Martin Cahill
Martin Cahill (1949ko maiatzaren 23a - 1994ko abuztuaren 18a) Dublin hiriko irlandar kriminal nabarmen bat izan zen.
Martin Cahill | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dublin, 1949ko maiatzaren 23a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Dublin, 1994ko abuztuaren 18a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Jerome Cemetery (en) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Jarduerak | |
Jarduerak | art thief (en) |
Cahillek komunikabideetan nolabaiteko ospea bereganatu zuen, hauek bera aipatzeko garaian "The General" ("Jenerala") ezizena erabiltzen zutelarik. Era berean izendapen hori komunikabideek Cahillen jarduerei buruz eztabaidatzeko unean legearen arazoak saihesteko erabili ohi izan zuten. Bere bizitzan zehar, Cahillek bere aurpegia telebista irudi eta kazetarien argazkietatik hat ezkutatzeko ahalegin eta ardura berezia izan zuen, horretarako bere aurpegia eskuaren hatzekin edota esku osoarekin ezkutatu ohi zuen.
Haurtzaroa eta gaztaroa
Dublin hiriaren iparraldeko auzune batean jaio zen. Bere gurasoak, Patrick Cahill, itsasargi zaindari alkoholiko bat eta Agnes Sheehan izan ziren. Bere oinarrizko heziketa jaso zuen garaia inguruan, Martin bere anai nagusia zen Johnekin batera familiako ekonomia eskasaren alde esku bat botatzeko asmoz lapurtzera atera ohi ziren. 1960an bere jaiotze auzunea hirigintza plan baten ondorioz erautsi ondoren bere familiarekin batera hiriko Crumlin auzoan dagoen 210 Captains Road kalera lekualdatu zen. Martin haurra bizi zen bere kale berdinean zegoen Kristau Anaien Ikastetxera joan zen (ingelesezko bere laburdura "CBS" hizkiak dira), baina handik lasterrera klaseetatik piper egiten eta bere anaiekin batera lapurreta txikiak burutzen hasi zen. 15 urterekin Royal Navyn (Britainiar Itsas Gudarostea) sartzen saiatu zen, baina atzera bota zuten, ustez hala eskatu ezkero etxe pribatuetan sartzeko bere burua aurkeztu baitzuen.[1]
16 urteko adinarekin bi lapurretengatik zigortua izan ondoren Offaly konderrian dagoen Daingean udalerriko Maria Guztiz Garbiaren Oblatoek zuzenduriko lanbide eskola batera bidali zuten. Zigorra amaitzean, zorren ordainketa ezarengatik Dublin Corporation erakundeak etxetik bota berri zuen bere familiarekin berrelkartu zen. Rathmines auzoko etxe zarpail batzuez osaturiko Hollyfield Buildings etxaldera lekualdatu ziren. Handik gutxira, auzo hartako neska bat zen Frances Lawless ezagutu eta biak ezkondu ziren. Bere anaiekin bat, Martinek inguruetako auzoetan aldikako lapurretak gauzatu zituen, hauetako batean Garda Síochának (Irlandar polizia) konfiskatutako armen biltegian ere ostu zutelarik. Ordudanik, Cahill anaiak armen bidez burututako lapurreta jardueretan buru-belarri ekin zioten.
