Marne Garaia
Marne Garaia[1] (frantsesez Haute-Marne) Frantziako ipar-ekialdeko departamendua da, Ekialde Handia eskualdekoa, Parisko arroaren hego-mendebaldean, Marne ibaiak zeharkatua. Frantziako 52. departamendua da. 6.211 km2 ditu, eta 194.873 biztanle zituen 1999an. Prefektura Chaumont hirian dago; beste hiri garrantzizko batzuk: Langres eta Saint-Dizier (hiri handiena).
Marne Garaia (52) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | Ekialde Handia |
Prefetura | Chaumont |
Prefeta | Bruno Sido (UDF) |
Azpiprefeturak | Langres Saint-Dizier |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 32 |
Udalerriak | 432 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 48°05′N 5°15′E |
![]() | |
Azalera | 6.211 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 171042 |
Dentsitatea | 27.538,560618258 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Geografia
![](../I/Bord_de_la_Marne.jpg.webp)
Ingurune naturala eta klima
Marne ibaiak zeharkatzen du marne Garaia, hegoaldetik iparralderantz. Aube ibaia —Marneren adarra— eta Mosa ibaia bertan jaiotzen dira, Langresko goi-ordokian. Klima gogorra da. Marneko mendiak Frantziako lurralderik basotsuenetakoa dira.
Ekonomia
Basoen ustiakuntza eta nekazaritza (fruituak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industriaren barruan metalurgia eta siderurgia dira alor garrantzizkoenak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 36. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-24).