Marmota
Marmota (Marmota generoa) karraskari handia da. Sciuridae familian sailkaturik dago katagorriekin batera, baina bai itxura eta baita portaera aldetik ere, ez dute animalia hauekiko antz handirik. 8 kilo inguru pisatzen dute, 55 cm luze izaten dira, eta 18 cm garai. Eguneko ugaztuna da, eta belarjalea. Marmotaren ernaldia 5 hilabetekoa da.
Marmota | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Familia | Sciuridae |
Subfamilia | Xerinae |
Generoa | Marmota |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | marmot oil (en) ![]() |
Eguneko zikloa | eguneko |
Euskal Herrian
Lehenengo marmotak 1948an sartu ziren Pirinioetan, Alpetatik ekarritako aleez kolonia bat antolatu zenean. Orduz gero marmoten kopurua handitzen ari da, eta kolonia berriak aurkitzen dituzte etengabe.
Marmotek Pirinioetan harrapari espezifikorik ez dutenez eta oso moldagarriak direnez, beldurgarri heda daitezke eta arazo ekologiko larriak sor ditzakete.
Espezieak
- Alpetar marmota edo Pirinioetakoa (Marmota marmota)
- Babaicina marmota
- Bobak marmota
- Browery marmota
- Caligata marmota
- Caudata marmota
- Flaviventris marmota
- Himalayana marmota
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.