Martin Etxeto

Martin Etxeto Diturbide,[1][2] ezizenez Anibar (Sara, Lapurdi, 1834ko azaroaren 20a - ?) bertsolaria izan zen.

Artikulu hau Sarako bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeto».
Martin Etxeto
Bizitza
JaiotzaSara, 1834ko azaroaren 20a (189 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta bertsolaria
Izengoitia(k)Anibar

Biografia

Anibarria baserrian bizi zenez hortik etorri zitzaion ezizena. Lanbidez laborari, 1867ko azaroaren 20an Beronika Sorrondo saratarrarekin ezkondu zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten: Mari, Joanes, Leonie, Ximun, Pierre Extebe, Jana Mari eta Mailuxa.

Anibar familiak Sara utzi zuela dirudi; nora joan ziren eta Martin Etxeto non hil zen ezin izan da ikertu.[3]

Lanak

Bat-batean eta bertso jarriekin aritu zen. Zenbait bertso sorta bildu zitzaizkion, Lore Jokoetan parte hartu zuelako. Sorta ezagun batzuk hauek dira:

Sariak

Aipatu Primaderaren kantua' bertso sailaz gain, Saran antolatutako Lore Joko batzuetan sariak lortu zituen:

Erreferentziak

  1. Frantseserako sortutako grafian Etcheto.
  2. Ez konfunditu Ameriketara joan zen Uztaritzen 1888an jaiotako izenkidearekin.
  3. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 73-74. or.
  4. Beñat Soulék 'Anibarrena dela jasotzen du bere 2011ko lanean. Anton Abbadiaren Koplarien Guduak webgunean Saratarra anonimoak egina dela agertzen da.
  5. Laborantza Susaren webgunean.

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.