Martin Duhalde

Martin Duhalde (Uztaritze, Lapurdi, 1733 Baiona, 1804) euskal idazlea eta apaiza izan zen. Okzitaniako Tolosako unibertsitatean egin zituen Teologia ikasketak. 1770ean apaiztu, eta gero Larresoroko apaizgaitegian irakasle aritu zen. Frantziako Iraultzarekin, 1789an, Hego Euskal Herrira joan behar izan zuen —Hernanira eta Oiartzuna—, eta bera bezala iheska zihoazenei laguntzen jardun zuen. Azkenean, Baionan finkatu eta hantxe hil zen.[1][2]

Martin Duhalde
Bizitza
JaiotzaUztaritze, 1746ko martxoaren 5a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBaiona, 1804ko urtarrilaren 29a (57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 397

Idazlanak

Erlijioa

  • Meditacioneac gei premiatsuen gainean, cembait abisuekin, othoitcekin eta bicitceco erregela batekin Arima Jaincotiarren oneraco (1809)
  • Birjinia edo donceil Christaba, lempizte siciliarra osotasunerat heldu nahi diren nescatcha gaztei moldetzat baliatcecotçat, aita Begirungarri Migel-Aingeru Marin chikien donepilaco fraideac egina eta Lapurdiko Eliza gizon batec berriro Escuararat itzulia (1783-1784), Miguel Angel Marínen obraren itzulpena (1752, Virginia, o la Virgen Cristiana, historia siciliana, para servir a las jóvenes que aspiran a la perfección). Lau liburuki ditu, eta nabari da Larramendiren eragina. Izengabea da, Jean Robin kopiagilearen izena besterik ez duela. J.A. Mujikak frogatu du Duhalderen egiletasuna.[3]

Erreferentziak

  1. Santi Onaindia (1973): Euskal literatura II. Etor, 1973.
  2. Enrike Zabala (1979): Euskal literatura alfabetatzeko, Pax, 1979.
  3. Mujika, Jose Antonio (2010): Birjinia, edo donceil christaba, Bilbo: Euskaltzaindia.

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.