Martxel Rodriguez Etxabide
Martxel Rodríguez Etxabide (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1990) Dantzari eta koreografo nafarra da.
Martxel Rodriguez Etxabide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lesaka, 1990 (33/34 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria eta koreografoa |
Fisikan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), non, horretaz gain, Irakaskuntzan aritzeko masterra eskuratu baitzuen. Nolanahi ere, laster bideratu zuen bere ibilbide profesionala dantzaren mundurantz, Dantzaz Konpainia izeneko taldearekin (2013). Han zenbait koreograforekin lan egin zuen: besteak beste, Itzik Galili, Jone San Martin, Paolo Mohovich eta Lukas Timulak-ekin. Black Box Dance Company talde daniarrean sartu zen (2014), eta konpainia horren Marie Brolin-Tani zuzendariarekin lan egin. Konpainia horretan goi mailako koreografoekin topatu zen; hala nola, Tim Rushton eta Edhem Jesenkovic-ekin. Israelera joan zen bere prestakuntza osatzera eta, ondoren, Oskara proiektuan sartu. Valentziako Erkidegoko Premis de les ArtsEsceniquesen, dantzari onenaren sarirako proposatu zuten (2019). Urte horretan berean, Kultura Kudeaketako masterra lortu zuen Kataluniako Universitat Obertan. Gainera, 2016tik aitzina, freelance dantzari gisa lan egiteaz gain, bere konpainia zuentzen du, Led Silhouette izenekoa eta egoitza Lesakan duena; talde horretan, Jon Lópezekin batera, etapa berri bati ekin dio, konpainiaren sortzaile eta zuzendarikide gisa.
Kanpo estekak
- https://www.culturanavarra.es/uploads/files/MARTXEL%20RODR%CDGUEZ%20ETXABIDE%20eus.pdf
- https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/biba-zuek/bideoak/osoa/8202943/martxel-rodriguez-dantza-garaikidea-identitatea-transmititzeko-estilo-bat-da/
- https://www.baluarte.com/cas/actualidad/el-premio-a-la-promocion-del-talento-artistico-se-entrega-esta-tarde-en-baluarte-1&olimit=8