Marruma

Marruma Tolosaldeko (Gipuzkoa) musika talde bat izan zen, 1990an sortua.

Marruma
Datuak
JatorriaTolosaldea (Gipuzkoa)
Musika motarock fusio progresiboa
Urteak1990 - 1999
Produkzioa
Diskoetxea(k)Oihuka
Taldekideak
Mikel Larrarte
Mikel Atxega
Iban Gurrutxaga
Xabier Mitxelena “Mitxel”
Lehengo taldekideak
Xabi Zubeldia
Koldo Sainz

1994an finkatu zen taldearen garai aktibo eta emankorrena garatu zuen laukotea: Mikel Larrarte tolosarrak (bateria), Mikel Atxega anoetarrak (baxua), Iban Gurrutxaga amezketarrak (gitarra), eta Xabier Mitxelena “Mitxel” hernaniarrak (ahotsa) osaturikoa, hain zuzen.

Ibilbidea

16-18 urteren bueltan zebiltzan Marrumako hasierako partaideak, taldea sortzeko ideiarekin elkartu zirenean. Batez ere bertsioak joz igo ziren oholtzetara hasiera batean, garai berean pixkanaka lehen sormen lanei ekinez. 1992an, Tolosako Galtzaundi euskara elkarteak bultzaturiko Martxaundi I izeneko lehenego bilduman parte hartu zuten taldearen sortzaile izandako Mikel Larrate, Mikel Atxega, Xabi Zubeldia eta Koldo Sainzek. Horren ondoren, Iban Gurrutxaga iritsiko zen taldera, Koldoren ordez.

1994an Xabier Mitxelena "Mitxel" batu zitzaion laukoteari, garai hartan boskote bezala grabatu zutelarik taldearen maketa ofizial bakarra, Jon Ander Larrañagaren eskutik. Handik aurrera ekingo zioten lokalean esperimentatuz eta zuzeneko ugarirekin taldearen garapenari, euren estilo eta nortasunaren bila. 1995an Martxaundi IIan parte hartu zuten oraindik boskote bezala. Handik gutxira Xabik taldea utziko zuen.

Ondorengo urteetan taldeak bere bilakaerarekin jarraitu zuen, Euskal Herriko hainbat Gaztetxe eta tamaina ertain edota txikiko aretoetan euren jardunaren arrastoa utziz. Urte horietan zehar bidaide izan zuten Alberto Irurzun soinu teknikaria emanaldi gehientsuenetan. Leihaketen garaia ere izan zen tarte hori taldearentzat; Donostia Hiria Leihaketa, Cadena 100 irrati katearena ere fase desberdinetan, eta azkenik Bilborock leihaketaren aitzakiarekin areto eta erakusleiho ezagunagoetara iritsi ahal izan ziren.

Ikastola berria eraiki dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997) diskan parte hartu zuten, Urruñako Koralys estudioan grabatutako Paristik Datorren abestiarekin.

1998aren hasieran, Gogoetak (Oihuka, 1998) bere iraupen luzeko diska bakarra argitaratu zuten, urtean zehar hainbat zuzeneko eskainiz. Urte bereko abenduan Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertua taldearen azken emanaldia izango zen, eurek horren jakitun izan gabe. 1999an taldea desegin zuten.

Diskografia

Kolaborazioak

  • Ikastola berria eraiki dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997)
  • OIHUKATU 1 (Oihuka, 1998)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.