Marseillako xaboi
Marseillako xaboia (okzitanieraz: Sabon de Marselha; frantsesez: Savon de Marseille, savɔ̃ də maʁsɛj ahoskatua) landare-olioz egindako xaboi tradizional bat da, Marseillan egina eta 1370 inguruan lehen aldiz saldu zutena. Marseillan, XV. mendean, hezur-hautsez (potasio asko zuten) eta landare-koipez baliatzen ziren xaboigintzarako.[1] 1688an, Luis XIV.ak, Colberten ediktu baten bidez, Marseillako xaboia izenaren erabilera Marseillako eremuan egindako oliba-olioz egindako xaboietara mugatzeko arauak indarrean sartu zituen, Gaztelako xaboiaren imitazioz.[2] Gaur egun, lege honek indarrean dirau, nahiz eta araudiak orain beste landare-olio batzuk erabiltzea baimentzen duen.
Marseillako xaboi | |
---|---|
hard soap (en) | |
Erreferentziak
- Agirre Sorondo, Antxon. (2006-10-13 / 2006-10-20). «Naxari. Xaboiak: Historia» Euskonews (365).
- Association des Fabricants de Savon de Marseille. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.