Martin II.a Enrikez Lakarrakoa

Martin II.a Enrikez, Lakarrako jauna (c. 13641410eko uztailaren 9a) Nafarroako Erresumako noble bat izan zen. Ablitas, Vierlas eta Sartagudako jauna, Karlos II.aren alde borrokatu zuen Ehun Urteko Gerran.[1]

Martin II.a Enrikez Lakarrakoa

Nafarroako mariskal

1390 - 1410 - Leon Nafarroakoa
Bizitza
JaiotzaNafarroako Erresuma, 1364 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaNafarroako Erresuma, 1410eko uztailaren 9a (egutegi gregorianoa) (45/46 urte)
Familia
AitaMartin Enrikez Lakarrakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEhun Urteko Gerra
Artikulu hau bigarren Nafarroako mariskalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Enrikez Lakarrakoa».

Biografia

1364 inguruan jaio zen, aita Martin Enrikez Nafarroako mariskala izanik. Aitaren partez Henrike I.a Nafarroakoa birraitona izan zuen.

Malléngo tenentea zela, 1389an Karlos II.ak Nafarroako mariskal izendatu zuen. 1392an Vierlas hiribildua eta haren gaztelua lortu zuen. Hurrengo urteko abenduaren 1ean Cherbourgeko kapitain bilakatu zen. 1404ko ekainaren 9ra arte izan zen karguan.

1396an errege eta Karlos Beaumontekoarekin batera, Paris joan zen Orléans eta Borgoina artean bitartekaritza lanak egiteko.[2] 1404an berriro Parisko negoziaketan, erregeak Cherbourgen ordez Provins lortu zuen.

1404ko otsailaren 17an Karlos IIIak baimendu zion Nafarroako armarriak eramatea Lakarrakoarekin batera.

Armarria berria (1404)

Ezkontzak eta haurrak

1392an Ines Moncayo ezkondu zuen. Lau seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak

  1. Argamasilla de la Cerda y Bayona, J. de. (1899). Nobiliario y armería general de Nabarra. Imprenta de San Francisco de Sales, 117 or..
  2. Narbaitz, Pierre. (2007). Navarra o cuando los vascos tenían reyes. Tafalla: Txalaparta, 367-369 or. ISBN 978-84-8136-488-0..
  3. Van Kerrebrouck, Patrick. (2000). Les Capétiens: 987-1328. 2, 204 or..

Kanpo estekak



Aurrekoa
kargu sortuberria

Nafarroako mariskal
Martin II.a Enrikez Lakarrakoa

1390-1410
Ondorengoa
Leon Nafarroakoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.