Marracqeko jauregia

Marracqeko jauregia (frantsesez: Château de Marracq) XVIII. mendeko jauregia da, Baionan dagoena. 1907an Monumentu historiko izendatua, bi horma-atal baino ez dira geratzen. Baionako Udala da jabea.[1] Jauregiaren iparraldean Marracqeko ikastetxea dago.

Marracqeko jauregia
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBaiona
Koordenatuak43°28′48″N 1°29′01″W
Map
Historia eta erabilera
JabeaMariana Neoburgekoa
Baionako Udala
Ondarea
Mérimée IDPA00084330
Kontaktua
Helbidea23 avenue Interne Jacques Loeb

    Historia

    Baionan erbesteraturik bizi zen[2] Mariana Neoburgekoak eraikiarazi zuen jauregia XVIII. mendearen hasieran, baina Karlos II.a Espainiakoaren alarguna ez zen inoiz bertan bizi izan. Haren oinordekoek Baionako apezpikuei saldu zieten XVIII. mendearen amaieran. Frantziako Iraultzan nazionalizatu eta saldu zuten.[1]

    1808an, Gérard Duroc mariskalak erosi zuen Napoleon Bonaparteren izenean. Enperadorearen eta Josefinaren egoitza izan zen Baionako egonaldian. Bertan sinatu ziren Baionako abdikazioak, Josef Bonaparte Espainiako tronuan ezarri zutenak.[1][3]

    1822an, artilleriako ofizialen esku jarri zuten. 1825ean, sute batek suntsitu zuen. 1907an Frantziako monumentu historiko izendatu zuten. Gaur egun, bi horma-atal baino ez dira geratzen. 2011tik, Baionako Udalak garrantzi handiko lanak egin ditu hondakin horiek sendotzeko eta babesteko.[4]

    Erreferentziak

    1. Château de Marracq. pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2024-1-1).
    2. de La Cerda, Alexandre. L’exil «basque» de la reine Marie-Anne de Neubourg. baskulture.com (Noiz kontsultatua: 2024-1-2).
    3. Etxabe, Jon. 1808ko Baionako Konstituzioa. Atejoka, 2008ko urria, eusko-ikaskuntza.org (Noiz kontsultatua: 2024-1-2).
    4. Acquisition par la ville de Bayonne à l’association Paroissiale Saint-Léon des vestiges du Château Marracq et établissement de servitudes réciproques. bayonne.fr (Noiz kontsultatua: 2024-1-2).

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Euskal Wikiatlasa
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.