Martin Gardner
Martin Gardner (Tulsa, Oklahoma, 1914ko urriaren 21 – Norman, Oklahoma, 2010eko maiatzaren 22) matematikaren eta zientziaren dibulgazioan aritutako amerikar idazle bat izan zen. Jolas-matematikari buruz idatzitako lanengatik nabarmendu zen eta entzutetsuak izan ziren Scientific American aldizkarian idatzitako zutabeak (1956-1981), matematikaren inguruan. Horrela, geroago hain ezagunak diren Tangram jolasa, fraktalak edo Escherren lanak irakurleriari aurkeztu zizkion bertatik lehenengo aldiz.
Martin Gardner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tulsa, 1914ko urriaren 21a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Norman (Oklahoma), 2010eko maiatzaren 22a (95 urte) |
Hobiratze lekua | Errausketa (hileta-ohikunea) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea 1936) Artean graduatu : filosofia |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzia idazlea, idazlea, kazetaria, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, magialaria, filosofoa, matematikaria eta zientzia-dibulgatzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Izengoitia(k) | Armand T. Ringer |
Genero artistikoa | Jolas-matematika Buru-hausgarria micromagic (en) annotated edition (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
martin-gardner.org | |
1977ko abuztuan, Scientific American-eko bere zutabean, hautsi ahal izateko milioika urte beharko diren zifratze-gako berria artikulua argitaratu zuen Gardner-ek ("a new kind of cipher that would take millions of years to break"). Bertan, Gardner-ek bere ikerketa-lana eta MIT-ko hiru ikertzaile aurkeztu zituen.
Rivest, Shamir eta Adleman ziren ikertzaileok, konputazio-zientzian espezializatuak eta beren eskutik etorri zen sistema kriptografiko berria, RSA izenekoa (ikertzaileen izenen siglak hartuta).
Pseudozientziaren aurka ere jardun zuen, The Skeptical Inquirer aldizkarian 1983tik 2002ra arte zutabea idatziz (Notes of a Fringe-Watcher) eta Ikerketa eszeptikorako Komitea antolatuz. Haur-literatura ere idatzi zuen. Guztira, 70 liburu baino gehiago argitara eman zuen, filosofia, matematika problemak, paradoxak, kriptografia, buruhausgarriak, Sam Loyd edo Henry Dudeney bezalako autore anglosaxoiren enigma klasikoak... gai harturik.
Bizitza
1914 urtean jaio zen Oklahomako Tulsa hirian, petrolio-enpresaburu aberats baten seme. Chicagoko Unibertsitatean filosofiako titulua eskuratuta, II. Mundu Gerran parte hartu zuen. 2000 urtean hil baitzen, Charlotte Greenwald izan zuen bizilagun 48 urtez. Bi seme, James eta Tom, eta hiru biloba utzi zituen, 2010eko maiatzaren 22an Norman hiriko ospitalean hil zenean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Gardner |
Artikulu hau Oklahomako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |