Martin Zalba (apezpikua)
Martin Zalba (Iruñea, 1337 – Salon-de-Provence, 1403ko urriaren 18a) nafar elizgizona, Iruñeko apezpikua eta kardinala, 1377-1403 urteetan izan zen[1].
Martin Zalba (apezpikua) | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1401 - 1403
1390eko uztailaren 21a (egutegi gregorianoa) -
1377ko abenduaren 16a - ← Bernado Folcaut (en) Elizbarrutia: Iruñea eta Tuterako artxidiozesia
1377ko urtarrilaren 1a (egutegi gregorianoa) - 1390eko urtarrilaren 1a (egutegi gregorianoa) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Iruñea, 1337 | ||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||
Heriotza | Salon-de-Provence, 1403ko urriaren 27a (65/66 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Tolosako Unibertsitatea Boloniako Unibertsitatea Avignongo Unibertsitatea | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Okzitaniako Tolosan, Bolonian eta Avignonen egin zituen ikasketak. 1363-1375 bitarteko urteetan, zuzenbide kanonikoko eskolak eman zituen Europako unibertsitate batzuetan baina, irakaskuntza utzi ondoren, Akizeko barrutiko bikario nagusi izan zen. 1377an apezpiku egin zuten eta, ondoren, Italian izan zen, Aita Santuaren eta florentziarren arteko bakea lortzearren. Gregorio XI.a Aita Santua hil zenean eta Urbano VI.a ondorengo hautatu zutenean, okertu egin ziren apezpikuaren eta Aita Santuaren arteko harremanak, eta horrek Zalba hilarazteko saio hutsala egin zuen.
Mendebaldeko Zisma gertatu zenean, Avignongo Klemente VII.a Aita Santuaren alde agertu zen. 1379-1383 bitartean Iruñeko apezpiku izan ondoren, eskumikatu egin zuen Urbano VI.ak. Karlos II.a hil zenean, Nafarroara itzuli eta, Klemente VII.ak eman zion ahalmenaz, Karlos III.a Nafarroako erregearen agindutara jarri zen. 1390ean Nafarroak Klemente VII.a onartu zuen Aita Santu gisa, eta Zalba kardinal izendatu zuten Iruñeko Katedralean. 1393an Avignonera itzuli eta handik urtebetera, Klemente VII.a hil ondoren eta Benedikto XIII.a Aita Santu hautatu zutenean, haren kontseilari eta Zismako erreferentzia bihurtu zen. 1403an Nafarroako Karlos III.ak testamentua idatzi zuen, eta Zalba izendatu zuen Nafarroan bera hil ondoren agindu beharko zuen taldeko kide.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Fernández Pérez, Gregorio. (1820). Historia de la iglesia y obispos de Pamplona. I.