Martin Ugarte

Martin Ugarte Azurmendi "Saletxe" (Legazpi, Gipuzkoa, 1916ko otsailaren 14a - 1996ko uztailaren 18a) euskal idazlea izan zen. Legazpiko Telleriarte auzoko Saletxe baserrian jaio eta bizi izan zen, eta handik datorkio goitizena.

Martin Ugarte
Bizitza
JaiotzaLegazpi, 1916ko otsailaren 14a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1996ko uztailaren 18a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta nekazaria
Izengoitia(k)Saletxe

Inguma: martin-ugarte-azurmendi-saletxe-1916-1997 Literaturaren Zubitegia: 419

Gaztetan artzain ibili zen aitarekin batera, eta, hamazazpi urte zituela, Legazpiko Patrizio Etxeberria lantegian sartu eta han egin zuen lan berrogei bat urtez. 1972an On egiñaren obaria izeneko eleberria argitaratu zuen. 1959 eta 1969 artean Olerti poesia aldizkarian eta Zeruko Argia aldizkarietan argitaratu zituen bere olerki eta idazlan gehienak. 1993an Legazpi barrutiko itzen bilduma argitaratu zuen, herriko hizkera, hiztegia eta adizkera biltzen dituena.

Lanak

Narrazioa

  • On egiñaren obaria. Arriantxo "sasi-mendikua"ren bizi moldez, nobela tajura tolestua (1821-1909) (1972, Itxaropena)

Poesia eta atsotitzak

  • Jatorriaren errotik (1986, Legazpiko udal kuktur-etxea. ISBN: 84-7086-162-x) Liburuak hiru atal ditu:
    • "Aizkorri" artzai poema
    • "Tankalaren leloan. Gure errota, ta errotarien azkena", sei kantu ta eraskia.
    • "Ezagupen zentzuz", atsotitz bilduma egileraren komentarioekin.

Lexikografia

  • Legazpi barrutiko itzen bilduma (1993, Legazpiko Udala)

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.