Marlon Brando
Marlon Brando, Jr. (Omaha, Nebraska, 1924ko apirilaren 3a - Los Angeles, Kalifornia, 2004ko uztailaren 1a) estatubatuar antzerki eta zinema aktorea izan zen, XX. mendeko hoberenetarikoa. Bitan irabazi zuen Gizonezko aktore onenaren Oscar saria, Terry Malloy (On the Waterfront, 1954) eta Vito Corleone (The Godfather, 1972) antzezteagatik.[1]
Marlon Brando | |
---|---|
(1961) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marlon Brando Junior |
Jaiotza | Omaha, 1924ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Libertyville (Illinois) Evanston (Illinois) |
Heriotza | Los Angeles, 2004ko uztailaren 1a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Tahiti Heriotzaren harana |
Heriotza modua | berezko heriotza: arnas gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Marlon Brando, Sr. |
Ama | Dodie Brando |
Ezkontidea(k) | Anna Kashfi (1957 - 1959) Movita Castaneda (1960 - 1962) Tarita Teriipaia (1962 - 1972) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Actors Studio Stella Adler Studio of Acting (en) New School (en) Shattuck-Saint Mary's (en) Libertyville High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Erwin Piscator Stella Adler Lee Strasberg |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, film-zuzendaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta errealizadorea |
Altuera | 175 zentimetro |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Westerna |
marlonbrando.com | |
| |
Stanislavski metodoa —barne azterketa baliatuz pertsonaiaren larruan sartzera behartzen duen antzezpen ikasbidea— muturrera eraman zuen eta, beraz, zinemako ikono handienetako bat bihurtu zen.[1] Haren antzezteko erak, haren nortasunak, eta Hollywoodeko bizitza sozialaren gaineko interes ezak eragin sakona izan zuen aktore belaunaldi batean, James Dean, Paul Newman, Robert De Niro, Al Pacino, Robert Duvall, Sean Penn, Russell Crowe, eta Jack Nicholson barne. Gainera, politikoki konprometitua izan zen, eta publikoki bat egin zuen ekimen askorekin, batez ere Amerikar Indioen Mugimenduaren alde.
Bizitza
Marlon Brando Omahan jaio zen 1924ko apirilaren 3an. Haurtzaro goibel antzekoa izan zuen. Antzerkizalea zen haren ama, baina baita alkoholzalea ere. Artean umea zela, sarritan aurkitu zuen ama tabernan total eginda, edo kale bazter batean botata. Depresio Handiko urte latzetan, maitasuna jaso beharrean babesik eza eta abandonua sufritu zituen. Erabateko nerabe errebeldea bihurtuta, aitak esaten zion bere bidea urra zezala, egin zezala zirt edo zart.[1]
Aktore izateko asmoarekin, New Yorkera jo zuen 1943an. Actors Studion ibili ondoren, 1944tik 1950era antzerkian jardun zuen. Baina zinematik etorri zitzaion batez ere fama. Izan ere, Stanley Kowalski jatorri poloniarreko behargin amorala eta bortitza bihurtu zen Elia Kazanen A Streetcar Named Desire artegagarrian (1951). Berezkoa zuen talentua, bazeukan karisma, eta fisikoki, gainera, erakargarria zen.[1]
Hainbat pertsonaia gogoangarriren identitateak bereganatu zituen hurrengo urteetan: Emiliano Zapatarena (Viva Zapata!, 1952), Johnny Strabler motorzale konformagaitzarena (The Wild One, 1953), Calder sheriff erosezinarena (The Chase, 1966), Kurtz koronel eroarena (Apocalypse Now, 1979)... Aktore onenaren Oscar saria bitan irabazi zuen: Terry Malloy buruestimua galduta zeukan boxealari ohi duinarena (On the Waterfront, 1954) eta Vito Corleone mafiaburuarena (The Godfather, 1972) egiteagatik.[1]
- One-Eyed Jacks (1961)
- On the Waterfront (1954)
