetaria, COPE irrati-kateko albistegien zuzendaria.
- 1977 – Txani Rodríguez. arabar kazetaria, idazlea.
- 1980 –
- Asier Atxa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Borja Iradier, gipuzkoar igerilaria.
- 1981 – Oinatz Aulestia, bizkaitar futbolaria.
- 1995 – Aida Etxebarria, bizkaitar boleibol-jokalaria.
- 1996 – Aitor Elordi, bizkaitar esku huskako pilotaria.
- 1999 - Markel Artetxe, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1430 – Margarita Anjoukoa, Ingalaterrako erregina ezkontidea (h. 1482).
- 1524 – Giulia Farnese, Alexandro VI.a aitasantuaren maitalea eta Paulo III.aren arreba (j. 1474)
- 1609 – Giovanni Benedetto Castiglione, il Grechetto, italiar margolaria eta grabatzailea (h. 1664).
- 1749 – Pierre-Simon Laplace, frantziar matematikaria (h. 1827).
- 1763 – Fiodor Vasilievitx, errusiar jenerala eta estatu gizona (h. 1826).
- 1809 – Hippolyte Flandrin, frantziar margolaria (h. 1864).
- 1814 – Gertrudis Gómez de Avellaneda, espainiar idazlea (h. 1873).
- 1823 – Schuyler Colfax, AEBetako 17. presidenteordea (h. 1885).
- 1842 – Susan Jane Cunningham, Swarthmore College sortzen eta garatzen lagundu zuen estatubatuar matematikaria (h. 1921).
- 1858 – Ludwig Quidde, alemaniar historialari eta bakezalea, 1927ko Bakearen Nobel Saria (h. 1941).
- 1872 – Michael Joseph Savage, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1940).
- 1878 – Franz Schreker, austriar konpositorea (h. 1934).
- 1880 – Henri-Jean Houbaut, frantziar apezpikua, Baionako apezpikua izandakoa (h. 1939).
- 1881 –
- Roger Martin du Gard, frantziar idazlea, 1937ko Literaturako Nobel Saria (h. 1958).
- Hermann Staudinger, alemaniar kimikaria, 1953ko Kimikako Nobel Saria (h. 1965).
- 1882 – Emmy Noether, alemaniar matematikaria, XX. mendeko algebran aditu garrantzitsuenetakoa (h. 1935).
- 1887 –
- Josef Čapek, txekiar margolari eta idazlea (h. 1945).
- Juan Gris, espainiar margolaria (h. 1927).
- Feliks Jusupov, errusiar noble eta idazlea (h. 1967).
- 1890 – Cedric Gibbons, irlandar-estatubatuar zinemagintzako zuzendari artistikoa (h. 1960).
- 1893 –
- Ángel Cruchaga Santa María, txiletar poeta (h. 1964).
- Victoriana Herrero Barroso, errioxar erizaina eta presondegietako funtzionarioa (h. 1962).
- Carmen Valero Gimeno, espainiar maistra, intelektual, feminista eta sindikalista (h. 1962).
- 1899 – Kata Pejnović, jugoslaviar komunista eta partisanoa (h. 1966).
- 1900 –
- Hassan Fathy, egiptoar arkitektoa (h. 1989).
- Erich Fromm, alemaniar-estatubatuar psikoanalista eta filosofoa (h. 1980).
- 1903 –
- Elena Caffarena, txiletar abokatua, legelaria, politikaria eta ekintzailea (h. 2003).
- Alejandro Casona, espainiar antzerkigilea (h. 1965).
- Frank Sargeson, zeelandaberritar idazlea (h. 1982).
- 1904 – Joan Crawford, estatubatuar aktorea (h. 1977).
- 1907 – Daniel Bovet, suitzar botikaria, 1957ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1992).
- 1910 – Akira Kurosawa, japoniar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilaria (h. 1998).
- 1912 – Wernher von Braun, alemaniar-estatubatuar ingeniaria, suziri diseinatzaile nabarmena (h. 1977).
- 1915 – Vasili Zaitsev, Bigarren Mundu Gerrako sobietar frankotiratzailea, Stalingradeko batailan bereziki ezagun egin zena (h. 1991).
- 1918 –
- Kazu Naoki, japoniar futbolaria.
- Émile Derlin Zinsou, Dahomeyko presidentea (h. 2016).
- 1922 –
- Abderrahim Bouabid, marokoar abokatu eta politikaria (h. 1992).
