Marsvinsholm gaztelua
Marsvinsholm gaztelua (suedieraz: Marsvinsholms slott) Suediako Ystad hiritik gertu dagoen gaztelu bat da, 12 kilometrotara, Eskaniako konderrian.
Marsvinsholm gaztelua Marsvinsholms slott | |
---|---|
Marsvinsholms slott | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Eskaniako konderria |
Suediako udalerria | Ystad udalerria |
Koordenatuak | 55°27′48″N 13°42′29″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1648 |
Arkitektura | |
Historia
XIV mendean Bosøe, Borsøe eta Bordsyø izenekin ezagutu zen eremu hau eta Daniar monarkiak eskuratu zuen. 1630an Otte Marsvin nobleak erosi zuen eta 1644 eta 1648 artean gaztelua eraiki zuen. Marsvinsholm izenak "Marsvin-en uhartea" esan nahi du. Marsvin familia Danimarkako familiarik aberatsenetakoa zen.
1658 Roskildeko Itunaren ondoren Suediako monarkiak eskuratu zuen gaztelua eta XVIII eta XIX mendeetan hainbat aldiz berriztu zuen. 1854an Jules Stjernblad baroiari saldu zioten eta 1910an Johannes Johannesen daniarrak erosi zuen.
Arkitektura
Lau solairuko eraikin laukia da, eta ipar-ekialdeko eta hego-mendebaldeko erpinetan solairu bat eghiago duten dorreak daude. Hondartza bat dauka ondoan eta aintzira txiki bat ere bai.