Martín de Salvatierra
Martín de Salvatierra (Vitoria, 1525 – Ciudad Rodrigo, 1604ko abenduaren 13an) XVI. mendeko apezpikua izan zen.
Martín de Salvatierra | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1591ko maiatzaren 15a - ← Pedro Maldonado (en) - Pedro Ponce de Léon (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Ciudad Rodrigo (en)
1583ko martxoaren 23a (juliotar egutegia) - ← Gil Ruiz de Lihori (en) - Juan Bautista Pérez Rubert (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Segorbe (en)
1578ko uztailaren 23a - 1583ko martxoaren 23a ← Juan Trullo (en) - Gaspar Juan de la Figuera (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Albarracin (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Gasteiz, 1525 | ||||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Ciudad Rodrigo, 1604ko abenduaren 13a (78/79 urte) | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katoliko latindarra eta apezpiku katolikoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
Tristán de Salvatierra eta Ana de Ulibarri-ren semea. Aitaren partetik, Juan Martínez de Salvatierra eta María de Adurza zituen aiton-amonak, amaren partetik ordea, Hernán Sánchez de Ulibarri eta Mari López de Esquivel.[1]
Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen. Fiskal eta inkisidore aritu zen zenbait epaitegitan, Murtzian, Llerenan eta Valentzian, hain zuzen ere.[1] 1577an, Albarracíneko apezpiku izendatu zuten eta 1582an Segorbe-ra mugitu zuten eta 1591an Ciudad Rodrigora, non hil zen.[2] Hil ondoren, bere omenez Antzinako Gasteizko babes-etxea sortu zen, zeina 1777an jarri zen martxan.[3]
Irudi galeria
- Martin de Salvatierraren hilobia, antzinako bases-etxea zena, eta egungo San Prudentzio zaharren egoitza dena.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) García Sánchez, Justo García Sánchez. (2020). Algunas reflexiones acerca del sínodo diocesano de Ciudad Rodrigo, de1592, del obispo Martín de Salvatierra. ISBN 0034-9372..
- «SALVATIERRA, Martín de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-06).
- (Gaztelaniaz) LEZAUN, Juan. «El Hospicio de Vitoria y su “Ramo de Expósitos”» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-06).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.