Martí de Riquer
Martí de Riquer i Morera (Bartzelona, Katalunia, 1914ko maiatzaren 3a - ibidem, 2013ko irailaren 17a) katalan idazlea izan zen. Idazle humanista eta literatura-kritikaria, Erdi Aroko gaietan espezializatua.
Martí de Riquer | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1977ko ekainaren 15a - 1979ko urtarrilaren 2a
1950 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bartzelona, 1914ko maiatzaren 3a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | Bartzelona, 2013ko irailaren 17a (99 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria | ||||
Familia | |||||
Aita | Emilio de Riquer y Palau | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea | ||||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, Ikasketa klasikoetan aditua, hizkuntzalaria, filologoa, politikaria, literatura historialaria, editorea, unibertsitateko irakaslea, erromanista eta requeté soldier (en) ![]() | ||||
Lantokia(k) | Madril eta Bartzelona | ||||
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Real Academia Española Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) ![]() Bartzelonako Kondearen Kontseilu Pribatua Real Academia Galega Medieval Academy of America (en) ![]() Académie des Inscriptions et Belles-Lettres | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Biografia
Familia aberats eta ikasi batean hazi zen. Aitona, Alexandre de Riquer, margolari eta grafista modernista handia izan zen. Bartzelonako Unibertsitate Zentralean egin zituen ikasketak, eta bai han bai Unibertsitate Autonomoan, katedradun izan zen, jubilatu zen arte (1984). 1965ean, Real Academia Españolako kide hautatu zuten, eta Bartzelonako Reial Acadèmia de Bones Lletreseko zuzendaria da egun.
1997an, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuen. Espainiako eta Kataluniako Erdi Aroa da bere obraren aztergai nagusia. Erakutsi du Erdi Aroa ez zela erromantikoek ikusarazi nahi izan zuten bezain iluna, eta gauza asko argitu ditu trobadoreen lirikaz eta zalduneriako munduaz.
Lanik aipagarrienak: L´humanisme català (1935, "Humanismo katalana"), La lírica de los trovadores (1948, "Trobadoreen lirika"), Los trovadores (1975, "Trobadoreak"), Historia de la literatura catalana (1964-1987, "Katalan literaturaren historia") eta Antologia de poetes catalans (1997, "Katalan olerkarien antologia"). Aipagarriak dira, halaber, klasikoez egin dituen edizio kritikoak: Aproximación al Quijote (1970) eta Aproximació al Tirant lo Blanc (1990).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.