Izar bat zen, erreferentzia bat gremioko kideentzat, baina ezin zuen eraman ikono bat izateak dakarrena. 1970eko hamarkadan apaldu zen haren argia, eta Tahitira joan zen bizitzera bere hirugarren emaztearekin —hamaika seme-alaba izan zituen—. Horietako batek, Cheyennek, bere buruaz beste egin zuen 1995ean, eta beste batek, Christianek, bost urte igaro zituen kartzelan. Handik libratzeko dirutza xahutu zuen Brandok epaiketetan, eta ia sosik gabe geratu zen hil aurretik. Michael Jacksonen bideoklip batean ere parte hartu zuen egoerari buelta emateko; antzeztu gabe, nolabait aurrera egiteko soilik.[1]
Filmografia
Urtea | Izenburua | Rola | Zuzendaria |
---|---|---|---|
1950 | The Men | Kenneth "Ken" Wilcheck / "Bud" | Fred Zinnemann |
1951 | A Streetcar Named Desire | Stanley Kowalski | Elia Kazan |
1952 | Viva Zapata! | Emiliano Zapata | Elia Kazan |
1953 | Julius Caesar | Marko Antonio | Joseph L. Mankiewicz |
The Wild One | Johnny Strabler | László Benedek | |
1954 | On the Waterfront | Terry Malloy | Elia Kazan |
Désirée | Napoleon Bonaparte | Henry Koster | |
1955 | Guys and Dolls | Sky Masterson | Joseph L. Mankiewicz |
1956 | The Teahouse of the August Moon | Sakini | Daniel Mann |
1957 | Sayonara | Maj. Lloyd "Ace" Gruver | Joshua Logan |
1958 | The Young Lions | Lt. Christian Diestl | Edward Dmytryk |
1960 | The Fugitive Kind | Valentine "Snakeskin" Xavier | Sidney Lumet |
1961 | One-Eyed Jacks | Rio | Marlon Brando |
1962 | Mutiny on the Bounty | Fletcher Christian | Lewis Milestone |
1963 | The Ugly American | Ambassador Harrison Carter MacWhite | George Englund |
1964 | Bedtime Story | Freddy Benson | Ralph Levy |
1965 | Morituri | Robert Crain | Bernhard Wicki |
1966 | The Chase | Calder sheriffa | Arthur Penn |
The Appaloosa | Matt Fletcher | Sidney J. Furie | |
1967 | A Countess from Hong Kong | Ogden Mears | Charlie Chaplin |
Reflections in a Golden Eye | Maj. Weldon Penderton | John Huston | |
1968 | Candy | Grindl | Christian Marquand |
1969 | The Night of the Following Day | Bud, txoferra | Hubert Cornfield |
Queimada | Sir William Walker | Gillo Pontecorvo | |
1971 | The Nightcomers | Peter Quint | Michael Winner |
1972 | The Godfather | Don Vito Corleone | Francis Ford Coppola |
Last Tango in Paris | Paul | Bernardo Bertolucci | |
1976 | The Missouri Breaks | Robert E. Lee Clayton | Arthur Penn |
1978 | Superman | Jor-El | Richard Donner |
Raoni | Narratzailea | Jean-Pierre Dutilleux Luiz Carlos Saldanha | |
1979 | Apocalypse Now | Kurtz koronela | Francis Ford Coppola |
1980 | The Formula | Adam Steiffel | John G. Avildsen |
1989 | A Dry White Season | Ian McKenzie | Euzhan Palcy |
1990 | The Freshman | Carmine Sabatini | Andrew Bergman |
1992 | Christopher Columbus: The Discovery | Tomás de Torquemada | John Glen |
1995 | Don Juan DeMarco | Dr. Jack Mickler | Jeremy Leven |
1996 | The Island of Dr. Moreau | Moreau doktorea | John Frankenheimer |
1997 | The Brave | McCarthy | Johnny Depp |
1998 | Free Money | Warden Sven "The Swede" Sorenson | Yves Simoneau |
2001 | The Score | Max | Frank Oz |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/12/11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Susaeta, Igor. Antzezten ez zuen aktorea. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-12-11).
Bibliografia
- Adler, Stella; Paris, Barry (1999). Stella Adler on Ibsen, Strindberg, and Chekhov. New York City: Alfred A. Knopf. ISBN 0-679-42442-3.
- Bain, David Haward. The Old Iron Road: An Epic of Rails, Roads, and the Urge to Go West. New York: Penguin Books, 2004. ISBN 0-14-303526-6.
- Bly, Nellie (1994). Marlon Brando: Larger than Life. New York City: Pinnacle Books/Windsor Pub. Corp. ISBN 0-7860-0086-4.
- Bosworth, Patricia (2001). Marlon Brando. London: Weidenfeld & Nicolson. ISBN 0-297-84284-6.
- Brando, Anna Kashfi; Stein, E.P. (1979). Brando for Breakfast. New York: Crown Publishers. ISBN 0-517-53686-2.
- Brando, Marlon and Donald Cammell. Fan-Tan. New York: Knopf, 2005. ISBN 1-4000-4471-5.
