Marta Macho Stadler

Marta Macho Stadler (Bilbo, 1962ko irailaren 9a) matematikaria eta zientzia dibulgatzailea da. Geometria eta Topologia irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Foliazioen Teoria Geometrikoan eta Geometria ez abeldarrean aditua da. Kultura Zientifikoko Katedrako Mujeres con Ciencia espazio digitalaren editore ere bada, eta lan honengatik sari batzuk jaso ditu, artean 2016ko Berdintasunerako Emakunde Saria.

Marta Macho Stadler

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarta Macho Stadler
JaiotzaBilbo, 1962ko irailaren 9a (61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea lizentzia
Claude Bernard University Lyon 1 (en) Itzuli doktoretza
Tesi zuzendariaGilbert Hector (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)José Ignacio Royo-Prieto (en) Itzuli
Pablo González Sequeiros (en) Itzuli
Álvaro Lozano Rojo (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (1985 -
Jasotako sariak
KidetzaEmakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkartea
Q106817516 Itzuli

Facebook: marta.machostadler Twitter: MartaMachoS Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Matematikan lizentziatu zen 1985. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikasketok amaitu orduko irakasle kolaboratzaile bezala kontratatu zuen Matematika Sailak. 1987. urtean Gilbert Hector doktorearekin lanean hasi zen Lyongo Claude Bernard unibertsitatean. Unibertsitate horretan egin zuen tesia, 'Isomorphisme de Thom pour les feuilletages presque sans holonomie' (‘Thomen isomorfismoa ia holonomia gabeko foliazioentzat’), 1996. urtean doktore titulua lortuz. Egun Geometria eta Topologia Irakasle Agregatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ikerketa gaien artean, Foliazioen Teoria Geometrikoa da aipatzekoa.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean Matematika Graduko Topologia eta Topologia Sakontze (hirugarren eta laugarren mailak) ikasgaietan irakasle da. Horretaz gain, unibertsitate berean Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Unibertsitate Masterrean Topologia Aljebraikoa irakasgaian ere bada irakasle. EHUko Bizkaiko Esperientzia Geletan Matematika eguneroko bizitzan: gizartea eta kultura hautazko ikasgaia ere irakasten du. 2007tik ECSING ikertaldean dihardu geometriaz eta topologiaz.[1]

Zientzia dibulgatzailea

1999 urtean hasi zen zientzia-dibulgazioan lanean. Bere lehenengo lana 'Ibilaldi bat geometrian' konferentzia zikloaren antolaketan parte hartzea izan zen, eta hamar ikasturtez burutu zuen lan hau.[2] Zientzia-dibulgazioan egindakoen artean aipatzekoa da emakumeak zientzian burututako lanen zabalkuntza. Espainiar Matematika Elkarteko (Real Sociedad Matemática Española, RSME) Emakumeen Batzordeko kide izandakoa da eta zientzia gizarteratzeko lanean dihardu.

Zientzia-dibulgazioaren barruan, matematikak literaturan duen presentzia aztertzen egiten du lan.[3] Hori dela eta, testuen eduki zientifiko eta egitura matematikoa aztertu izan ditu eleberri, komiki, poesia eta antzezlanetan. RSMEren DivulgaMAT portalaren 'Literatura eta Matematika' eta 'Antzerkia eta Matematika' atalen arduraduna da.[4] Ikasle eta orokorrean jendarteari zientzia helarazteko ekintza desberdinetan hartzen du parte kultur zentru eta ikastetxe zenbaitetan, eta blog batzuetan parte hartzen du, hala nola: ZTFNews.org (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, EHU) eta Cuaderno de Cultura Científica (Kultura Zientifikoko Katedra, EHU). Urtero Bilboko Bidebarrieta liburutegian antolatzen den ‘Emakumeek zientzia egiten dute/ Ellas hacen ciencia’ zikloa koordinatzen du.