- Ugo Tognazzi, italiar antzezle, gidoigile eta zinemagilea (h. 1990).
- 1923 – Ralph Giordano, alemaniar idazlea (h. 2014).
- 1924 – Bette Nesmith Graham, estatubatuar mekanografoa, komertziala eta Liquid Paperren sortzailea (h. 1980).
- 1928 – Jean E. Sammet, estatubatuar matematikaria eta informatikaria, FORMAC programazio-lengoaiaren garatzailea (h. 2017).
- 1929 – Roger Bannister, britainiar atleta ohia, milia bateko lasterketan lau minututik beherako marka egin zuen lehena (h. 2018).
- 1931 – Viktor Kortxnoi, sobietar-suitzar xake jokalaria (h. 2016).
- 1933 –
- Jan Harold Brunvand, estatubatuar irakaslea, hiri kondairei buruzko ikerketengatik ezaguna.
- Philip Zimbardo, gizakien jokamoldearen estatubatuar ikertzailea.
- 1936 – Jannis Kounellis, greziar-italiar artista (h. 2017).
- 1937 –
- Maria Pilar Busquet i Medan, kataluniar politikari eta ekintzailea (h. 2016).
- Robert Gallo, estatubatuar ikertzaile biomedikoa, GIBaren aurkikuntzagatik ezaguna.
- Moacyr Scliar, brasildar narratzailea (h. 2011).
- 1942 –
- Ama Ata Aidoo, ghanar idazlea eta Afrikako emakume autoreen aldeko ekintzailea (h. 2023).
- Michael Haneke, austriar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Masha Ivashintsova, Leningradeko errusiar argazkilaria (h. 2000).
- 1943 –
- Winston Groom, estatubatuar idazlea (h. 2020).
- Sharon Presley, estatubatuar liberal libertarioa, anarko-kapitalista, feminista indibidualista, idazlea, ekintzailea eta psikologiako irakaslea (h. 2022).
- Nils-Aslak Valkeapää, laponiar idazle eta musikaria, nazioarteko sami artista ospetsuenetarikoa (h. 2001).
- 1944 –
- James H. Clark, estatubatuar informatikaria eta enpresaburua, Silicon Graphics, Inc. (SGI) eta Netscape enpresen sortzailea.
- Michael Nyman, ingeles musikagile minimalista eta piano-jotzailea.
- Ric Ocasek, estatubatuar egile abeslari, musikari, musika ekoizle eta margolaria (h. 2019).
- 1945 –
- Franco Battiato, italiar kantugilea eta abeslaria (h. 2021).
- Eric De Vlaeminck, flandriar txirrindularia, Munduko Ziklo-Krosseko txapelketa gehien irabazi dituena (h. 2015).
- David Milch, estatubatuar telebistako-zuzendari eta -idazlea.
- 1946 – Qamaruzzaman Azmi, ulema, filosofo eta hizlari islamiarra.
- 1953 – Chaka Khan, estatubatuar musikari, abeslari eta konpositorea.
- 1955 – Moses Malone, estatubatuar saskibaloi jokalaria (h. 2015).
- 1956 – Jose Manuel Durao Barroso, Portugalgo lehen ministro ohia eta Europako Batzordeko presidente ohia.
- 1957 – Nieves Herrero, espainiar kazetaria, telebistako aurkezlea eta idazlea.
- 1958 – Etienne De Wilde, belgikar txirrindulari ohia.
- 1960 –
- Enrique Aja, espainiar txirrindulari ohia.
- Yoko Tawada, japoniar-berlindar idazlea.
- 1963 – Ana Fidelia Quirot, kubatar atleta ohia.
- 1965 – Antônio Benedito da Silva, Toninho , brasildar futbolari ohia.
- 1966 – Belén Rodríguez (kazetaria), espainiar kazetaria.
- 1968 –
- Damon Albarn, ingeles musikari eta abeslaria, Blur eta Gorillaz taldeetako kidea.
- Fernando Hierro, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1971 – Malena Muyala, uruguaiar tango abeslaria, Uruguaiko emakumezko ahots ezagunenetakoa.
- 1972 –
- Nuria Roca, espainiar idazle, telebistako aurkezle, aktore eta irrati esataria.
- Erwin Vervecken, belgikar ziklo-kroseko txirrindulari ohia .
- 1973 – Jerzy Dudek, poloniar futbolari ohia.
