Martha Argerich
Martha Argerich (Buenos Aires, 1941eko ekainaren 5a) argentinar piano-jotzailea da.
Martha Argerich | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1941eko ekainaren 5a (82 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Chen Liang-Sheng (en) 1964) Charles Dutoit (en) (1969 - 1973) Stephen Kovacevich (en) (1974 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa ingelesa italiera alemana portugesa |
Irakaslea(k) | Vincenzo Scaramuzza (en) Friedrich Gulda Arturo Benedetti Michelangeli |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) EMI Philips EMI Classics Philips Classics Records (en) Decca (en) |
|
Lau urte zituela eman zuen lehenengo kontzertua, eta zortzi urte bete zituenetik aurrera kontzertu ugari eman zituen. Teknika Friedrich Guldarekin eta Nikita Magaloffekin landu ondoren, izugarrizko arrakasta izan zuen 1957an Genevako eta Bolzanoko nazioarteko lehiaketetan. Hala hasi zuen bere bakarlari karrera. 1965ean, Chopin txapelketa irabazi zuen Varsovian. Musikagile erromantikoen (Chopin, Schumann, Liszt) interprete handia bihurtu da Martha Argerich bere jotzeko modu sutsuari esker. Aldi berean, XX. mendearen hasierako musikagileak ere interpretatzen ditu, hala nola Ravel eta Prokofiev.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.