Marneko lehen gudua
Marneko lehen gudua (baita ere, Marneko Miraria bezala ezagutua) Lehen Mundu Gerrako guda bat izan zen 1914ko irailaren 5tik-1914ko irailaren 12ra artean gauzatu zena. Aliatuek, gudaroste alemaniarra garaitu zuten[1]. Sei dibisio frantziarrek eta Britainia Handiko Indar Espedizionarioak (BEF) Marne ibaian zehar egin zuten kontrako erasoek, Alemaniar Inperialaren armada ipar-mendebalderantz atzera egitera behartu zuen. Beranduago, Aisneko Lehen Batailara eta Itsas Lasterketara eramanez. Balio handiko garaipena izan zen herrialde aliatuentzat bataila hau, hala ere, Mendebaldeko Frontean gerrak lau urte iraun zuen[2].
Marneko lehen gudua | |||
---|---|---|---|
Lehen Mundu Gerra | |||
Mendebaldeko Frontea Lehenengo Mundu Gerran | |||
Data | 1914ko irailaren 6a-1914ko irailaren 12a | ||
Lekua | Marne ibaia, Paris, Frantzia | ||
Koordenatuak | 49°01′N 3°23′E | ||
Emaitza | Frantzia eta Britainia Handiaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Aurrekariak
Abuztuaren 7tik irailaren 13ra arte, lubaki-gerra izen orokorra da Frantziako armadaren operazio guztientzat. Denbora tarte zehatz batean (1914. urteko abuztuaren 4an), Alemaniako, Frantziako eta Belgikako armaden artean, borrokaldi ugari hasi ziren alemaniar-frantses frontean eta Belgikako hegoaldean[2]. Liejako udalerria, alemaniarrek okupatu zuten abuztuaren 7an. Britainia Handiko Indar Espedizionarioen (BEF) lehen unitateak Frantzian lehorreratu ziren eta tropa frantsesek, Alemaniako muga zeharkatu zuten. Mulhouseko guduan I. Mundu Gerrako lehen frantses ofentsiba eraso ofiziala izan zen. Frantziarrek Mulhouse harrapatu zuten, abuztuaren 11n alemaniarren aurkako erasoa egitera behartu zuten arte. [1]Abuztuaren 12an, Haeleneko gudua, Alemaniako eta Belgikako zalditeria eta infanteria indarrak neurtu ziren, era harrigarrian, Belgikak defentsa arrakastatsua lortuz. Britainiarrek lau dibisio eta zaldiko dibisioen mugimendua Frantziara eraman zuten abuztuaren 16an, Liejako azken posizioaren gotorlekura (Position fortifiée de Liège) amore eman zutenean. Belgikako Gobernuak Bruselatik abuztuaren 18an erretiratu zen.[3]
Batailaren antolaketa
Mendebaldeko hegala
Frantzia eta Britainia Handiaren soldaduak.
Ekialdeko hegala
Alemaniar Inperioaren soldaduak.
Ondorioak
Marneko lehen gudua garaipen estrategikoa izan zen herrialde aliatuentzat Schlieffen planaren porrota suposatu zuelako (Frantziako porrot azkarra bilatzen zuena)[3].
Erreferentziak
- (Ingelesez) B ASPREY, ROBERT. (1962). The First Battle of the Marne.. Weidenfeld & Nicolson., 73-109 or..
- (Ingelesez) Sumner, Ian. (2010). The First Battle of the Marne 1914: The French 'miracle' halts the Germans (Campaign). Osprey Publishing, 78-88 or. ISBN 978-1846035029..
- (Ingelesez) Doughty, Robert Allan. (2005). Pyrrhic Victory-French Strategy and Operations in the Great War. Harvard University Press, 378-390 or. ISBN 978-0674027268..