- Brando, Marlon; Lindsey, Robert (1994). Brando: Songs My Mother Taught Me. New York: Random House. ISBN 0-679-41013-9.
- Dimare, Philip C. (2011). Movies in American History: An Encyclopedia. Santa Barbara, California: ABC-CLIO. ISBN 978-1-59884-296-8.
- Ebert, Roger (2010). The Great Movies III. Chicago: University of Chicago Press. ISBN 978-0-226-18208-7.
- Englund, George. The Way It's Never Been Done Before: My Friendship With Marlon Brando. New York: Harper Collins Publishers, 2004. ISBN 0-06-078630-2.
- Evans, Robert (1994). The Kid Stays in the Picture. New York: Hyperion. ISBN 978-0-7868-6059-3.
- Girgus, Sam B. (1998). Hollywood Renaissance: The Cinema of Democracy in the Era of Ford, Capra, and Kazan. New York City: Cambridge University Press. ISBN 978-0-521-62552-4.
- Graziano, Rocky; Barber, Rowland (1955). Somebody Up There Likes Me. New York: Simon & Schuster.
- Grobel, Lawrence (2000). Above the Line: Conversations about the Movies. New York City: Da Capo Press. ISBN 978-0-306-80978-1.
- Grobel, Lawrence. "Conversations with Brando." New York, Hyperion, 1990. Cooper Square Press 1999. Rat Press, 2009
- Hamilton, Neil A. (2006). The 1970s. Eyewitness History. New York: Facts on File. ISBN 978-0-8160-5778-8.
- Judge, Bernard. Waltzing With Brando: Planning a Paradise in Tahiti. New York: ORO Editions, 2011.ISBN 978-0-9826226-4-3
- Kanfer, Stefan (2008). Somebody: The Reckless Life and Remarkable Career of Marlon Brando. New York City: Knopf. ISBN 978-1-4000-4289-0.
- Kaufman, Burton I.; Kaufman, Diane (2009). The A to Z of the Eisenhower Era. Lanham, MD: Scarecrow Press. ISBN 978-0-8108-7150-2.
- Lebo, Harlan (2005). The Godfather Legacy: The Untold Story of the Making of the Classic Godfather Trilogy. New York City: Touchstone Press. ISBN 978-0-7432-8777-7.
- Levinson, Martin H. (2011). Brooklyn Boomer: Growing Up in the Fifties. Bloomington, IN: iUniverse. ISBN 978-1-4620-1712-6.
- McDonald-Walker, Suzanne (2000). Bikers: Culture, Politics and Power. Oxford: Berg Publishers. ISBN 1-85973-356-5.
- McDonough, Jimmy. Big Bosoms and Square Jaws: The Biography of Russ Meyer, King of the Sex Film. New York: Crown, 2005. ISBN 978-1-4000-5044-4.
- McGowan, David (2014). Weird Scenes Inside the Canyon: Laurel Canyon, Covert Ops & the Dark Heart of the Hippie Dream. SCB Distributors. ISBN 978-1-9093-9413-1.
- Pendergast, Tom and Sara. St. James Encyclopedia of Popular Culture, Volume 1. Detroit, Michigan: St. James Press, 2000. ISBN 978-1-55862-405-4.
- Petkovich, Anthony. "Burn, Brando, Burn!". UK: Headpress 19: World Without End (1999), pp. 91–112.
- Pierpont, Claudia Roth (October 27, 2008). "Method Man". New Yorker.
- Powell, Larry; Garrett, Tom (2013). The Films of John Avildsen: Rocky, The Karate Kid and Other Underdogs. Jefferson, NC: McFarland & Company. ISBN 978-0-7864-6692-4.
- Santopietro, Tom (2012). The Godfather Effect: Changing Hollywood, America, and Me. New York City: Thomas Dunne Books. ISBN 978-1-250-00513-7.
- Schoell, William. The Sundance Kid: A Biography of Robert Redford. Boulder, CO: Taylor Trade Publishing, 2006. ISBN 978-1-58979-297-5.
- Sellers, Robert (2010). Hollywood Hellraisers: The Wild Lives and Fast Times of Marlon Brando, Dennis Hopper, Warren Beatty, and Jack Nicholson. New York City: Skyhorse Publishing. ISBN 978-1-61608-035-8.
- Stern, Keith (2009). Queers in History: The Comprehensive Encyclopedia of Historical Gays, Lesbians and Bisexual. Jackson, TN: BenBella Books. ISBN 978-1-933771-87-8.
- Williams, Linda (2008). Screening Sex. Durham, NC: Duke University Press. ISBN 978-0-8223-4285-4.