Martínez-Rivas etxea
Martínez-Rivas etxea edo Santa Clara jauregia Getxoko (Bizkaia) jauregi bat da, Neguri auzoan kokatua, Foruak kaleko seigarren zenbakian. 1902an diseinatu zuen José María Basterra arkitektoak, Pedro Chalbaudentzat, eta old english izeneko arkitektura estiloari jarraikiz eraikita dago.
Martínez-Rivas etxea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Getxo |
Koordenatuak | 43°20′N 3°01′W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1902 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | José María Basterra Manuel María Smith |
Eraiki eta urte gutxira Jose Maria Martinez de las Rivasek erosi zion Pedro Chalbaudi, eta ondoren Manuel María Smithek eraikina erabat eraberritu zuen, 1918. urtean. Eraberritze hartan Ana erreginaren estiloko apaindurak jarri zitzaizkion egiturari, eta horrez gain Smithek ingeles gazteluaren itxura eman zion jauregiari.
Jauregian, gaur egun, Getxoko Udalaren bulego batzuk daude.
Iruditegia
- Ataria.
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.