2010az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Berdintasun Batzordeko kide da, eta 2015az geroztik Garapenerako Lankidetza Kontseiluko kide ere bai. 2011 urteaz geroztik AMITeko kide da.[5]

2014ko martxoaren 8an sortu zenetik, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren 'Mujeres con ciencia' espazio digitalaren editore eta bultzatzailea da, emakumeek zientzian egindako ekarpenak zabaltzen dituena, bai aitzindariak bai egungo zientzialarien lana ezagutaraziz eta zientzia genero ikuspegiz aztertuz.[6]

2015. urtean Alacanteko Unibertsitateko Berdintasun Saria jaso zuen dibulgazioan egindako lana eta emakume zientzialariek giza garapenean egindako ekarpenak ezagutarazteagatik. Eta RSMEren domina matematika-dibulgazioan egindako lanagatik, berdintasunarekin duen konpromezuagatik eta hezkuntza maila desberdinetako irakaseen artean loturak ahalbidetzeagatik.

2016ko azaroan jaso zuen Berdintasunerako Emakunde Saria matematika eta zientzien ezagutza emakumeengana hurbiltzera bideratutako ibilbide zientifikoarengatik, matematiken hezkuntzan genero ikuspegia txertatu izana eta unibertsitatearen barruan emakume eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten batzorde zientifiko eta akademikoetan parte hartu izana goraipatuz. Sariaren zenbatekoa 14.400 euro dira, eta EHUn ikasten ari diren emakume errefuxiatu eta genero indarkeriaren biktimentzat emango ditu.

'Emakumeak Zientzian' zientziaren historian emakumeen paperari buruzko gidaliburu didaktikoaren koautore da.[7]

Askok izengoitiz izenpetu zituzten beren lanak, eta lortu zuten zientzia arloko elite garrantzitsuetara ailegatzea; andrazkoak zirela jakiten zenean, nola zientzia ondo egiten zutela erakutsi zuten, ezin izaten zituzten baztertu. [Marta Macho Stadler][8]

Sariak

  • 2024ko Zirgaria saria EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren Mujeres con Ciencia blogak Berdintasunaren aldeko proiektuagatik. [9]
  • 2023: Muy Interesante aldizkariak Marta Macho Stadlerri eman dio Emakume Zientzialarien Saria[10]
  • 2023: Lilly Fundazioaren Dibulgazio Zientikorako Saria.[11]
  • 2021: 20Minutuen eta Intermon Oxfamen Aurreratzaileen Sariaren VII. edizioko finalista.[12]
  • 2019: Bilboko udaleko "Ospetsu" izendapena. “Dibulgatzaile zientifiko gisa egindako lanagatik eta zientzian emakumearen papera ikusgarri egiteagatik”.[13]
  • Espainiako Matematikaren Errege Elkartearen domina 2015ean.[15]
  • Alacanteko Unibertsitateko IgUAldad saria 2015ean.[16]

Erreferentziak

  1. Marta Machoren orria EHUko webgunean
  2. Matematicalia dibulgazio aldizkari zientifikoa
  3. «Kontaketa eta kontuek bat egin dute Marta Machoren eskutik» GITB :: Goierri Irrati Telebista :: (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  4. Marta Machoren ekarpenak DivulgaMat blogean
  5. Marta Machoren orria AMITeko webgunean
  6. (Gaztelaniaz) «Mujeres con ciencia | Mujeres con ciencia» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2017-10-22).
  7. 'Emakumeak Zientzian'
  8. «Beste begirada bat: andrazkoena» Berria 2015-04-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  9. (Gaztelaniaz) Domínguez, Eunate F.. (2024-02-29). «Mujeres con Ciencia blogak Zirgari Saria jasoko du» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  10. «Muy Interesante aldizkariak Marta Macho Stadlerri eman dio Emakume Zientzialarien Saria» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  11. «Lilly Fundazioak 2023ko Zientzia Dibulgazioaren Saria eman zion Marta Macho Stadler UPV/EHUko irakasleari» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  12. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2021-03-02). «Mafalda Soto, Marta Macho y Ana Freire, reconocidas como mujeres Avanzadoras por '20minutos' y Oxfam Intermón» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  13. Goikoetxea, Cristina. (2020-01-01). «Bilbok lau Ospetsu gehi ditu» Bilbao (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  14. Matematiketan doktorea eta “Mujeres con ciencia” blogaren arduraduna den Marta Machok jasoko du 2016ko Berdintasunerako Emakunde saria Emakunde aldizkaria (2016-12-02)
  15. Resolución de la primera edición de las Medallas de la RSME Real Sociedad Matemática Española
  16. Marta Macho, nueva embajadora del compromiso de la Universidad de Alicante con la igualdad efectiva entre mujeres y hombres Alacanteko Unibertsitatea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.