Marta Juaniz
Marta Juaniz Azkarate (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1964ko otsailaren 25a) aktorea da.[1]Ikuskizunen eta muntaien ekoizpenak ere kudeatzen ditu.
Marta Juaniz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1964ko otsailaren 25a (60 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Antzerki Eskola |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Ibilbidea
San Benitoko mojen eraginez aukeratu zuen Martak aktore lanbidea. Eskola itxi zuenean, 6 urte zituen, eta betiko grabatuta geratu zitzaizkion bi antzezlanetan parte hartu zuen: Udaberriaren jaiotza, sagarrondoaren papera egiten zuena eta Edurnezuri. Ereinda zegoen hazia.
1987an, Nafarroako Antzerki Eskolan matrikulatu zen, eta, bere bizitzako etapa bati hasiera eman zion, bere lanetik bizitzea lortu duen aktore profesionala izatera ahalbidetu dion bidea.
1992an, Miguel Munárriz bikotekidearekin batera, La Navé Producciones Teatrales SL konpainia sortu zuen.[2]Orduz geroztik, aktore-lana eta ikuskizunen eta muntaien ekoizpena uztartzen ditu, bai bereak, bai beste konpainia eta erakundeenak.[3]
2021ean Federico Garcia Lorcaren Bodas de sangre, formato handiko, lana zuzendu zuen.[4]
Lanak
Antzerkian
- Orquesta de señoritas, Pedro Miguel Martínezek zuzenduta ,
- '¡Ay, Carmela!'
- La dama no es para la hoguera, zuzendaria Miguel Narros;
- El burlador de Sevilla,zuzendaria Miguel Narros
- Tío Vania', Chéjovena;
- La discreta enamorada', Lope de Vegarena,
- Marina (zarzuela), Gustavo Tambasciorekin; '
- Máster Class', T. Mcnall-rena, Magüi Mirak zuzenduta;
- Por delante y por detrás, Michael Frayn-ena Alexander Herold-ek zuzenduta
- La casa de Bernarda Alba, Carme Portacelirekin; '
- Luz de ensayo', egilea eta zuzendaria Valentín Redín;
- Squash, Ernesto Caballerorena, M. Munárrizekin;
- Dios, Woody Allenena, zuzendaria Paco Mir;
- Tres hermanas, Chéjovena, zuzendaria I. Aranaz;
- Luz de gas,zuzendaria S. Frank;
- Terapia verbal, egileak Ana Maestrojuán eta Miguel Munárriz, zuzendaria Miguel Munárriz
- La Reme tenía un precio, egileak Ana Maestrojuán eta Miguel Munárriz, zuzendaria Miguel Munárriz;
- Casa de Muñecas Ibsen-ena, zuzendaria Miguel Munárriz;
- Clitemenstra edo El Crimen, Marguerite Yourcenar idazlearena, zuzendaria R. Romanos
- La importancia de llamarse Ernesto, zuzendaria Alfredo Sanzol
- El atribulado voto de la señá María, egilea eta zuzendaria Miguel Munárri.
- Las alegres casadas, zuzendaria Andrés Lima
- Derechos humanos a escena, zuzendaria Garbi Losada.
- Los petálos del alma de Rilke, Coronas de plata, Todas eran mis tías eta 'Goyena Arraiza, Emilia egilea eta zuzendaria Miguel Munárriz
- Lorca, niño, Polvo serán... más polvo enamorado' eta El crimen fue en Granada, La Navek ekoitziak Oliteko Antzerki Jaialdirako, egilea eta zuzendaria Miguel Munárriz.
- La Casa Cuartel de Bernarda De Alba, zuzendaria Fermin Cariñena.[5][6]
- Falla-Lejárraga, 1915. El hechizo de El amor brujo, zuzendaria Victor Uriarte. Maria Lejarraga idazle errioxarrari omenaldi gisa.[7]
Erreferentziak
- Iametza. «MARTA JUANIZ» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
- Marta Juániz-Comparto Teatro. (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
- «Marta Juániz» butaca 78 eserlekua (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
- Alejos, Nerea. (2021-10-07). «Marta Juániz dirige un 'Bodas de sangre' a ritmo de txalaparta» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
- La casa de Bernarda de Alba. .
- Costa, Diego Da. (2021-11-14). «Marta Juániz, gran dama del teatro navarro, protagoniza "La casa cuartel de Bernarda Alba", de Fermín Cariñena» Cinemagavia (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
- .
- «Marta Juániz (cine.com)» cine.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).