Txo!?
Martin Etxauri Sainz de Murieta, Txo!? izen artistikoarekin ezaguna (Iruñea, Nafarroa, 1977) ikus entzunezko artista garaikide nafarra da. Bere lan eta proiektuak mundu digitalarekin zerikusia eta erlazioa dute, medio berrietan eta egungo azken teknologian oinarrituta[1]. Bestalde, honako mugimendu eta lanetan murgilduta dago; zuzeneko ikusentzunezkoa, bideo-mapping, grafika generatiboa, instalazio interaktiboak eta eskultura digitala. Horrez gain, ikerkuntza esperimentala zein ikerkuntza akademikoan ibiltzen da[2]. Bere arloan, artistarik garrantzitsuenetarikoa dela esan daiteke, bereziki Nafarroa mailan, batez ere kontuan izanda arte sorkuntza hau ez dagoela oso zabalduta Nafarroan beste herrialde edo hiri garrantzitsuenekin konparatua.
Txo!? | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1977 (46/47 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista eta ikertzailea |
Parte-hartzailea
|
Ikasketak
Arte Ederretan lizentziatua da Leioako EHU/UPVn, graduko azkeneko urtea Helsinkiko UIAH eman zuelarik ikasketekin jarraitzea erabaki zuen, Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboa masterra ateraz, eta aurrerago, Ikerketa Arte Garaikidean doktoregoa osatu zuen.[3]
Bilakaera profesionala
Bere lehenengo pausoak diseinatzaile eta ikusentzunezko Napartheid fanzinean eman zituen, non 1992 hasi zen marrazten eta diseinatzen, horrez gain, kultur agitazio kolektiboaren kidea zen. 2001ean Dropezframes bideo jartzaileen elkarteko kide sortzailea izanik, Eragin.com diseinu enpresaren sortzaileen artean egon zen, eta The Balde aldizkari kulturala sortu zuten gero, aldizkariaren diseinu burua izanda. Dropezframes-en partaide aktibo moduan emanaldi eta saio ugari eman ditu.
Aipagarrienak dira egindako erakusketak, kolektiboetarako bideo-instalazioak, beste artisten plastikoen lanen gaineko ekintza-erremixak, edota ikusentzunezko emanaldi tematikoak. Zinema, arrazakeria eta oroimena izan dira jorratutako gai nagusiak. 2008. urtetik Teknotrakitana arte eta teknologia elkarteko kidea da. 2010etik aurrera, jarduera artistikoari ekin zion, baina 2018an diseinua alde batera utzi eta burubelarri sorkuntza artistikoan hasi zen.
Gaur egun, zuzeneko ikusentzunezko lanak egiten ditu eta aldi berean zenbait erakusketa proiektu, aholkularitza, hitzaldi eta tailer ematen ditu VJ kulturaren inguruan. Prestakuntza autodidakta etengabean ari da, ikus-entzunezko artista eta bideo jartzaile izateaz gain, ilustratzaile ata diseinatzaile grafikoa izan da, adibidez webguneak diseinatzen.
Artista berritzailea
Teknologia da bere lanaren erdigunea, ematen digun posibilitateak eta abantailak ikertzea da bere lanaren jarduera garrantzitsuena eta ezinbestekoa.
Aipagarriak dira bere proiektu audiobisualak, zuzenezko performance ematea, instalazio interaktiboak eta grafika generatiboak. Tresna hauek erabiltzea ez da kasuala, bere helburua, gizartea eta espreski berrikuntza teknologikoen erreflekzio kritikoa bat adieraztea da.
