Martin Ezkurra
Martin Ezkurra Altsua (Igoa, Nafarroa Garaia, 1929 – Iruñea, Nafarroa Garaia, 2018ko ekainaren 25a) esku huskako pilotako botilero edo aholku-emailea izan zen. Pilotan aditua, jatorra eta lasaitasun-eragilea zelako nabarmendu zen botilero lanean. Iruñeko Navas de Tolosa kaleko Mendi jatetxea gobernatu zuen urte askoan.[1]
Martin Ezkurra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Igoa, 1929 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2018ko ekainaren 25a (88/89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | botileroa |
Retegi I.arekin hasi zen botilero, eta gero Retegi II.arekin jarraitu zuen. Geroago, 1998-2002 urte bitartean, Patxi Eugiren aholku-emaile ere izan zen. Buruz buruko 19 txapel irabazten lagundu zien hiru pilotari horiei: Retegi I.ari 6, Retegi II.ari 11,[1][2] eta Eugiri 2. Hau da, lehen bi pilotari horiek irabazitako buruz buruko txapel guztietan lagundu zuen, eta Eugik irabazitako hiruretatik bitan.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Lezeta, Joseba. (2018-06-26). «Juan Ignacio Retegi: “Se nos va un amigo de todos”» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
- (Gaztelaniaz) «Fallece Martín Ezcurra, botillero de campeones» Diario de Navarra 2018-06-26.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.