Marqués de Riscal hotela
Marqués de Riscal hotela edota Ardoaren hiria Arabako Errioxako Eltziego udalerrian dagoen luxuzko hotel bat da. Herrigunearen hegoaldean dago, izen bereko upategian.
- Artikulu hau hotelari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marqués de Riscal (argipena)».
Marqués de Riscal hotela | |
---|---|
Marqués de Riscal hotelaren irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Eltziego |
Koordenatuak | 42°30′42″N 2°37′05″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2006ko urriaren 10a |
Inaugurazioa | 2006 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Frank Gehry |
Solairuak | 4 |
Webgune ofiziala | |
Frank Gehry kanadar arkitektoak diseinatu zuen, eta 2006ko urriaren 10an inauguratu zuten. Bere itxura berezi eta modernoak urrutitik nabarmentzen du. Bilboko Guggenheim Museoa bezala, titaniozko xaflak nabarmentzen dira Eltziegoko eraikinean, baina hemen ez dira bakarrik zilarkarak; urrekarak eta arrosak ere badira. Ilunabarreko eguzki argitan, ardo gorriaren distirak gogora ekartzea dute helburu koloreek.
Eraikin modernoaren alboan, 1858an Ricardo Bellsola arkitektoak diseinatutako upategia dago.
Iruditegia
- Eraikina.
- Eraikina.
- Eraikina.
- Eraikina.
- Eraikina.
- Eraikina.
- Eraikina.
- Barrutik kanpora
- Barrutik kanpora
- Eltziegora begira
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.