- 1975 – Francesc Arnau, kataluniar futbol-atezaina (h. 2021).
- 1976 –
- Michelle Monaghan, estatubatuar aktorea.
- Ricardo Zonta, 1 Formulako brasildar gidaria.
- 1979 – Lírio Negro, brasildar aktibista eta artista.
- 1983 –
- Mo Farah, somaliar jatorriko britainiar atleta, distantzia luzean aditua.
- Agnes Torres, mexikar psikologoa, ikerlaria, hizlaria eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea (h. 2012).
- 1984 – Merlyn Uusküla, estoniar abeslaria.
- 1986 – Andrea Dovizioso, italiar motoziklista.
- 1988 – Tomoya Ugajin, japoniar futbolaria.
- 1991 – Michelle Hendley, estatubatuar aktorea.
- 1992 – Kyrie Irving, estatubatuar-australiar saskibaloi jokalaria.
- 1993 - Anabel Colazo, espainiar ilustratzailea eta komikigilea.
- 1996 – Alex Albon, britainiar-thailandar 1-Formulako pilotua.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1613 – Jeronimo Aiantz, nafar militarra. Margolari, kosmografo, musikari eta asmatzailea (j. 1553).
- 1855 – Jose Ignazio Larramendi, euskal herritar musikaria (j. 1786).
- 1871 – Domingo Ereño, bizkaitar apaiza, Buenos Airesen (j. 1811).
- 1893 –Etiene Lapeire, euskal idazle eta apaiza (j. 1840).
- 1930 – Juan Garbizu, Zubigar, euskal idazle eta itzultzailea (j. 1893).
- 1933 –
- Juan Arana, Loramendi, frai Joakin Bedoña, gipuzkoar elizgizona eta euskal olerkaria (j. 1907).
- Jesús Oiarbide, euskal atleta (j. 1902).
- 1961 – Eladio Espartza, lesakar kazetari, idazle eta politikari frankista (j. 1888).
- 1966 – Jesús Basiano, nafar margolaria (j. 1889).
- 1975 – Felix Izagirre, Izagirre I, bizkaitar esku-huskako eta palazko pilotaria (j. 1903).
- 1980 – Simeon Diaz de Ilarraza, nafar misiolaria, Venezuelan (j. 1893).
- 1993 – Julian Ajuriagerra, frantzian aritutako bilbotar neuropsikiatra eta psikoanalista (j. 1911).
- 2006 – Eloy de la Iglesia, zarauztar zinema zuzendaria (j. 1944).
- 2007 – Ángela López Jiménez, nafar soziologoa eta feminista, Zaragozan (j. 1945).
- 2011 – Fernando Mendizabal, gipuzkoar itzultzailea eta euskaltzain urgazlea (j. 1934).
Mundua
- 59 – Agripina Gaztea, Erromako enperatriza (j. 15).
- 1361 – Henrike Grosmontekoa, ingeles noblea (j. c. 1310).
- 1369 – Petri I.a Gaztelakoa Ankerra, Gaztelako erregea (j. 1334).
- 1548an, Uedaharako guduan:
- Itagaki Nobukata, Takeda klanaren zerbitzaria eta Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletako bat (j. 1489).
- Amari Torayasu, japoniar samuraia (j. 1498).
- 1555 – Julio III.a, Aita santua (j. 1487).
- 1606 –
- Justus Lipsius, flandiar filologo eta humanista, XVI. mendeko jakitun ezagunetarikoa (j. 1547).
- Toribio de Mogrovejo, espainiar erlijioso katolikoa (j. 1538).
- 1661 – Pieter de Molijn, herbeheretar margolaria (j. 1595).
- 1680 – Nicolas Fouquet, frantziar estatu-politikaria, Luis XIV.a erregearen finantza-superintendentea, idazlea eta mezenasa (j. 1615).
- 1801 – Paulo I.a Errusiakoa, Errusiako tsarra (j. 1754).
- 1819 – August von Kotzebue, alemaniar idazle eta diplomatikoa (j. 1761).
- 1842 – Stendhal, frantziar idazlea (j. 1783).
- 1862 – Karl Nesselrode, errusiar politikari eta diplomatikoa (j. 1780).
- 1865 – Manuel Isidoro Belzu, Boliviako presidentea (j. 1808).
- 1907 – Konstantin Petrovitx Pobedonostsev, errusiar politikaria (j. 1827).
