Marnie
Marnie 1964ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariak zuzendutako thriller filma bat da. Winston Graham idazlearen izen berdineko Marnie eleberrian oinarritua dago. Tippi Hedren, Sean Connery, Diane Baker eta Martin Gabel aktoreek antzeztu zuten. Technicolor sistemaz filmatu zen.
Marnie | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1964 |
Izenburua | Marnie |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema, crime thriller (en) , thrillerra, eleberri batean oinarritutako filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 124 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Marnie (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alfred Hitchcock |
Gidoigilea(k) | Jay Presson Allen Winston Graham (en) |
Antzezlea(k) | |
Tippi Hedren Sean Connery (Mark Rutland (en) ) Diane Baker Martin Gabel Louise Latham Alan Napier Bruce Dern Edith Evanson Linden Chiles Mariette Hartley Milton Selzer (en) Henry Beckman (en) Alfred Hitchcock Melody Thomas Scott Milton Parsons John Alvin Meg Wyllie Louise Lorimer | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alfred Hitchcock |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | George Tomasini (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Robert F. Boyle (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bernard Herrmann |
Argazki-zuzendaria | Robert Burks (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New Jersey eta Baltimore |
Bideoa | YouTube |
Hitchcocken filmetan ohikoa den bezala honakoan ere kameo edo agerpen laburra burutzen du, hain zuzen eree, filmaren bosgarren minutu inguruan, hoteleko korridorean Marnie igaro ondoren ezkerraldetik sartuz.
Argumentua
Marnie (Tippi Hedren), emakume gazte eder gezurti eta lapurzalea da, gizonekiko mesfidatia. Bere erakarpen ahalmena erabiliz Sidney Struttek (Martin Gabel) idazkari gisa kontratatzea lortuko du. Lanpostu honetan bere lapurtzeko joera ez uzteaz gain oso modu kaxkar eta petralean jokatuko du. Haler, Mark (Sean Connery) gazte alargunak Marnierkin ezkondu eta haren joera obsesiboareen atzean zer ezkutatzen den topatzea erabakiko du. Istripu ikaragarri batek Marnie muturreko egoera batera eramatean, Markek Marnie bere iraganean sustraituta dauden beldurrei aurre egin eta gainditzea derrigortuko du.
Aktoreak
- Tippi Hedren: Margaret "Marnie" Edgar
- Sean Connery: Mark Rutland
- Diane Baker: Lil Mainwaring, Marken koinata
- Martin Gabel: Sidney Strutt, Marnieren nagusi ohia
- Louise Latham: Bernice Edgar, Marnieren ama
- Bob Sweeney: Bob, Marken lehengusua
- Alan Napier: Rutland jauna, Marken aita
- Mariette Hartley: Susan Clabon, Marnieren lankidea
- Bruce Dern: Marniern haurtzaroko marinela
- Meg Wyllie: Turpin andrea
- Kimberly Beck: Jessica "Jessie" Cotton, Bernicen haurtzaina (krediturik gabe)
- Melody Thomas Scott: Marnie neskatoa (krediturik gabe)
Iruditegia
- Marnie (Tippi Hedren)
- Mark (Sean Connery)
- Mark (Sean Connery) eta Marnie (Tippi Hedren)
- Alfred Hitchcock zuzendaria filmaren trailer edo iragarkia aurkezten
Kanpo estekak
- Marnie filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)