Osperako bidean
1978an Dublin Corporation erakundeak gainbeheran zegoen Hollyfield Buildings auzoaren sunstsiketa proiektatu zuen. Adi hartan Martin lau urteko espetxe zigorra betetzen zegoen, auzitagietan bere bigarren auzoaren suntsiketaren aurka borrokatu zen. Behin auzotarren etxeak suntsitu eta gero ere, Martin "kanadiar" motako kanpin-denda batean han bertan bizitzen jarraitu zuen. Azkeneko unean, Dublingo alkatea bera zen Ben Briscoe zenak txukunagoa zen Rathmines barrutiko etxebizitza batetara lekualdatzeko konbentzitu zuen arte.[2]
Cahill eta bere taldeak sona handiko lapurreta bat burutu zuten: Harold Crosseko O'Connor's bitxidendan 2,55 milioi balioko urrea eta diamanteak bereganatu zituzten.Russborough House bildumaren barnean zeude munduko margolan ospetsuenetako batzuen lapurretan ere esku hartu zuen,[3] bai eta Dublingo gau giroko barrutian zeuden jatetxe eta kale saltzaileen aurkako lapurretan ugarietan ere.[4]
Heriotza
1994ko abuztuaren 18an Rathmines auzoko bidegurutze batean jo ta bertan hil zuen tiro bat jaso zuen. Tiratzaileak 357 mm-ko magnum errebolber bat zuen, uste denez, Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarraren kide bat omen zen. Erakunde armatua honek baieztatu zuenez, Ulsterko Boluntarioen Indarra (FVU) erakunde paramilitarraekin zuen ustezko harremanari erantzuna izan omen zen. Cahillek lapurtutako margolan batzuk FVUari saldu zionaren susmoa dago. FVUak lapurtutako margolan hauek gerora birsaltzeko asmoz gorde egin zituen, honela Hegoafrikatik ekarritako armamendua lortzeko xedez. Dirudienez, ekintza honek Cahillen patua sinatu zuen, eta IRAren zerrenda beltzean ohorezko lekua lortzea erraztu zion, guzti hau betiere Paul Williams kazetariaren "The General" liburuan azaldutakoaren arabera.[5]
Halere, idazlan honen argitalpenetik aurrera Cahillen heriotzaren inguruan lan egindako inspektoreen artean beste hainbat teoria berri ere agertu dira. Dirudienez, Cahillen bi menpekok (John Gilligan eta John Traynor) kopuru handiko droga inportazio zirkuitu bat zuzentzen omen zuten. Cahillek etekinen portzetaia bat eskatu omen zien, orduan bi hauek IRArengana zuzendu eta berau hiltzeko arrazoi bat iradoki zioten. Halere, 2007an Cahillen alabak argitaratutako beste liburu batean[6] aitak narkotrafikoa gorrotatzen zuela mantentzen du, eta hau beti negozio honetatik at egon zela.
Eragina kultura herrikoian
John Boorman zuzendariak Brendan Gleeson aktoreak antzeztutako "The General" (1998) filma zuzendu zuen. Filmak Canneseko Zinemaldian zuzendari onenaren saria irabazi zuen. filma hau Williamsen liburuan oinarrituta dago, hau era berean "Sunday World" egunkariko gertakarien ataleko arduraduna delarik. Bitxikeri gisa, Boormanek bere etxebizitzan Cahillen lapurreta bat izan zuen, honek bere "Deliverance" filmaren bidez lortutako soinu banda onenaren sari gisa emandako Urrezko Diskoa ostu zuelarik. Gertakari hau filmeko une batean irudikatzen da[7].
Kevin Spacey aktoreak antzeztutako "Ordinary Decent Criminal" (2000) filma ere pertsonaia honetan ere arinki oinarrituta dago.
"Veronica Guerin" (2003) filmaren arabera, Cahillen heriotza John Gilliganek agindu omen zuen. Filma honetan Gilligan eta Traynor ez dira Cahillen menpeko gisa irudikatzen, talde etsai edo aurkari bateko kide gisara baizik.
Esanak
« | Nitaz pentsatzen duan edozer, banauk. Nigandik nahi duan edozer, hirea duk. Niri kendu nahi didaken edozer, kendu diezadak. Zer egin nazakek? Egin diezadaken gauzarik okerrena ni hiltzea duk, eta gero berdin izango zaidak, aske izaten jarraituko diat" | » |
« | "Ikastetxe erreformista nire oinarrizko ikastetxea izan zian, St. Patrick erakundea nire institutua, eta Montjoy espetxea nere unibertsitatea. Han zekidan guztia ikasi nian". | » |
Erreferentziak
- Paul Williams, "The General," pág. 21
- Paul Williams, "The General," págs. 35-37
- Paul Williams, "The General," págs. 95-116
- Paul Williams, "The General," págs. 201-210.
- Paul Williams, "The General," págs. 11-14, 273-280
- CAHILL, Frances; "Martin Cahill, My Father", New Island Books, 2007.
- https://web.archive.org/web/20071114011247/http://industrycentral.net/director_interviews/JB03.HTM Safe Haven. Salon.com (ingeleraz)