Marta Cárdenas

Marta Cárdenas Díaz de Espada (Donostia, 1944ko irailaren 5a) euskal herritar margolari eta grabatzailea da.[1]

Marta Cárdenas

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1944ko irailaren 5a (79 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaManuel de Cárdenas Rodríguez
Ezkontidea(k)Luis de Pablo
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, Irarlea eta artista

Biografia

Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan eta Parisen ikasi ondoren, 1970ean lehendabizikoz Donostian bere lana aurkeztu eta hainbat erakusketa izan ditu Euskal Herrian zein nazioartean, 1970 eta 1980ko hamarkadetan.

1995ean, bestalde, bere marrazkiz osatutako erakusketa antologikoa egin zuten Bilboko BBKren erakusketa-aretoan.

Marta Cárdenasek teknika tradizionala erabili ohi izan du, eta paisaietan gauzatu du gehienbat bere lana, kasurik gehienetan estudiotik kanpo, aire zabalean. 1980tik aurrera, bere pintura gero eta abstraktuago bilakatu zen, betiere errealitatean inspiratuta. Indiara egindako bidaia baten ondorioz osatutako lanekin eman zuen 2000. urtean abstrakziorako azken urratsa, eta urte horretan aurkeztu zuen Donostiako Galeria 16 erakustokian bere lehenengo erakusketa erabat abstraktua, bidaian hartutako oharretan oinarritua, eta ez izadian bertan egindako koadroz osatua.

Marta Cárdenas, Luis de Pablo konpositorearekin ezkonduta, Madrilen bizi da azken urteotan.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.