- 1921 – Jean-Paul Laurens, frantziar margolari eta eskultorea (j. 1838).
- 1923 – Hovhannes Tumanyan, armeniar olerkari, idazle, itzultzaile eta ekintzailea (j. 1869).
- 1927 – Paul César Helleu, frantziar margolaria (j. 1859).
- 1931 – Bhagat Singh, Indiako askatasunaren aldeko iraultzaile nagusietako bat (j. 1907).
- 1935 – Ana de Castro Osório, portugaldar idazlea, kazetaria, pedagogoa, feminista eta militante errepublikanoa (j. 1872).
- 1946 – Francisco Largo, Espainiako Bigarren Errepublikan Gobernuko Presidentea (j. 1869).
- 1947 – Ferdinand Zecca, frantziar zinemagilea eta produktorea (j. 1864).
- 1953 –
- Raoul Dufy, frantziar margolaria (j. 1877).
- Alice Prin, Montparnasseko Kiki, frantziar modelo, gaueko-klubeko abeslari, aktore eta margolaria (j. 1901).
- 1956 – Évariste Lévi-Provençal, frantziar historialari, idazle eta orientalista (j. 1894).
- 1958 – Florian Znaniecki, poloniar-estatubatuar soziologo eta filosofoa (j. 1882).
- 1964 – Peter Lorre, hungariar-estatubatuar aktorea (j. 1904).
- 1968 – Edwin O'Connor, estatubatuar kazetari eta eleberrigile (j. 1918).
- 1969 – Josef Gerstmann, austriar neurologoa (j. 1887).
- 1971 – Simon Vestdijk, herbeheretar idazlea (j. 1898).
- 1981 –
- Claude Auchinleck, britainiar militarra (j. 1884).
- Beatrice Tinsley, britainiar-zeelandaberritar kosmologoa eta astronomoa (j. 1941).
- 1984 – Jean Prouvé, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1901)
- 1992 – Friedrich Hayek, britainiar ekonomista, 1974ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1899)
- 1994 –
- Giulietta Masina, italiar aktorea (j. 1921).
- Álvaro del Portillo, espaniar apezpikua eta Opus Deiko prelatua (j. 1914).
- 2001 –
- Robert Laxalt, euskal jatorriko estatubatuar idazlea (j. 1923).
- David McTaggart, kanadar ekologista, Greenpeace taldearen sortzaileetako bat (j. 1932).
- 2006 –
- Sarah Caldwell, estatubatuar antzerki enpresaburua, orkestra zuzendaria eta musikaria (j. 1924).
- Desmond Doss, AEBko Ohore domina eskuratu zuen lehen kontzientzia eragozlea (j. 1919).
- 2007 – Paul Cohen, estatubatuar matematikaria (j. 1934).
- 2011 –
- Jean Bartik, ENIAC konputagailuaren jatorrizko programatzaileetako bat (j. 1924).
- Elizabeth Taylor, ingeles-estatubatuar aktorea (j. 1932).
- 2012 – Abdullahi Yusuf Ahmed, Somaliako trantsizio gobernuko presidentea (j. 1934).
- 2014 – Adolfo Suárez, Espainiako Gobernuko presidentea (j. 1932).
- 2015 – Lee Kuan Yew, Singapurreko lehen gobernu burua, bere herrialdean Aberriaren aitatzat joa (j. 1923).
- 2017 - Lola Albright, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1924).
- 2018 –
- Philip Kerr, eleberri poliziakoen eskoziar idazlea (j. 1956).
- Alberto Ongaro, italiar idazle, kazetari eta komikigilea (j. 1925).
- 2020 –
- Lucia Bosè, italiar aktorea (j. 1931).
- Borja Domecq Solís, espainiar enpresaburu eta zezen suhar haztegien jabea (j. 1945).
- José Folgado, PPko espainiar politikaria (j. 1944).
- 2021 – George Segal, estatubatuar aktorea (j. 1934).
- 2022 – Madeleine Albright, estatubatuar politikaria (j. 1937).
- 2023 – Keith Reid, ingeles abesti egilea, Procol Harum taldeko kidea (j. 1946).
- 2024 –
- Maurizio Pollini, italiar piano-jotzailea (j. 1942).
- Silvia Tortosa, kataluniar antzezle eta telebista aurkezlea (j. 1947).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Arnaitz/Arnaitx eta Azibar.
- Meteorologiaren Munduko Eguna
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.