Martina Ezkurra

Martina Ezkurra Oiz (Ilarregi, 1841 ib., 1936), izengoitiz Ilarregiko sendalaria (gaztelaniaz: La curandera de Ilarregui) deitua, nafar sendalaria izan zen. Gaztaroan Argentinan lan egin zuen, hezur-zuzentzaile bati laguntzen. Ondoren, Ilarregira itzuli, ezkondu eta itsasoaz bestaldean ikasitakoa praktikan jartzen hasi zen. Prestigio handia erdietsi zuen, berebiziko trebezia baitzuen hautsitako hezurren muturrak beren lekuan ezartzen; ondoren, kartoi eta loturekin, immobilizatzen zituen. Iloba Maria izan zuen ondorengoa[1].

Martina Ezkurra
Bizitza
JaiotzaIlarregi, 1841
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIlarregi, 1936 (94/95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksendalaria

Erreferentziak

  1. Álvarez Caperochipi, Javier. La curandera de Ilarregui-Navarra. in: Cuitas Médicas. cuitasmedicas.blogspot.com.es (Noiz kontsultatua: 2015-11-03).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.