Beren ideiak, bai berrikuntza digital hauetatik edo kontzeptuetatik eta tekniketatik nahasketaren ateratzen ditu, ondorioz, media mezua sortzea da bere helburua. Horretarako frogak, ezperimentazioak, nahasketak eta ikerketak egitea dira bere lanaren parte handia. Baita mugak noraino dauden ikustea bilatzen ditu, gauza berriak uztatzen, kasu batzutan, baita arriskuak aurkitu daitezke.[4] Ideiak bere ingurutik hartzen ditu, sorkuntzak konpartituz, bere inguruko kideak eta sektoreko artistak jarraitzen, haien laguntza garrantzitsua da, sormen-prozesuetara eta ikerketara hurbiltzen dituena. Arte digitalen munduan, komunikazio-proposamen ez tradizionalak sortzeko dituzten aukerak aztertzea, dauden tresnak eraldatzea edo proiektu bakoitzaren beharrei erantzuteko forma berriak eraikitzea da bere lanaren muina, ezinbesteko zeregina da bere artelan munduan.[5]
Txo!?ren hitzetan: “Historiaurreko artea eta teknologia batu direnetik, bat izan dira. Teknologia arterako sortu izan da askotan (...) eta artea beti aritu da teknologiarekin”. Bestealde, bere lanetan adierazi duen moduan, mundu digitalaren eta naturaren arteko sortzen diren loturak aztertzea da bere muga nagusienetarikoa. Azken arlo hau, naturarekin zerikusi duena, oso berritzailea den joera bat da, artistak lan interesgarriak sortzen ari dira arlo honetan, adibidez Bartholomäus Traubeck artista alemaniarra egindako "years" artelanean, zuhaitzen soinua erreproduzitzen duena, edo Mark Fischer delfinaren soinuak erabili duena[6].
Lan nabarmenak
Lan nagusiak
- Ignis Fatuus: Kasu honetan Txo!? protagonista bihurtzen da, 2015. urtean burututako ikus-entzunezko performance da. Bideo baten bitartez naturaekin kontaktuan jartzea da xedea, horretarako naturarekin lotzen ditugun mugimendu, irudiak eta soinuak aurkezten ditu. Batez ere animali eta naturan aurkitzen ditugun soinuak, mendia egongo ginateke bezala[7].
- Hots materikoak: Material eta objektu ezberdinak erabiliz, soinu makinak sortzea du herburu, sortutako soinua osatutako materialarekin erlazioa gordetzen du. Proposamena bikoitza da kasu honetan. Lehenik, piezak eskultura interaktiboak izango balira bezala, erakusketa edo aurkezpen batean jendeak erakartzea du helburu, jolastu edo barnean zer daukaten ohartzeko. Bestetik, artista, atal ezberdinekin batera performance bat irudikatzea. Txo!?ren piezak musika tresna bihurtzen direnez, ikusleak soinuak sortzeko erabiltzen ditu, eta pieza artistikoa bera gainditzen duen musika emanaldi bat osatzeko konbina daitezke, eta ikuskizun baten instrumentu bihurtu.[7]
Proposamen didaktikoak
- Graffiti Digital Kolektibo (Bideo Mapping): Arte digitalak, hirikoak eta komunitarioak erabiltzea aukeratu zuen, komunikazio ikus proposamen ez tradizionala sortzeko dauden aukerak miatuz. Arreta sortzeko, graffiti digitaleko/bideo mapping hautatzea erabaki zuen, kolektiboaren eskuhartzeak bilatzen zuena. Ikasleek beren gainerako ikastetxeekin, auzoarekin edo gizartearekin, oro har, partekatu nahi dituzten mezuak eta esperientziak ezagutarazteko erabili zuen. Txo!? galdera batzuk proposatzen ditu. Zer esan nahi diote ikasleek munduari? Nola formulatu ditzakete mezu horiek, testualki, modu bisualean? Zein aukera ematen dizkigu teknologia digitala, ikusizko arteak eta graffitia? Txo!?- ren lana eta haren bideo-mapping arkitektonikoko sorkuntzak elkartzeak galdera hauei erantzuna bilatzeko erreflezioa bilatzen du.[8]
- Fossil plastics (Alegiazko enborrak): Zuhaitza moztu edo kaltetu gabe, honen azalen forman oinarritutako eskultura-koadroak sortzea planteatzen du Txo!?. Zuhaitzak gure ekosistemaren oinarri direla kontuan izanda, gehiegizko plastikoen arazoarekin lotzea da bere lanaren helburua. Baita, prozesu artistiko/teknologiko garaikideei buruz ikastea, fotogrametria[9] kasu. Fossil Plastics proiektuaren bidez eta fotogrametria eta naturarekin egindako lana izan zen hau. Artearen bidez plastikoen problematika eta zuhaitzek gure ekosisteman duten garrantzia nabarmentzea da helburua, prozesu honetan, 3D eskaneatzeko prozesu garaikideak ezagutzeak ikusarazten du artistak, fotogrametria eta hiru dimentsioko erreprodukzio-kontzeptuak erabiliz.[10]
Musika
Jaialdi ezberdinetan parte hartu du, hala nola, Festivalarte, Ikus 06, Cortarte, Memora, Sonorama eta abar. Musika mota ezberdinekin lan egin du, rock, hardcore edo hip hop taldeekin zein techno, minimal, drum and bass, reggae jartzen duten DJ-ekin. Hala nola, musika klasikoekin batera, berriki sortutako Muna Ensemblerekin, non biolin, flauta eta pianoarekin biltzen dira, musika klasiko eta garaikideari irudiak gehituz. Mundu zabaleko hiri askotan eman ditu emanaldiak, addibidez, Tokio, Berlin, Mexiko DF, Venezia, Madril, Gasteiz eta Bilbo besteen artean.
