Marta Álvarez Guil

Marta Francisca Álvarez Guil (Madril, 1967) legelaria eta exekutiboa da.

Marta Álvarez Guil
presidentea

Bizitza
JaiotzaMadril, 1967 (56/57 urte)
Hezkuntza
HeziketaCEU San Pablo Unibertsitatea
zuzenbide
Jarduerak
Jarduerakzuzendari exekutiboa
Enplegatzailea(k)El Corte Inglés

El Corte Inglés-eko presidentea da (SwenoTelefonia , Sweno Energy Energia, Sfera, Espainiako El Corte Inglés, Portugaleko El Corte Inglés , Hipercor, Eyre Hotelak, El Corte Inglés Bidaiak, BitCor kriptomonetak, Sicor seguritatea, Sanchez Romero supermerkatuak, Bricor brikolajea eta Supercor supermerkatuak), Ramon Areces Fundazioa eta Iberia eta Vuelingeko (IAG taldea) akzioduna.

Biografia

Bera eta bere ahizpa, Cristina, Alfonso del Rey eta Maria Jose Guilen alabak dira. Ama 1992an, alargun geratu zenean, Isidoro Álvarezekin ezkondu zen.[1] 2003an, bi ahizpek lehen deitura aldatu eta Álvarez adopziozko aitarena jarri zuten.[2] Marta Álvarez zuzenbidean lizentziatu zen CEU San Pablo Unibertsitatean (Madril), eta, ondoren, arte-ikastaro bat egin zuen Sotheby’sen (Erresuma Batua), artea gustatzen baitzitzaion.[3][4] Denboraldi bat ere igaro zuen Parisen, eta merkataritza-banaketaren ezagutzan sakondu zuen.[5]

Sotheby's enkante-etxean lan egin zuen bost urtez, lehenbizi Londresen eta gero Madrilen. Castellana pasealekuko Corte Inglésen lan egin zuen jendeari saltzen, ondoren taldeko bidaia sailetik pasatu zen, bekadun gisa.[3][6] 2015ean, Corte Inglés-eko administrazio-kontseiluan sartu zen.[7][8] 2019an, konpainia horretako lehendakari izendatu zuten.[9] 2021ean Ramón Areces Fundazioko lehendakari izendatu zuten.[10][11][12]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.