Marne (ibaia)
Marne[1] Frantziako ipar-ekialdeko ibaia da, Senaren ibaiadarra eskuinetik. 514 kmko luzera du. Ibai honek Frantziako lau departamenduri ematen die izena: Marne Garaia, Marne, Sena eta Marne eta Marne Harana, hain zuzen ere.
Marne Marne (fr) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 423 m |
Mota | ibai |
Luzera | 514 km |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 47°49′06″N 5°21′00″E |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 12.800 km² |
Arro hidrografikoa | Marne basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 100 m³/s |
Iturburua | Marne River spring (en) ![]() ![]() ![]() (429 m 423 m) |
Bokalea | Sena (Alfortville Charenton-le-Pont) (29 m) |
Langresko goi-ordokian, Balesmes-sur-Marne udalerrian (Seine-et-Marne) jaio, eta Charenton-le-Ponten (Val-de-Marne) Senara isurtzen da. Ontziz ibil daiteke ibaiaren behealdean. Aisne, Rhin eta Saonne ibaiekin dago loturik, hainbat ubideren bitartez.
Lehenengo Mundu Gerran Marne ibaiaren inguruan gudu bi izan ziren: lehendabizikoa 1914an eta bigarrena 1918an.
Ibaiadar nagusiak
- Traire
- Suize
- Rognon
- Blaise
- Saulx
- Fion
- Coole
- Somme-Soude
- Ourcq
- Thérouanne
- Surmelin
- Petit Morin
- Grand Morin
- Beuvronne
Iradokimena
XIX. eta XX. mendeetan Marne margolari askoren musa izan da. Hona hemen batzuk:
![](../I/Le_Pont_sur_la_Marne_%C3%A0_Cr%C3%A9teil%252C_par_Paul_C%C3%A9zanne%252C_Yorck.jpg.webp)
Marne ibaia Paul Cézannek margotua
- Camille Corot
- Paul Cézanne
- Camille Pissarro
- Henri Rousseau, "Le Douanier Rousseau" ezizenaz ezaguna.
- Albert Marquet
- Raoul Dufy
- André Dunoyer de Ségonzac
- Louis Vuillermoz
- Maurice Boitel
- Daniel du Janerand
Zeharkaktutako udalerri nagusiak
- Marne Garaia (52): Chaumont, Saint-Dizier
- Marne (51): Châlons-en-Champagne, Épernay
- Aisne (02): Château-Thierry
- Sena eta Marne (77): Meaux
- Sena-Saint-Denis (93): Neuilly-sur-Marne, Noisy-le-Grand
- Marne Harana (94): Nogent-sur-Marne, Créteil, Charenton-le-Pont, Champigny-sur-Marne, Saint-Maur-des-Fossés, Joinville-le-Pont, Saint-Maurice
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/01/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.