Argazkigintza
Jasotako sarien artean aipagarriena argazkigintzarekin zerikusia du, Belarra larburmetraian burututako lanarengatik izan zen, Gironako Zinema Festibalean argazkigintza hoberenari saria jaso baitzuen.[11]
Dibulgazioa
Elurmaluta Produkzioak, Txo!?ren aktibitate artistikoa erakusten du, bere webgune profesinala, non bere interesen berezko zatiak aurkezten dira. Tailerrak, hitzaldiak, artikuluak eta lan akademikoekin batera, teknologiari so egiteko gunea bihurtu da. Bere izaera kritiko eta erreflexiboaren atal garrantzitsuak azalaratzen dira, arlo artistikoan zein egunerokotasunean oinarria izan.
Artea eta teknologia
Kultura digital berrien bitartez artea zabaltzeko aukerak handitu dira, hedapen handiko esparru garrantzitsua da mundu digitala. Ekoizpena gero eta handiagoa da, edonork sortutakoa, sormen aukerak handitzen[12]. Batzuetan aplikazio baten bitartez egindako artelan txikiak dira, horrez gain, artista ugari dira mundu mailan beraien artenalak teknologia berrietatik atera direnak. Adibidez, oso ikusgarriak dira bideo-mappinak eraikuntza famatuertan, non eraikinaren arkitektura eta sortutako argi irudien bateratzea zekulako ikuskizuna sortzen du. Beste aldetik, “tokens no fungibles” (NFT) sortutako artea sekulako gorakada izan du, arte teknologiko berri honek sekulako dirua mugitzen hasi da, etorkizunean arte digitalaren iraultza bihurtu daitekeena[13].
Erreferentziak
- «Nuevas tecnologías | Tresnaka» www.tresnaka.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- «Elurmaluta.net - Proiektuak» www.elurmaluta.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- «Txo!? | Tresnaka» www.tresnaka.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- (Gaztelaniaz) «Los trabajos de Martin Etxauri, unión de arte y tecnología» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- (Ingelesez) «elurmaluta» Vimeo (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- (Gaztelaniaz) manuelprofeieda. (2015-04-05). «Arte, Tecnología, Naturaleza: tres sorprendentes proyectos multimedia» La despensa de Leonardo (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
- «Txo!? | Tresnaka» www.tresnaka.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- Txantiloi:Euskera Calvelhe, Lander. [https://www.tresnaka.net/sites/default/files/propuestas/Tresnaka_UD_Txo_EUS_3.pdf Graffiti Digital Kolektiboa (bideo mapping). ].
- (Gaztelaniaz) «Fotogrametría, escanear en 3D con una cámara fotográfica» Bitfab 2020-03-20 (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- Txantiloi:Euskera [https://www.tresnaka.net/sites/default/files/propuestas/UD_Txo_eusk_2.pdf Eramateko zuhaitzen azalak. ].
- (Ingelesez) «elurmaluta.artetatekno» elurmaluta.artetatekno (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- Porcel Ziarsolo, Alazne; Artetxe Sánchez, Enara. (2019-10-15). «Hacia la creación de un Museo en la Universidad. La colección de Arte Contemporáneo de la Universidad del País Vasco UPV/EHU» Anales de Historia del Arte 29: 291–315. doi: . ISSN 1988-2491. (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
- (Ingelesez) Rodríguez, Ana Mercedes López. «NFT: del mercado del arte al metaverso» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
Ikus, gainera
- Euskal artistak
- Performance arte
- Ikus-entzunezko errealizazio