Martina Gorostitza
Martina Gorostitza Acedo (Gasteiz, Araba, 1790 – ib., 1862ko apirilaren 3a) arabar inprimatzailea eta enpresaburua izan zen. 31 urtez hiriko inprimategi-enpresa bat zuzendu zuen.[1][2]
Martina Gorostitza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Martina de Gorostiza y Acedo |
Jaiotza | Gasteiz, 1790 |
Herrialdea | Araba |
Heriotza | Gasteiz, 1862ko apirilaren 3a (71/72 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Agapito Manteli |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | inprimatzailea eta enpresaburua |
Biografia
Martina de Gorostiza Acedo Gasteizen jaio zen 1790. urtean. Bere gurasoak Matias Gorostiza eta Teresa Acedo izan ziren. 1810 edo 1811 aldera ezkondu zen Agapito Manteli Ibarrondorekin,[3] bera baino sei urte zaharragoarekin, inprimagailu-familia bateko kidearekin (senarraren aita, Baltasar Manteli ere inprimatzailea zen). Manteli senar-emazteek sei ume izan zituzten: Nicolasa María Jacinta (1812ko irailaren 10ean jaioa), Josefa Manuela (1816ko martxoaren 19an jaioa), Miguel Jerónimo (1818ko irailaren 29an jaioa), Sotero José (1820ko apirilaren 22an jaioa), Marcelino Antonio (1822ko apirilaren 25ean jaioa) eta María Dolores Casilda (1824ko apirilaren 9an jaioa). Inprimategia Aiztogile kalean zegoen, Bendañako jauregiaren parean.
Lan ibilbidea
1824. urtean Agapito Manteli gaixotu egin zen eta Martina Gorrostitzaren Baltasar Manteli aitaginarrebak hartu behar izan zuen inprenta Agapito 1830eko ekainaren 11n hil zen,[4] eta aita negozioaren buru jarri zen berriro. Baina Baltasar Arok (76 urte) urte horretan bertan utzi zuen bere lana, eta “Viuda e Hijos de Manteli” inprenta izena hartu zuen, alargunak familia-enpresa zuzen zezaketen emakume bakarrak zirenean.[5] 1831n, moldiztegiak izena aldatu eta “Viuda de Manteli e Hijos” jarri zitzaion. Martina de Gorostizak haren buru egin zuen lan 31 urtez, Sotero semearen laguntzarekin, biriketako katarro baten ondorioz 1862ko apirilaren 3an hil zen arte, gaueko 11:30ean, 65 urte zituela. Santa Isabel hilerrian lurperatu zuten, senarra bezala. Sotero Mantelik, bizi zen seme bakarrak, ordezkatu zuen enpresaburu 1878. urtera arte, orduan desagertu baitzen negozioa.[6]
Erreferentziak
- Manzanos Arreal, Paloma; Vives Casas, Francisca. (2001). Las mujeres en Vitoria-Gasteiz a lo largo de los siglos. Gasteiz: Gasteizko Udala ISBN 84-95577-20-8..
- Iametza. «Martina Gorostiza Acedo» www.bestekaleak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa. (1811-12-27). Ezkontza-agiria Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoan. (Noiz kontsultatua: 2018-02-20).
- Garaicoechea Sagasti, Paula. (1994). «Los Manteli, una saga de clarines durante el sigo XVIII» Cuadernos de Sección Música 7: 141. ISSN 0213-0815..
- «Vitoria-Gasteiz, recordando entre calles» Emakunde nº 50: 51. 2003 ISSN 0214-8781..
- «Los Manteli, una saga de clarines durante el sigo XVIII» Cuadernos de Sección Música 7: 141. 1994 ISSN 0213-0815..