Martin Luis Etxeberria Iturralde

Martin Luis Frantzisko Etxeberria Iturralde (Berroeta, 1801eko irailaren 3a - Erreniega, 1838ko irailaren 19a) Lehen Karlistaldiko nafar brigadier karlista izan zen. Joan Nikolas Etxeberria apaiz eta euskal idazlearen anaia, eta Damaso Etxeberria euskal idazlearen aita izan zen.

Martin Luis Etxeberria Iturralde
Bizitza
JaiotzaBerroeta, 1801eko irailaren 3a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaErreniegako mendilerroa, 1838ko irailaren 19a (37 urte)
Heriotza moduaborrokan hilda
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta Alkatea
Graduabrigadier

Bizitza

Martin Luis Etxeberria Berroetan jaio zen, Etxeberria izeneko etxean, 1801eko irailaren 3an. Martin Miguel Etxeberria berroetarra izan zuen aita, eta Maria Petra Marciala Iturralde lekaroztarra ama.[1] Elizondoko Datue jauregira ezkondu zen, bertako alaba Maria de los Angeles Iturralderekin.[2]

1833ko irailean, Baztango alkate eta gerra-kapitaina zela, matxinada karlista prestatzen ari zen Juan Manuel Saratsarekin jarri zen harremanetan, eta hitz eman zion, agindu orduko, 300 boluntariorekin agertuko zela. Azaroaren hasieran, Tomas Zumalakarregi buruzagi karlistarekin bildu zen Gasteizen,[3] eta hilaren 5ean, Aguilar Kodesen egindako batzarrean, Nafarroako lehenbiziko Junta Karlistaren kide hautatu zuten.[4] Harrezkero, entzute handia lortuz joan zen militar gisa ere. 1836an, koronela zelarik, isabeldar zutabe bat azpiratu zuen Garraldan.[5]

1836an, 5. batailoiaren buru izendatu zuen Sebastian Gabriel Borboikoak; baztandar boluntarioekin eratua zen batailoi hori 1833an. Peraltan, Azagran, Untzuen, Biurrunen, Lizarraldean eta Orbaitzetan borrokatu zen haien buruan. Horren ostean, brigadier maila eman zioten, eta ingeniarien komandante jeneral izendatu. 1838ko irailaren 19an hil zen, Isidro Alaixen osteen aurkako Erreniegako guduan.[6]

Erreferentziak

  1. Perez Ollo, Fernando. El autor de un catecismo baztanés. Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, ISSN 0046-435X, 22. urtea, 55. zenbakia, 1990, 33-36. orrialdeak, dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  2. Echeverría, Martín Luis de. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  3. Bullón de Mendoza y Gómez de Valugera, Alfonso. Origen y desarrollo de la Primera Guerra Carlista. La Primera Guerra Carlista, doktore tesia, Universidad Complutense, Madril, 2002, eprints.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  4. Bullón de Mendoza y Gómez de Valugera, Alfonso. Juan Echeverría, cura carlista (Los Arcos, Navarra, 1794 - Lyon, 1844). Huarte de San Juan Geografía e Historia N. 13 / Geografìa eta Historia 13.Z. Iruñea: Universidad Pública de Navarra / Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2006. 263-309. orrialdeak, academica-e.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  5. Echeverría, Martín Luis de. Gran Enciclopedia Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  6. Mitchell, M. George. Le camp et la cour de D. Carlos: narration historique des événemens survenus dans les provinces du Nord depuis le moment où Maroto prit le commandement de l'armée carliste, en 1838, jusqu'à l'entrée de D. Carlos en France en 1839. 206-207. orrialdeak, Impr. de E. Maurin (Bayonne), 1839, gallica.bnf.fr (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.