Martín Zurbano
Martín Zurbano, Martín Varea gisa ere ezaguna (Varea, Logroño, 1788ko otsailaren 29a - Logroño, 1845eko urtarrilaren 21a), espainiar gerrillari eta jeneral liberala izan zen.
Martín Zurbano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Logroño, 1788ko otsailaren 29a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 1845eko urtarrilaren 21a (56 urte) |
Heriotza modua | : bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Karlistaldia Iberiar Penintsulako Gerra |
Biografia
Oso ezagun egin zen Lehen Gerra Karlistan; jeneral egin zuten eta harreman estuak izan zituen Espartero jeneralarekin. 1841ean Bizkaiko moderatuen kontrako zapalkuntzaren gidari izan zen, eta 1843an Katalunian Primen kontrako borrokaren buruzagi. Esparterok karguak galdu zituenean Portugala alde egin behar izan zuen. Erreginak barkaturik Espainiara itzuli zen berriro.
1844an matxinada liberal baten buruzagi azaldu zen Haron, eta 1837ko Konstituzioa aldarrikatu zuen. Garaitu eta atxilo hartu zutelarik, fusilatu egin zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.