Martin Harriet
Martin Harriet (Lapurdi, 1714 — ?) lapurtar euskaltzalea eta Larresoroko errege-notarioa izan zen. Frantsesa ikasteko metodo bat idatzi zuen: Gramatica escuaraz eta francesez, composatua frances hitzcunça ikhasi nahi dutenen faboretan (Baiona, 1741).
Martin Harriet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lapurdi, 1714 (309/310 urte) |
Herrialdea | Lapurdi |
Jarduerak | |
Jarduerak | notarioa |
Gramatika horretan dioenaren arabera, beste lau obra egin zituen edo egin nahi zituen: (1) beste gramatika bat, euskaratik abiatuta gaztelania ikasteko; (2) Lapurdiko kostuma edo foruaren euskarazko itzulpena; (3) frantsesa irakurtzen ikasteko abeze bat; eta (4) euskara hobetzeko asmoz ondutako lan arauemaile bat [1]. Ez da haien arrastorik ere gorde. Maurice Harriet euskal hiztegigilearen aitona zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Urgell, Blanca, 2009, “Martin Harrieten hiztegiak: eraketari buruzko zenbait berri”, in R. Etxepare, R. Gómez & J. A. Lakarra (arg.), Beñat Oihartzabali gorazarre (= ASJU 43 (1-2). Bilbo: "Julio Urkixo" Euskal Filologia Mintegia, 873-890 <http://www.ehu.es/ojs/index.php/ASJU/article/view/1772>.
Ikus, gainera
- Euskal hiztegien zerrenda
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.