Mars 3

Mars 3 espazio zunda (Marsnik 3 ere deitua) Mars 2a bezalako ontzi bat zen, bakoitza orbita modulu eta erantsitako jaitsiera modulu batekin, Marte planetaren esploziorako erabili ziren sobietar zunden Mars programaren barnean garatuak. Mars 3 orbitatzailearen xede nagusia Marteko lurrazalaren eta hodeien irudiak lortzea, tenperatura zehaztea, lurrazalaren topografia, konposaketa kimikoa eta propietate fisikoak aztertzea, atmosferaren propietateak neurtzea eta eguzki haizea eta Marteko eta planetarteko eremu magnetikoak neurtzea zen. Modulu lurreratzaileak igorritako seinaleen Lurreranzko errepikagailu bezala ere arituko zen.

Mars 3
Historia
Espazio jaurtiketa 1971ko maiatzaren 28a
Atmosferan sartzea 1972ko abuztuaren 23a
KudeatzaileaSobietar Batasuneko espazio programa
Kokapena
KokapenaPhaethontis quadrangle (en) Itzuli

Jeitsiera moduluaren xede zientifiko nagusia Marten lurreratze leun bat egitea, lurrazalaren argazkiak itzultzea eta baldintza meteorologikoen datuak bidaltzea zen, baita atmosferaren konposaketarena eta lurraren propietate mekaniko eta kimikoena ere. Mars 3 Marteren lurrazalean lurreratze leun bat egin zuen lehen zunda izan zen.

Zundak

Bi moduluen artean, orotara, 4.650 kiloko pisua zuten jaurtiketa unean, erregaia barne. Zundaren altuera 4,1 metrokoa zen eta 5,9 metroko zabalerara iristen zen eguzki panelak zabalik, oinarriaren diametroa bi metrokoa zen bitartean. Masa guztitik, 3440 kilo erregaiz betetako orbitatzaileari zegozkion, eta beste 1210 kiloak hau ere erregaiz beteta zegoen jaitsiera moduluari.

Propultsio sistema zundaren osagai nagusia zen gorputz zilindrikoaren behealdean zegoen. Erregaia eta oxidatzailea sartzeko konpartimendutan banatutako erregai gordailu zilindriko batez osatua zegoen. Motorra euskarri batean jarria zegoen gordailuaren behealdean, eta jaitsiera modulua orbitatzailearen busaren goialdean. Bi eguzki panelak zilindroaren alboetan zabaltzen ziren, eta alboan, erradiadoreen ondoan zegoen 2,5 metroko antena paraboliko batek maiztasun handiko komunikazioetarako balio zuen.

Ontziak telemetria 928,4 MHztan igortzen zuen. Tresnak eta nabigazio sistemak zundaren behealdean zeuden, eta lurreratzailearekin komunikaziorako antena eguzki panelei lotua zegoen. Gainera, ontziak antena parabolikoagandik gertu zeuden potentzia baxuko hiru antena direkzional zeramatzan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.