Martin I.a Enrikez Lakarrakoa

Martin Enrikez, Lakarrako jauna (1316 inguruan – 1368ko maiatzaren 3a) Nafarroako Erresumako noble bat izan zen.[1]

Martin I.a Enrikez Lakarrakoa
Nafarroako banderazain

Bizitza
JaiotzaAinhize-Monjolose, 1315 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaNafarroako Erresuma, 1368ko maiatzaren 3a (egutegi gregorianoa) (52/53 urte)
Familia
AitaJoanes Enrikez Lakarrakoa
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakzalduna
Artikulu hau lehenengo Nafarroako mariskalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Enrikez Lakarrakoa».

Ama Lakarrako jaurerriaren oinordekoa zuen eta aita, Joanes Enrikez, Henrike I.a erregearen sasi-semea zuen.

Nafarroako banderazaina

Erresumako lehen mailako nobleen artean kokatzen zen eta horrela 1349an banderazaina izendatua izan zen. 1364an Nafarroako lehenengo mariskal izendatu zuten.

Goi-kargu militar honetan bazuen Karlos II.a erregearen konfiantza guztia eta ondorioz parte hartu zuen Martin Enrikezek garai hartako gertakari askotan.

1368ko maiatzaren 3an hil zen eta bere kargua jaberik gabe egon zen 1379 arte Karlos Beaumontekoa izendatua izan zelarik[3].

Ezkontzak eta haurrak

Martin Enrikez Lakarraoa bi aldiz ezkondu zen[4].

Lehenik ezkondu zen Gamarteko jaurerriko oinordekoarekin. Alaba izan zuten.

  • Joana Enrikez, aitaren eta amaren ontasunen oinordekoa, Ramiro Antso Asiaingoa jaunarekin ezkondua.

Bigarren aldiz ezkondu zen Joana Lizasoainekin eta bi seme izan zituen.

Erreferentziak

  1. Yanguas y Miranda, José. (1840). Diccionario de antigüedades del Reino de Navarra. 2, 158 or..
  2. Narbaitz, Pierre. (2007). Navarra o cuando los vascos tenían reyes. Tafalla: Txalaparta, 343 or. ISBN 978-84-8136-488-0..
  3. Fernandez de Larrea Rojas, J.A.. (2013). El precio de la sangre. Silex ISBN 9788477374992..
  4. gallica.bnf.fr

Kanpo estekak



Aurrekoa
Joanes Korbaran Lehetekoa

Nafarroako banderazain
Martin Enrikez Lakarrakoa

1346-1379
Ondorengoa
Karlos Beaumontekoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.