Martin Oianburu Artze
Martin Oianburu Artze (1881, Lizaso, Ultzama, - 1975, Mexiko) nafar enpresaburu bat izan zen.
Martin Oianburu Artze | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizaso, 1881 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Mexiko, 1975 (93/94 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Bizitza
Karlista pentsamoldeko senide ugariko baserritar edo nekazari familia batean jaioa, Hirugarren Karlistaldiaren ondorioz eta jada Mexikon zegoen Braulio Iriarte elizondar enpresaburuaren eskutik herrialde hartara emigratu zuen, ziurrenik 1896an eta 14-15 urterekin.
Okin gisa eta arrantxo batean ere lan egin zuen, betiere Brauli Iriarteren ardurapean. Hiru hamarkaden ondoren lortutako dirutzari ezker El Soto okindegia erosi zuen. Honela, apika okindegiak eta lursailak erosiz enpresaburu arrakastatsua bilakatu zen, sekulako dirutza bereganatuz.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.