Marta Flich

Marta Flich, benetako izenez Marta Martinez Nebot, (Valentzia, 1978) espainiar ekonomialaria eta aktorea da.

Marta Flich

Bizitza
JaiotzaValentzia, 1978ko uztailaren 21a (45 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
University of Delaware (en) Itzuli
Hezkuntza-mailamasterra
lizentzia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, ekonomialaria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Mediaset España
Huffington Post

martaflich.wordpress.com
IMDB: nm4204540 Facebook: marta.flich Twitter: martaflich Instagram: martaflich Edit the value on Wikidata

Bizitza

Valentzian jaioa, bere bizitzaren zati gehiena Vall de Uxón bizitzen igaro du. Zazpi urterekin pianoa eta kantua ikasten hasi zen musika kontserbatorioan.

Valentziako Unibertsitatean Ekonomian lizentziaduna eta Delawareko Unibertsitatean Naziorteko Merkataritzan masterduna da. Bankuetan lan egiten zuen aldi berean antzezpena ikasi zuen.

Aktore lan egiteaz gain, telebista aurkezle aritu da ere.

2016tik Huff Post egunkarian kolaboratzen du video blog batean gaurkotasun ekonomikoa era errazean eta hezitzailean azalduz.

2018tik Onda Cero irrati kateko Por fin no es lunes irratsaioan kolaboratzen du. Gainera, Ese programa del que usted me habla telebista saioa aurkezten du La 2 telebista katean.

Telebista

UrteaIzenburuaKatea
2019Todo es mentiraCuatro
2018Ese programa del que usted me hablaLa 2
2018Roast BattleComedy Central
2017Mad in SpainTelecinco
2011Solo comediaWeb
2010Impares PremiumNeox
2008HKMCuatro
2007LalolaAntena 3
2007Escenas de matrimonioTelecinco
2007Cuestión de sexoCuatro

Zinema

UrteaFilmaZuzendaria
2014VampyresVíctor Matellano
2013Días de lluviaEneas Martínez
2013OmnívorosÓscar Rojo
20122x0 (film laburra)Marta Flich eta Román Reyes
2010La curva de la felicidadLuis Sola

Antzerkia

Aktorea
UrteaAntzezlana
2016 Debate
2015 Vooyeur
20135 mujeres que comen tortilla
2013Efecto dominó
2012Sé infiel y no mires con quién
Zuzendaria
UrteaAntzezlana
2008La boda del Zinc
2000Triple A

Liburuak

  • Necroeconomía: El manual para entender la economía perversa (2019)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.